AZALA
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 10
Aurten narrazioak aurkeztuko dira. Hamar hamabost orrialde bitarteko lanak izango ditu, eta postaz Aretxabaletako Kultura sailera edo e-postaz ere bidali ahal izango dira. Lanak Azaroaren 30era bitarte aurkeztu daitezke. Informazio gehiago diptikoan.
Karmele Igartua. Sorkuntza beka 2024 XIV. edizioa
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1752
IDAZLE ESKOLAN JARDUNDAKOAK BEZALA, IKASI NAHI AL DUZU IDAZTEN?
IDAZLE-ESKOLA duzu Euskal Herrian eta estatuan aitzindari. UNED-Bergarako titulu propioa du eta Hezkuntza Sailak irakaskuntzarako homologatuta dago. Aurten ere bertan ariko dira irakasle Pako Aristi, Aizpea Goenaga, Itziar Gomez, Amaia Henebutte eta Tere Irastortza. Poesia idazten, iritziak eman eta ipuinak idazten, ahozkotasunarekin lotutako testuak sortzen eta idatzitakoa zuzentzen ikasiko duzu alde batetik. Eta Idazle baten esperientzia alorra landuko dute Eider Rodriguezek, Joseba Sarrionandiak, eta Harkaitz Canok hartuko dute parte.
Saioak lrunbatetan izaten dira, goizeko 9:30etatik 13:00etara.
Irailaren 30a baino lehen matrikulatzen bazara %10eko beherapena izango duzu.
INFORMAZIO GEHIAGO: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.g
Telef. 943212369
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1974
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 2206
Bergarako Idazle Eskolak hogeigarren ikasturtea du. Euskadi Irratian elkarrizketatu dute Tere Irastortza, Durangoko Liburu Azokaren inguruan.
Bertatik 250 ikasle pasa dira, eta asko dira, beraien artean, literatur-genero guztietan liburuak argitaratu edo gidoiak eta antzerkiak sortu dituztenak.
Eskutada bat osatuz, hona batzuk. Haur eta Gazte literaturan Itziar Olaizola, J. Muguerza. Maribel Aiertza, Aintzane Usandizaga, Oiaha Iguaran, Urtzi Leonez beste batzuen artean. Poesian Jon Barberena, Ione Gorostarzu, Mikel Etxaburu, Karmele Igartua, Lucia Otero, Iñaki Odriozola, adibidez. Eta narrazioan eta ipuingintzan Joseba Peña, Olatz Mitxelena, Adiano Mate, Patxi Lopez de Tejada, Izaskun Etxeberria, Nerea Balda, Isabel Martin. Gidoigintzan Deiane Moreno, Itziar Gomez, eta Idoia Gereñu.
Guzti horien berri webgune honetan jasoko duzu, atalez atal irakurriz edo nahiago baduzu autorez-autore bilatuz.