AZALA

Jon Barberenak hirugarren aldiz irabazi du sariketa hau. Aurten aurkeztu duen lana ()utsunea poema liburuarentzat izan da. Bertan hizkuntzari buruzko hainbat hausnarketa, Oteitzaren esaldi batetik abiatuta.

Larunbatean, abenduaren 5ean, eguerdiko 12: 15ean Bergarako UNEDen aurkeztuko du Tere Irastortzak bere azken liburua. Liburuaren sorrerari buruzko hitz batzuen ondoren, irakurketa kolektiboa egiten saiatuko gara.

Paulo Iztueta ikerlariaren eskutik Orixeri buruzko hiru saioko formakuntzari emango diogu hasiera datorren larunbatean Orexan. Paulo Iztuetak argitaratu du Orixeren obra osoa eta lehenengo egun honetan Orexan bertan ezagutuko dugu , bertatik bertara, Orixeren bizia, Ameriketara iritsi aurretik. Horretarako goizeko 10etan elkartuko gara TOLOSAko tren geltokian ( erdi aldekoan, ez apeaderoan ) eta bertatik abiatuko gara Orexara. Autoz zuzenean doazenekin Orexako plazan 10:30etan elkartuko gara.

Bihar arratsaldean, urriak 22an, Itziar Gomez ariko da Euskal Telebistan AZPIMARRA saioan. 16:30etatik 16:45 bitarte ariko da. Itziar Gomez gidoilaria eta aktore zuzendaria da.

Kristina Fernandez Irudiak

ENTZUKETAK

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli