LIBURU-IRUZKINAK
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 51725
MAIA URROZ ,Ainara"Deabru guztiak madarikatu ala..." Mugalari.GARA 2010-1-22, or. 56 …aingeruen hegalei heldu? Itxaro Bordaren gisa berean bestaldean mintzo zait Karmele Igartua ere: noka. Eme eta maitasunez ainara honi. Bizitzaren trena hartu nuen behin, ez dakit noiz, eta orain noizean behin, ez dakit non eta noiz, baina badakit nola: sentimenduen bidezidorretik, arrazoiari uko eginez eta sena kitzikatuz.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 52146
Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5
IGARTUA BENGOA, Karmele" Gorputzak diost..." Mugalari.GARA 2010-15, 65 or. Nor naizen. Bizialdia da liburuko ibilbidea, mugimendu zirkularrean, bizialdia, zortzi ataletan barrena.Memoria deitu eta zentzumenetan bidaide egin gaitu Oier Gillanek bere eskuen sustraietan. Memoria, bai, eskuena, eta horiekin batera, gorputzarena. Hemendik atzera, seneraino poliki hurbilarazi, eta buelta egin dugu, berreraikitzen garena, oraina arteraino.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 25989
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Giza harremanak airean" Irakurriak nituen Karmele Jaioren aurreko hiru lanak eta aurreiritzi batekin hartu nuen “Musika airean” gasteiztarraren eleberri berria. Aurretiazko usteak bete egin zaizkit: liburu hau aurreko hiruren jarraipena da, bai aukeratutako gaiari bai idazkerari dagokionez ere. Eleberri labur honen oinarrian pertsonen arteko harremana dago.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 25362
MAIA URROZ ,Ainara" Auto...biografia?" Mugalari,. GARA 200-12-4, 57or.Bizitzaren autobideak ez du zentzurik, ezta itzulbiderik ere. Bizitzaren barnean goaz gutako bakoitza, batzuk bizkorrago, besteok mantsoago, eta bizitzak aitzina segitzen du, gu gabe nahiz gurekin. Gurpildun tramankuluetan korrika eta presaka goaz ea nor lehenbizi iritsi; nora?
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 25525
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Sarrionandiari gorazarre". Egia esatera, “Lagun armatua”liburua eskuetara iritsi arte ez nuen Raul Zelik idazle alemaniarraren berri. Euskaldunok badugu bera ezagutzeko arrazoirik, ordea: Europaren bihotzean bizi eta idatzi arren, Euskal Herriarekin harreman estua du.