MARIASUN LANDA
Mariasun Landa Errenterian jaio zen 1949an eta bere filosofiako ikasketak Parisen egin zituen. Gaur egun Donostian bizi da eta bertan egiten du lan, Donostiako Irakasleen Eskolan (UPV-EHU).
Euskal Herria da, gehienetan, ipuinetan erabiltzen duen eszenatokia, baina bere istorioak unibertsalak dira; izan ere, barne munduko sentimenduak dira ardatz istorioetan eta, kasuan kasu, ondo aukeratutako animaliez baliatzen da ( arkakuso, elefante, katu, krokodilo...) sentimenduok irudikatzeko; horren eredu dira “Irma” edo “Elefante txori bihotz”, beste hainbaten artean.
Behin, bere liburu bate aurkezpenean ("Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean” 1997), Mariasuni galdetu zioten zer zen beretzat ipuin on bat, eta horrela erantzun zuen:

“Niretzat ipuin on bat piezaz pieza eraikitzen den puzzlea bezalakoa da, arnasarik hartzeko paradarik gabe irakurtzeko pentsatu dena, gora beherarik gabeko erritmoa duena, hitz bat bera ere soberan ez daukana eta esaten dutena baino askoz ere gehiago iradokitzen duten hitz asko dituena.”
Esan behar da, lortzen duela Landak bere obretan islatzea, berak beste batzuen lanetan bilatzen duena.
Haur eta gazte literaturan egindako lanarengatik da ezaguna gehienbat; nahiz eta bere obrek badakiten helduok erakartzen.
1982an Lizardi saria irabazi zuen Txan Fantasma ipuinarekin; eta 1991an, berriz, Euskadi saria, Alex ipuinarekin. Hogeita bost bat liburu argitaratuak ditu, eta horietako asko itzulita dago ingelesera, alemaniera, frantsesera eta beste hainbat hizkuntzatara. Bereak dira, besteak beste: Nire eskua zurean( 1995), Galtzerdi suizida( 2001) edo Krokodiloa ohe azpian ( 2002).