Jon Barberenak hirugarren aldiz irabazi du sariketa hau. Aurten aurkeztu duen lana ()utsunea poema liburuarentzat izan da. Bertan hizkuntzari buruzko hainbat hausnarketa, Oteitzaren esaldi batetik abiatuta. Poetaren hutsunea, maitasunaren hutsunea, hutsune existentziala eta heriotzak zure etxeko atea jotzean sorrarazten dizun hutsunea ditu solasgai. Izenburuari H-a kendu dio eta horretarako Oteizaren solas batzuetan oinarritu da: Estas haches fónicamente borran, ocultan la imagen visual que contienen, falsifican la escritura.
Laster batean osatuko dugu Jon Barberenaren fitxa eta bere poema-bilduma bat ere argitaratuko dugu webgune honetan.
Odei Ruiz joan den urtea Karmele Igartua Sorkuntza Bekan saritua izan zen. Pentagramaren bidaia lanarekin hirugarren saria jaso du Odei Ruizek. Liburu honetan, zortzi musikariak hizpide hartu eta irudiz betetako ipuin bilduma surrealista aurkeztu du egileak. Bere hainbat testu irakur dezakezu webgune honetan.