AZKARATE TORNER,Gorka"Aizkorriko maratoia" 2005eko abenduan Mutrikuko Okelar bertso paper sariketan 1go saria atera zuen bertso sorta, saridunen lanak biltzen dituen liburuxkan argitaratua. Negu gorria izan da aurten hotza, elurra, trumoia,… ta arratsalde hits batez neure buruarentzat pregoia: “kirol munduan eta mendian oraindik ez duk jo goia, ezberdina den zerbait egin zak apurtu ezak gidoia, hik aise daukak horretarako beharrezko den sasoia, nahiz eta jaso jipoia, edo musukatu lohia.” Gogoak hankei ipini die betebehar erraldoia: udaberrian korrituko dut Aizkorriko maratoia...