LIBURU-IRUZKINAK
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 26458
MAIA URROZ,Ainara" Liburu-iruzkinak:Itxaro Bordaren Bestaldean" Luma berrien eleak 2008. 6 zenb. 56 or. Liburua niri zuzendurik zegoela irakurri dut hasieran: “iraztor, ainara, sorgin eta aztiei hitz amultsu hauen eskaintza maitemindua”. Eta ainara hau maitemindu, mindu da, mina sentituz irakurri baitu ondoeza eragiten duen olerki-bilduma hau. Badirudi, poesia eta sormena ondoezak eragiten duela; izan ere, pozik gaudenean, ez dugu idazten, bizi egiten dugu, ala?
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 27625
GORROÑO Iasmina" Liburu-iruzkinak:Mariasun Landaren Krokodiloa ohe azpian" Ananazko narrastiak dira, muskerraren antzekoak, lau hanka laburren gainean erdi narraz ibili eta urte betez ezer jan gabe egoteko kapaz direnak. Bizitzeko, leku epelak dituzte gogoko animalia berdexka hauek Horoskopo aztekaren arabera, animalia honi dagozkion seinukoak ez dira fidatzekoak,nahiz eta urteak pasa ahala euren buruengan konfindantza hartzen joaten diren. Errealistak eta praktikoak omen dira, eta bikotea ez izateak nortasuna eta bizítzeko eran eragiten omen die.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 27163
MAIA URROZ, Ainara " Liburu-iruzkinak: Laura Mintegiren Laurak kafe bat hartzera..." Luma berrien eleak 2007 zenb.5 55-56 or.Hona hemen gizakia: pentsamenduak eta politika. Politikaren pentsamendua ekintzen bidez islatzen duen bezala norbanakoak, Laura Mintegi gizakia den bezala azaltzen du iragana. Berak bizitutakoa, edota berak bizi izan balu bezala (nahiz eta ez bizi) transmititu du liburuaren bidez. Sinesgarri egin du, idazleak berak hala dela sinisten duelako.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 24830
OLATE K. "Liburu-iruzkinak:Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin" Luma berrien eleak 2007, 5. zenb. 41-21 or. Sebastian Salaberriaren liburu honek 1964ko “Guipúzcoa” nobela saria irabazi zuen; ezin daiteke esan, halere, Neronek tirako nizkin zinezko nobela denik, sormenaren emari baino egilearen bizipenen isla zintzoa baita; Koldo Mitxelenaren hitzetan, “orrexek kontatzen dizkigu, argi eta bizi, bere bizitzako gertaerak eta gora beherak, Oiartzun'go jaiotetxetik asi eta azken gerrateko ezbearrak eta naigabeak burutu arte” *.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Barandiaran Munduate, Doltza
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 27124
BARANDIARAN MUNDUATE,Doltza "Liburu-iruzkinak:Iñaki Alkainen Gerrateko ibilerak I " Luma berrien eleak 2007 , 5. zenb, 39-40 or.Iñaki Alkain. Auspoa. 1982. Iñaki Alkain eta Antonio Zavalaren artean buruturiko lan mardularen emaitza da liburuxka hau. Hiru ataletan banatua dagoena eta Auspoak orain dela urte batzuk abian jarri zuen sail aberats harren barruan kaleratua. 1920ko Afrikako gerraren ingurumarian, bertsoak eta kanta-paperak ugari kaleratu ziren. Urte gutxi batzuk barru, Afrikatik penintsulara hedatu zen Gerra Zibilak eragin handia izan zuen literaturan. Hasiera batean, gerraz idatzitako poemak eta bertsoek ez zuten hedapen gehiegirik izan. Gerraondoan, zentsura-arazoak behin desagertuta, areagotu ziren eleberri eta ipuinak