Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Kartoizko zerumuga

7K1329Ilustrazioa: Kristina Fernandez

Ihes egin behar dut. Lehenbailehen. Berandu baino lehen, ospa. Aspaldian darabilt susmo arraro bat, baina orain arte ez dut zehazki jakin zer gertatzen zen. Askotan ikusi izan dut norbait kalean beste norbait gogorarazten zidana, keinu berberak, hitz egiteko modu berbera, erabateko antza izan ez arren. Susmagarri gertatu arren, nire baitarako gorde izan dut beti, ez diot inori aipatu kontua, ezta psikologoari ere. Hark dio eskertuta egon behar dudala bizitzako lorpenengatik: lagun talde sendo bat, gustuko dudan lan on bat, bikotekide zoragarria... Baina, Benedettiren udaberriari bezala, nire bizitzari ere kantoi bat hautsi zaio, eta beldur naiz ez ote den laster batean oso-osorik puskatan zatituko, kris-kras.

Guztia aldatu zen begien aurrean ikusi nuenean, Okendo liburutegian. Ordu eta erdi luzez egon nintzaion begira. Eta orduantxe ulertu nuen, errebelazio baten moduan: bera nintzen, hari gertaturiko guztia gertatzen ari zitzaidan niri ere. Pentsa, haren aitaren heriotza ere nirearen berdin-berdina izan zen: itsasoan itoa, semearen begien aurrean. Tragedia hark traumatizatuta utzi zuen betiko.

Eta bikotekidea? Beti pentsatu izan dut onegia zela niretzat. Min emateraino galant, azkar eta adeitsua. Orain ulertzen dut zergatik den galantegia, azkarregia eta adeitsue- gia. Robot bat dela pentsatuko nuke baldin eta azalpean odola dabilkiola jakingo ez banu (eta zauritu den aldiro ikusi diodan odol gorria pintura hutsa balitz?). Jada ezin naiz harengan fidatu. Eta elkarren antza zuten pertsona horiek guztiak? Gogoan dut ezteibidaia zela-eta atzerrira joan ginen aldi bakarrean nola ikusi nuen kalean nire lehengusua zirudien norbait, baina ile orrazkera desberdina zuena, eta nola aipatu nion «ikusten al duzu hori? Iñaki dirudi!» eta hark berehala garrantzia kendu eta nire atentzioa desbideratu zuen. Orain badakit Iñaki zela, edota, hobeto esanda, Iñaki eta atzerriko morroi hori antzezten zituen aktore-figurantea. Eta jatetxeko bezeroak? Beste hainbeste!Bete-betean sinesten nuen chef gisa lan egiten dudan jatetxean astero etortzen diren bezeroak nire goi-mailako platerak gustuko dituztelako itzultzen direla, baina orain konturatu naiz zer eta aktoreak direla denak. Nitaz barre egiten duten sabelak elikatzen ditut, chef entzutetsua nintzelakoan zirku bateko pailazoa besterik ez naiz! Denak daude bat eginda, baita psikologoa ere. Azkenekoan zera bota zidan, anker halakoak: «Zure kasua aztertzen aritu naiz eta uste dut on egingo lizukeela psikiatra batengana joateak, nahasmendu sakonagoren bat eduki ote dezakezun baztertzeko». Sasi-psikologo halakoa! Nahasmendua? Jakina, zuek sorturikoa! Ziur koloretako pilulez tontotu nahi nauzuela.

Haurdunaldiarena ere trikimailua izango dela pentsatzen hasita nago ... Emaztearen sabela handitzen ari da, bai, baina nola jakin nire haurra daramala eta ez beste inorena? Ez ote da ni soka motzean lotzeko beste gezur bat? Lehenbailehen egin behar dut ihes, haurra jaiotzen bada lotura handiegia izango delako, besoetan hartzen badut ez naizelako gai izango abandonatzeko... Orduan gezur honetan bizitzera kondenatuta egongo naiz, handitzen doan heinean etengabe ebatzi beharko dut nire antza ote duen ala ez. Agian hobe izango zatekeen liburutegian DVD zahar hura topatu eta ditxosozko pelikula hantxe bertan ikusi ez banu, kaskoak belarrietan, pantaila begien aurrean: gezur batean baina zoriontsu biziko nintzatekeen ... Baina orain beranduegi da atzerantz igeri egiteko, eta nik ere itsasoan topatu behar dut erantzuna, pelikulako protagonistak bezala, olatu artean, zerumugara iritsi arte. Ganbaratik aitaren piragua zaharra hartu, itsasoan barneratu, eta banoa zerumugarantz, palei eragiten, zuzen, izurde bat bezain azkar, egiaren bila burugogor, olatuak handitu arren, ekaitzak harrapatu arren, banoa aurrera, Philip Glassen musika entzunez, zerumuga kartoizkoa balitz ere...

 

****

Gaurko albistegia azken orduko batekin hasi behar dugu: bi astez desagertuta zegoen gizona Santa Klara uhartean topatu dute, naufrago bat bezain argal eta ahituta. Gizona Donostia ospitaleko psikiatria unitatean ari dira artatzen, shock-ak eraginda burua nahastua duela baitirudi: dioenez, “kartoizko” zerumugaren bila irten zen itsasora eta ekaitzak bere piraguatik bota zuen, eta, ito beharrean, irlara iristea lortu zuen. Ez omen zuen aurkitua izan nahi eta bertan ezkutatuta egon da bi aste hauetan. Gauez, janaria lapurtzen zuen bertako tabernatik goseari aurre egiteko. Haren emaztea (zeina sei hilabetez haurdun dagoen) laguntza psikologikoa jasotzen ari da. Oraingoz hauxe da da- kigun guztia.

Eta, saioarekin jarraitzeko, gaurkoan estreinaldi handi baten berri eman nahi dizuegu. Pantailak Euskaraz ekimenaren urteetako eskaerari erantzunez, ostiralero film baten euskarazko estreinaldi handia izango dugu kate honetan bertan, gaueko 22.00etan. Lehen okasiorako, 2028 honetan hogeita hamar urte bete dituen film gogoangarri bat estreinatuko dugu euskaraz, Jim Carrey eta beste hainbat aktore punta-puntakorekin. Ez galdu aukera eta ikusi gurekin...

 

Idazleari buruz...

Oihane Jaka (Donostia, 1985) biologoa eta literaturazalea da. Aurten argitaratu du bere lehen poesia liburua: “Itsaso amniotikoa” (Elkar).

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago