LIBURU-IRUZKINAK
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 21596
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Gezurrak Marina Suredari" Mugalari. GARA, 2010-3-26, 57or.«Adiskideen arteko laztan zuhur hura egin beharrean besarkada bat eman balio, batak bestearen gorputzaren usaina sentituz, ‘I-won’t-forget-you’ kriptiko hura esan beharrean ‘I-love-you’ garbi bat esan izan balu, euren arteko istorioa oso bestelakoa izango zatekeen».
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 37150
MAIA URROZ ,Ainara"Pozetik tristurara irrist eginez"Mugalari GARA , 2010-3-19, 56 or. Higitu ezinik irakurri diat poema-liburua. Ez zakiat ulertu dudan ala ez, baina ezin erran gustuko izan dudanik. Zur eta lur gelditu, hori bai! Etxea bizimodu oker batentzat hezurdura garestia ote? Arrazoia duk, bai, eta etxe zuzen horiek hutsik zeudek, ezen eta ba al zagok bizimodu zuzenik? Noka esaten dizkidak egiak, eta nik toka kontra egiten diat atzo bertan negarrez esnatu nintzelako, ez baita erraza eta gogorra baita akordatziaz ahaztea. Zer den eguna bustirik esnatzea! Baina zer nahi duk ba, jadanik jaio aurretik ere gaizki esnatzen banintzen...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 19799
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Gordin-gordin" Mugalari GARA , 2010-2-26 , 57 or.Interes handiz irakurri dut “Arimen maisua” eleberriko gibel solasa. Olivier Philipponnat eta Patrick Lienhardt Irene Némirovskyren biografoek esku artean dugun eleberri hau egilearen literaturan kokatzen laguntzen dute. “Arimen maisua” liburuan agertzen diren ezaugarriak jatorri ukrainarreko idazlearen obraren ezaugarriak dira.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 31194
MAIA URROZ,Ainara"Planto!" NABARRA Zenb. 107, 40-41 or.Zoriontsu ez naizela ohartu naiz, beti egon izan naizelako salbatuko nauen printze edo kamioilari edo astrofisikari baten zain, eta inoiz ez da agertu, eta ipuin berri honekin erakutsi dit salbatuko nauen edo zoriontsu egingo nauen bakarra ni neu naizela. Norbera da zorionbide bakarra, eta ez kanpoko zerbait edo norbait.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: LIBURU-IRUZKINAK
- Bisitak: 24143
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Elurra beltz" Mugalari GARA, 2010-1-29 , 57 or. Elurraren bakea eta suaren garra nahasten dira “Elurra sutan” eleberrian. Izenburuak aditzera ematen duen moduan, sinbolismoz eta ideia moralez betetako istorioa kontatu digu Juan Kruz Igerabide adunarrak.