Narrazioak

  • INDAKOETXEA,Oihaneder " Hitzezko sekretuak"(Narrazioak)

    INDAKOETXEA,Oihaneder " Hitzezko sekretuak" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 29 or. Eta eskutitzak horrela kontatuko zion ahizpari: «Kaixo!: hementxe naukazu, ohi denez, zure mahaian ezarririk hitz batzuk idazteko prest. Hitzak: gaurkoan, besteetan bezain alaiak izango ez diren hitzak. Urrun zaituzte. Baina zu sentitu beharrak bultzatzen nau idaztera.

  • IPARRAGIRRE MERCERO, Lide "Bakardadearen sinesmena" (narrazioak)

    IPARRAGIRRE MERCERO, Lide "Bakardadearen sinesmena"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 653zk. 2011-7-22, 31-32or.1982 ko negua. Istanbul. Aitak eta biok orduak ematen genituen sukaldeko leihoaren ertzean eserita, elur malutak mara-mara ibiltari guztien kapelak zuriz janzten ikustean, barruan genuen berotasunaz gozatuz.

  • IRAOLA,Jon "Gillen & Amets"

    IRAOLA,Jon "Gillen & Amets" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1280zk 6-7or. Hizki larriz, MORG. Turko hauek frantsesetik lapurtuko zitean hori ere, pentsatu zuen...

  • IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan "Ameslari"(Narrazioak)

    IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan "Ameslari"<i> Luma berrien eleak</i> Zenb:10, 2012, 23 or.Irribarrez zoaz plazan aurrera. Oraindik ere gogoan dabilkizu aurrekoan entzun zenuen esaldi hura: “Pena bizkarrean dugun elefantea da”. Zein esaldi potoloa... 

  • IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan "Negarritia"(Narrazioak)

    IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan "Negarritia" Luma berrien eleak.Zenb: 10, 2012, 14-15 or.

  • IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan"Nora?"(Narrazioak)

    IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan"Nora?" 7k GARAren aldizkaria zenb: 765, 28-29 or. Gorroto ditut honelako uneak. Benetan. Zalantzak ez dit bizitzen uzten. Egia esan, sobera urte ditut horrelakoetarako; baina gogaikarria da, benetan. Ba ote dago ez jakitea baino gauza mingarriagorik? Umea nintzenean gurasoek hartzen zituzten erabaki guztiak. Ez nuen inoiz aukeratu beharrik izan eta, zer esango dut bada, inoiz ez zait burutik pasta ere egin erabakiren bat edo beste ezegokia izan zenik.

  • IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan"Talaiatik"

    IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan"Talaiatik" Luma Berrien Aztarnak 7K, 703 zk. 2012-7-15, 24-25 or.

  • IRIONDO EGUREN, Asier" Kimikako irakaslea" (Narrazioak)

    IRIONDO EGUREN, Asier" Kimikako irakaslea" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 28 or.Bere eskela ikusi dut gaur. Hamabost urte dira bere berririk ez nuela. Institutuko laugarren mailan Kimikako eskolak eman zizkigun aste batean. Ikasle gutxi ginen gure gelan. Astelehen, asteazken eta ostiraletako lehenengo orduan izaten genuen Kimika. Haurdunaldi baten ordezkapena egitera etorri zitzaigun. Lehenengo eguneko lehenengo minututik lortu zuen gure arreta bereganatzea.

  • ITURAIN ARAMENDI, Goiz Eder " Nazka"

    ITURAIN ARAMENDI, Goiz Eder " Nazka"  ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1226zk 16-17or. Arratsalde on, amatxo: Akaso arraroa egingo zaizu nire gutuna jasotzea, baina kontatu nahi dizudana azaleratzeko bide egokiena dela uste dut. Bide bakarra, une honetan...

  • ITURAIN ARAMENDI, Goiz Eder "Bizitzaren gortinak"

    ITURAIN ARAMENDI, Goiz Eder "Bizitzaren gortinak"  ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1175zk 14-15or. Urtebete igaro da Amaia azken aldiz ikusi nuenetik. Denboraren gurpila azkar doa. Urtea ziztu bizian; Amaiaren zain eserleku honetan itxarotea, ordea, luze egiten ari zait. Amaia ez da inoiz batere puntuala izan; gaurkoan ere aitzakiaren bat izango du...

  • Itzaltzu Edo "Maleta beteak"

    Itzaltzu Edo "Maleta beteak"  ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1232zk 16-17or. Bi egun eskas eman ditu etxean, baina joan beharra dauka berriz ere. Maletak eginda zeuzkan bezperatik eta prest utzi ditu sarrerako ate ondoan...

  • IZAGA CAMINOS, David" Erroma zorretan"

    IZAGA CAMINOS, David" Erroma zorretan" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1125zk 14-15or. Zigorra. Horixe da: zigorra”, pentsatzen zuen berekiko bide malkartsuetatik zaldian lauhazka zihoala bere eskoltarekin. Zaldizkoen zilar-koloreko armadurek ilargipean distiratzen zuten eta, tarteka, gau isila zaldien irrintziek urratzen zuten. Haien hatsek hodei zurixkak marrazten zituzten iluntasunean. Maximus bere Dux konfiantzazkoa gerturatu zitzaion...

  • IZAGA,David " Maitasunaren belak zabalik"

    IZAGA,David " Maitasunaren belak zabalik" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1183zk 14-15or.Hitz gutxiko gizona nauzu. Elkar hartu gintuen amodioak bultzatuta agur gutun hau idazten dizut. Orduan garaiezi- nak ginela uste genuen. Zeinen oker!..

  • JAKA IRIZAR, Oihane "Kartoizko zerumuga"

    JAKA IRIZAR, Oihane "Kartoizko zerumuga" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1329zk 6-7or.Ihes egin behar dut. Lehenbailehen. Berandu baino lehen, ospa. Aspaldian darabilt susmo arraro bat, baina orain arte ez dut zehazki jakin zer gertatzen zen...

  • JAKA, Oiane" Ortzadarra"

    JAKA, Oiane" Ortzadarra"  ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1068zk 28-29or. Hautatu. Berriro iritsiko naiz etxera, nire burua zakarrontzira botatzeko prest. Ontzi guztien artean organikoa hautatuko dut. Estalpe egokia irudituko zait gorputz astun honentzat...

  • JAUREGI LEGONA,Araitz"Eder zaude,ama" (Narrazioak)

    JAUREGI LEGONA,Araitz"Eder zaude,ama" Luma Berrien eleak  zenb: 11, 11 or.

  • JAUREGI LEJONA, Araitz" Gugan bizi dira" (Narrazioak)

    JAUREGI LEJONA, Araitz" Gugan bizi dira" 7K GARAren aldizkaria zenb: 768, 22-23 or.Gugan bizi dira Zenbait usainek, tokik edo soinuk gogora ekar dezake trauma sakona» irakurri zutenekoa etorri zaio gogora, eta bere buruari galdetu dio ba ote dagoen norberak bizi izan ez duen zerbait gogoratzerik; ba ote duten, amets batean bezala, ordukoek gugan bizitzarik, ba ote duten gure begietara irudi moduan agertzerik, sekula ezagutu gabeko bizipenetan bezala. «Trauma handi batek belaunaldi oso bati eragindako izua belaunaldiz belaunaldi transmititzen da»,

  • JAUREGI,Izaskun" Guardasol familia" (Narrazioak)

    JAUREGI,Izaskun" Guardasol familia" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 26-27 or.

  • JAUREGI,Izaskun" Itsusi" (Narrazioak)

    JAUREGI,Izaskun" Itsusi" Luma berrien eleak 2005,3 zenb. 42 or. Egunero jartzen da itsusi. Berak badaki. Eta badaki ikusten dugunok, edo behintzat berari arreta pixka bat jartzen diogunok, badakigula. Nahita itsusten dela. Propio zatartzen duela bere itxura. Eta aldi berean bere burua. Goizero margotzen ditu ezpainak zartatua dagoen ispilu txiki batean begiak iltzatzen dituen bitartean. Ezpainak ezezik inguruko mutur guztia pintatzen du, ia-ia sudur zuloak estaltzeraino. Eta gehienetan aurrealdeko hortzaren batean marka gorriren bat uzten du. Margotzen ari denean polit jarri nahian baino, ezpainak ezkutatu nahian dabilela dirudi. Eta lortzendu. Emaitza ikaragarria da.

  • JUARISTI ZABALETA, Miren "Geranio gorria"(Narrazioak

    JUARISTI ZABALETA, Miren "Geranio gorria" Mugalari GARA 2008-5-24, 8. or. Bukatu da. Gaurtik aurrera nire bizitzak beste bide bat hartuko du. Hauxe esaten zion Anak bere buruari urtean hiru aldiz gutxienez. Kate bat osatzen zuten Anaren ekintzek: nahi zuen zerbait ez zuela lortu konturatzen zen, inguruko jendea bera baino zoriontsuago zela ikusten zuen, eta eramanezin egiten zitzaion...

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago