AZALA
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1649
URRIAREN 5a, arratsaldeko 7etan, Donostian Doctor Camino liburutegian, Alde zaharrean.
Oraingoz baiezkoa emana dugu Pako Aristi, Tere Irastortza, Iñaki Zubeldia eta Itziar Gomez irakasle ari direnak bergarako Idazle Eskolan, eta baita ikasle eta ikasle ohiak. Horien artean Maribel Aiertza haur eta gazte literaturan diharduenak, eta Yoseba Peñak helduentzako eta gazteentzako nobelagintzan ari denak. Beste ikasle eta ikasle ohi batzuk ere parte hartuko dute, eta bere poemak eta Karmele Igartua bertako ikasle eta koordinatzaile izan zen poetarenak ere irakurriko dira.
Bergarako UNEDek 2016-17 ikasturtean bere 40 urteurrena ospatzen du eta aurtengoa da Idazle Eskola gradu-ondokoaren 14. edizioa. Matrikula zabalik dago urriaren 14ra bitarte. www.idazten.com orrian irakur daitezke idazle guzti hauen lanak.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1752
A.Zaldua /Zumarraga
Bihar, 19:00etan, Ilunabar Literarioaren 10. edizioa egingo dute Antion. Urretxu, Zumarraga eta inguruko herrietako literaturzaleek parte hartuko dute.
Ohiko moduan, beraien testuak irakurriko dituzte. Gainera, Iñaki Zubeldiaren Euskaldun bat Marten lanari buruz hitz egingo dute. Solasaldia Joseba Peña idazleak gidatuko du. Liburu hori 1982an argitaratu zen eta euskal literaturako zientzia fikzioko lehen lana da. Bestalde, Deiane Morenok film labur bat aurkeztuko du eta Karmele Igartua bekan sarituak izan direnek beraien lanak irakurriko dituzte. Gainera, Ainara Maiak bere olerki liburu berria aurkeztuko du.
Amaieran, mokadutxo bat egiteko eta elkarrekin hitz egiteko aukera egongo da. Antolatzaileek goierritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.
Ilunabar Literarioa Bergarako Idazle Eskolako ikasleen ekimenez antolatu zen lehenengoz, eskolako Luma Berrien Eleak aurkezteko. Ordutik, Idazle Eskolako eta Urretxu eta Zumarragako idazleen eta literaturzaleen topagunea bilakatu da.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 2634
X Concurso Poesía de Pamplona. (CEDIDA) |
Jon Barberenak irabazi du Iruñea Hiriko Poesia sariketaren X. edizioa euskaraz. Liburua ezagutzen dute Idazle Eskolako aurtengo bigarren mailako kideek.Eta eragin zuen zirrara bera jasoko zuten epai-mahaikideek.
Jon Barnerena ( Elizondo, 1979) poeta eta bertsolari ezaguna da. Hezkuntza Fisikoko irakaslea eta Antropologian lizentziatua da, eta eskolak ematen ditu Nafarroan. 2007 eta 2008ko Nafarroako Bertsolari txapelketetan bigarren geratu zen, eta poesian ere hainbat sari jaso du. Idazle Berrientzat Iruñeako Udalak antolatutakoan 2004 eta 2005ean, eta webgune honetan berean adierazi bezala 2014 eta 2015ean ere bai.
Aurtengo saria Malatsa izeneko liburu ederrarekin jaso du. Herioa, alzhaimerra, ahazmena eta gogoratu nahia darabiltza Jon Barberenak gogoeta-bide. Zorionak !
Informazio gehiago:
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 3423
KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKAk