LAURAK KAFE BAT HARTZERA GONBIDATU
NINDUENEKO
ECCE HOMO - Laura Mintegi - Txalaparta 2006
Kafe bero-bero bat nahi?
Zergatik ez?
Hona hemen gizakia: pentsamenduak eta politika. Politikaren pentsamendua ekintzen bidez islatzen duen bezala norbanakoak, Laura Mintegi gizakia den bezala azaltzen du iragana. Berak bizitutakoa, edota berak bizi izan balu bezala (nahiz eta ez bizi) transmititu du liburuaren bidez. Sinesgarri egin du, idazleak berak hala dela sinisten duelako.
Hona hemen gizakia: politika ikusteko bi modu azaltzen ditu idazleak pertsonaien bidez eta elkarrizketarik gabeko pentsamenduekin hasten da liburua. Politika ikusteko bi modu (maskulinoa eta femeninoa) dauden bezala, maitasuna ikusteko bi modu islatzen dira emakume baten eta gizonezko baten pentsamenduen bidez.
Kafe bat hartzearen aitzakiarekin bi pertsona bildu dira eta begiradei solasten utzi diote, airean pentsamenduak biraka ari diren bitartean. Galdera batek eragiten dio pentsamenduaren maratilari hasieran eta liburuaren amaiera arte denbora du irakurleak erantzuna asmatzeko edo bilatzeko... aurkituko al du? Nik bederen neure erantzuna dut, baina neuretzako gordetzen dut altxorra.
Maite dut imajinatzea nolako bizitza genukeen betiko elkarturik…
eta bat-batean iragana dator orainaldiko kafearen ke artera.
Horra hor emakumea: Bego. Eta kafeak ez du jada orainaldian kerik ateratzen. Emakumearen pentsamendua iraganean dago izozturik.

Eta horra hor gizona: Jose. eta kafeari putz egiten iragana piztu nahian, baina iraganekoa kafe hotz bat bezalakoa da, mikatza; eta garrazki oroitarazten dio emakumeari behin izandako hori orainean ez dela existitzen. Garai batean desio zuena, jadanik ez duela nahi, eta emakumeari zaila egiten zaio gizonari hori azaltzen.
Kafe bat, mesedez…
Bai, baina…
Baina zer?
Baina ez! Pattar pixka batekin sinpleago ikusiko dut neure burua eta bizitza gizonek ikusten duten antzera ikusiko dut.
Horra hor nire erantzuna: bizitzaren aurreko ikuspegia aldatzen da eta gizakia, berdina izan arren, ez da sekula bera.