AZALA

 Karmele Igartua Sorkuntza Bekaren zortzigarren edizioan Miren Peñagarikano suertatu da irabazle. Nik manejatzen dut makina poema-liburuak irabazi du saria, liburuaren aniztasunagatik eta poesien egituraketa eta irudien indarragatik kontuan izan da. Miren Peñagarikanoren lehen poema-liburua da, eta orri honetan bertan irakur dezakezue. Miren eñagarikano Bergarako Idazle Eskolako ikaslea izan da.

Aipamen bereziak jaso zituzten baita Marian Porcell eta Eneko Barberena arrasatearrek. Epai-mahaikide izan ziren Pako Aristi, Itziar Gomez, Iñaki Zubeldia eta Tere Irastortza

Aretxabaletan, Karmele Igartuaren jaioterrian, egin zen sari-banaketa, eta bertan izan ziren Udaletxea eta diruz-lagundu zuten kooperatiben ordezkariak.

Informazio gehiago....

Larunbat honetan hasiko da 2018-19ko ikasturteko bigarren txanpa Idazle Eskolan. Pako Aristi eta Iñaki Zubeldia ariko dira larunbat honetan. Ikasturte amaierarako egutegia atxikita duzue.

Irakurri gehiago...

2Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak antolatu dute Karmele Igartua Sorkuntza Bekaren zortzigarren edizioa. Aurten 8 lan aurkeztu dira. Saria 2.500 eurokoa da. Epai-mahaikide aritu dira Pako Aristi, Itziar Gomez, Tere Irastortza eta Iñaki Zubeldia.

     

Bergarako Idazle Eskolaren Bekaren 15. edizioa da. Lehen edizio hartako irabazlea Karmele Igartua izan zen, Gaur arte narrazioarekin.

Karmele Igartua Idazle Eskolako gradu-ondokoaren ikasle izan zen lehenik eta gero koordinatzailea. Azken zortzi urteotan bere lana gogoratze arren deitzen zaio KARMELE IGARTUA SORKUNTZA Beka.

2016ko edizioan Haurrentzako antzerkiak idazteko baliatu zen, eta irabazle suertatu zen Alaitz Olaizola, Sugegorriak lanarekin 2017ko edizioan Film Laburren Gidoiak aurkeztu ziren. Uxue Arzalusen Paris izeneko gidoiak irabazi zuen.

beka2018Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak antolatu dute Karmele Igartua Sorkuntza Bekaren zortzigarren edizioa. Zazpigarren ediziora 20 lan aurkeztu ziren. Saria 2.500 eurokoa da. Epai-mahaikide aritu dira Pako Aristi, Itziar Gomez, eta Iñaki Zubeldia.

Bergarako Idazle Eskolaren Bekaren 15. edizioa da. Lehen edizio hartako irabazlea Karmele Igartua izan zen, Gaur arte narrazioarekin.

Karmele Igartua Idazle Eskolako gradu-ondokoaren ikasle izan zen lehenik eta gero koordinatzailea. Azken zazpi urteotan bere lana gogoratze arren deitzen

zaio KARMELE IGARTUA SORKUNTZA Beka.

pdf Gehiago irakurri...

Kristina Fernandez Irudiak

ENTZUKETAK

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli