TXAN FANTASMA
Mariasun Landa. Erein 1995
Umetan guztiok bizitu dugu mamuekin istorioren bat. Mariasun Landak, bistan denez, beti izan du oso azalean bere barruko neskatoa. Eta honen eskutik gainontzeko umeengana heldu nahi izan du istorio honekin. Kontakizun desberdina da Txan fantasman kontatzen zaiguna. Haurrentzat idatzitako ipuina, baina hauen ezagutzatik eta errespetutik. Ez da ohiko ipuina; gehiegi samurtuta eta mezu jakin batekin. Ipuin garbia da, umerik ez da engainatzen, ez dago xantaiarik, garbi hitz egiten zaio.
Hasieratik harrapatzen du umea ipuinak:
“Ni Txan fantasma naiz. Farola honen gainean ikusten banauzue ez zaitezte harritu, ez zaitezte beldurtu.”
Mamu bitxi bat eta Karmentxu neskatoa ditugu protagonistak. Hasieratik aurkezten zaigu egoera, baina ipuinean aurrera egin ahala ulertzen dugu nondik nora heldu garen egoera horretara. Mamuak erakargarria egiten du ipuina eta Karmentxu, berriz, guztiok maite dugu hasiera hasieratik.. Guztiok sentitzen gara Karmentxu. Umeen unibertsoko elementuak ditugu bazter guztietan: jostailuak direla, bere irudimena dela, bere alaitasuna… Geure burua ikusten dugu haren lekuan. Karmentxu ulertzen ez dutenekin haserretu egingo gara; Zer diote baina? Egia da eta guztiok dugula inguruan mamu bat!
Ez du inork ulertzen, ordea, Karmentxu; gainontzekoentzat ikusezina den Txan fantasmak bakarrik. Ondo moldatzen dira elkarrekin. Karmentxuk bizipoza du Txan fantasmaren ondoan. Jostatu egiten dira, solasean aritzen. Karmentxuk etengabe hitz egiten du Txan fantasmarekin, lagun mina du. Etxekoek, ordea, ez dute ikusten mamua, ez dute ulertzen Karmentxuk benetan ez den batekin hitz egitea. Neskatoa burutik ez dagoela ondo uste dute. Eta Arraroen etxera eramango dute azkenik.
“Arraroen etxea. Karmentxu neska arraroa al zen ba? Eta zer? Zer kalte egiten zuen? Zer egingo ote zioten hor barruan? Bitartean, etengabe bere istorioa kontatuko dut, norbait gelditu eta ni ikusi eta entzun ondoren, betirako Karmentxu itzul diezadaten.”
Arraroen etxea, Zoroetxeari deitzeko modu ulergarria eta samurra da; ez dago zehaztasun gehiago eman beharrik. Ipuinak ez du umeen ipuinek izan ohi duten amaiera zoriontsua, baina mezua baikorra da. Adiskide leiala, Karmentxu Arraroen etxetik noiz irtengo zain dago. Irtengo baita. Seguru.
Hizkuntza soila eta zuzena erabiltzen du Mariasun Landak Txan fantasman. Fantasma hitza bera hautatu du, ez dio mamua, fantasma zehatzagoa da, hau irakurri eta burura datorkigun irudia azkarragoa eta argiagoa da. Hala ere, ezagun du 1995ean idatzita dagoela. Hizkuntza zuzena bada ere, esaldiak zenbaitetan antzekoak dira. Aldea dago Txan fantasmako hizkuntza eta Mariasun Landaren azken ipuinetakoen artean. Ordutik hona bere idazkera oraindik ere zehatzagoa eta hautatuagoa bilakatu baita.
Txan fantasmak arrakasta handia izan du, Euskalerritik kanpo ere bai. Umeentzat gomendagarria inondik ere. Baita gurasoentzat ere.