LIBURU-IRUZKINAK
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 27578
IGARTUA BENGOA,Karmele "Liburu-iruzkinak:Angel Lertxundiaren Azkenaz beste" Luma berrien eleak 2006, 4 zenb. 47 or.Anitza da Anjel Lertxundiren obra, anitza edukian, anitza forman; ipuina, artikulugintza, saiakera, narrazio liburuak... Azkenaz beste nobela saileko titulua da. Betikoa den gaietariko bat jorratu du Lertxundik aipu dugun lanean, bizitza eta heriotzaren arteko lehia . Gai zaharra era atsegin bezain sakonean jarri du eztabaidan irakurlearen gogoan. Mende ezberdinetako bideetan jarri gaitu zaldiz gidatutako kalesa baten bitartez. Eta mendez-mendeko ibileran, gaia iraunkor.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Vega Olaeta,Ziortza
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 27356
Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5
VEGA OLAETA, Ziortza "Liburu-iruzkinak:Angel Lertxundiren Hamaseigarrenean, aidanez" Luma berrien eleak 2006, 4.zenb. 50 or.Lertxundi Esnal, Anjel. 1948ko martxoaren 9an jaio zen Orion, txikitan joan zen Zarautzera bizitzen. Apaiz ikasketak utzi zituen irakaskuntzan jarduteko; gero. Egin-en ibili zen, Ere aldizkarian eta Donostiako Irakasle eskolan. Hamaseigarrenean, aidanez 1983an argitaraturiko lana da, 80.hamarkadako fenomenoen artean bere lekua dutena. Marquezen eragina suma daiteke, Cronica de una muerte anunciada-rena.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Aleman Astiz,Beatriz
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 28118
ALEMAN ASTIZ,Beatriz "Liburu-iruzkinak:Jon Aizpuruaren Barandiaran" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 50 or. Liburu hau Elkarlanean argitaletxeak argitaratutako biografia saileko ale bat dugu. Egileak Jon eta Jexux Aizpurua Barandiaran anaiak ditugu. Liburuaren hasieran aurkezten zaizkigun biak: Jon Aizpurua itzultzaile-ikasketak egindakoa eta Euskadi Irratiaren esataria dugu. Honez gain urtero “Jentilen etorrera” kale-antzerkiaren gidoia idatzi ohi du. Jexux Aizpurua Barandiaran maisutza ikasitakoa eta Goierriko Lanbide Eskolan irakasle dugu. Biak ataundarrak, Joxemigel Barandiaran bera bezala.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Aiertza Rementeria, Maribel
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 22966
AIERTZA REMENTERIA , Maribel "SPrako tranbia" Luma Berrien Eleak zenb. 1 , or.67. Ez duzula oraindik SPrako tranbia hartu? Ezin dut sinetsi. Zu izatera, ez nuke egun bat gehiago pasatzen utziko bidaia hori egin gabe. Behin probatuta errepikatzeko gogoa izango duzu, ziur nago. Ezohikoa eta liluragarria iruditu zait niri. Bidaia bera aldioro ezberdina eta kilikagarria.