Poesia

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Oihanak eta mendi barruak"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Oihanak eta mendi barruak" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Oihanak eta mendi barruak aztarnetan diraute bizirik; koloretan eta koloretan berritzen dira izan zirenen arrastoak betiereko haitz-horma eta enborretan -gorputz osoan mila irudi urdinak, beltzak eta gorriak larrua jantzi biziz, bizia larru berriz, berriz ernaltze ahaleginetan-

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Orduko ekaitzak"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Orduko ekaitzak"Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Orduko ekaitzak orduko harriak orduko urak gaurkoak, guztiak zeru batek babestuak - orduko eta gaurko larmintzetan oinazturak -beldurrak- argitasun -indar- dira iruten, iruten dutenak bizia -

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Zurea nirean" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Zurea nirean" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa....zurea nirean, azalean, arnasan. biziak bizia deitzen duen erreinutik zentzumenek dastatzen dakiten mugetaraino;...nirea zurean, zoramena sudur mintzetan, eta memorian. *(Zure usaia du arnastu nahi dudan bizitzak)

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele" Beldurra omen zion"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele" Beldurra omen zion"(Poesia)

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele" Eta den guztia gobernatzeko afanean"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele" Eta den guztia gobernatzeko afanean"(Poesia)

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele" Isilak dio"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele" Isilak dio" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Isilak dio. Isilik eskaini dizut egunero bizia, badakielako isilak esaten hitzaren gainetik; isilik eskatu didazu eskua, isilik eman, hainbestetan zurearen beroa; isilik itaundu nauzu hitzetan eman gabe susmoak; isilik erantzunak; isilik igarri dizkidazu minak, isilik erakutsi beldurrak.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele"Eta edozein denboraren bueltan"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele"Eta edozein denboraren bueltan"(Poesia)

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Amilka"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Amilka"  Gaurko minak aspaldiko haiek deitu ditu, eta erakarri begietara. Urtuta, masailean behera jaurti ditut berriz, memoriatik amilduz fideltasun egoskorrez gordetako eztenak. Malko isiletan isuri ditut eman gabeko muxuak, esan bariko berbak, antsiatutako ferekak, zure begietan igarritako mespretxuak, besteei eskaintzen zenizkien irribarreak. Lurrundurik doaz minak, ostera, edonoiz, zikloak agindutakoan, berragertuko direlakoan, eta astindu, berriz, bihotz nekatua.

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Bihar"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Bihar"  beldurra idatzi beharko ninake, gaur, zerbait idaztekotan eta mila galdera, inork ez erantzutekoak; idatzi beharko ninake bakarrik sentitzeaz, eta patuaren ezinbestekotasunaz; zentzu gabeko irauteaz, idatzi, eta, maiuskulaz bizitzeak eragiten didan egonezinaz. Idatziko dinat bihar, agian, itxaropenaz.

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Egia da ziotena"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Egia da ziotena"   DZAZT!! asmatu du, bete-betean asmatu ere zerbait ederra zena akabatzeko intentzioz jaurtitako gezi hilkorrak. Ikarak astindu nau, Eta zokoratu ezkutuko bazterretaraino. Han, kikildu egin da atzo arteko ausardia eroa; eta malkotan ito bizi poza. Bizi hotza gailendu zait, hil bizia egokitu. gorria ubeldu egin da, gogoa ahitu. Hemen, beste alde honetan ( egia da ziotena) ez dago ezer Ezer.

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Gorri urratuan" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Gorri urratuan" L. Luma berrien eleak,4. zenb.,38.or. Barrurik gardenean gorri urratuaren mozorroan etsipenen gordailua ezkutatzen da; egunez-eguneko aroz-aroko garaiz-garaiko bizipen garratzak giltzapetuta; AGURRAK BELDURRAK LOTSAK EZINAK

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Idatzi nahi nuke memoria"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Idatzi nahi nuke memoria"  Idatzi nahi nuke memoria, izan ginen haiek erantsi zidatena, sarri, gaueko lo orduetan hartzen nauen arnasa hura edo, itzarrik batzuetan igartzen dudan iragana, atzotik datorren sena, zentzumena, indar bat ezer jakin gabe ere jakitun egiten nauena. Idatzi nahi nuke naizena...

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Isilak dio"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Isilak dio" ISILAK DIO Isilik eskaini dizut egunero bizia, badakielako isilak esaten, hitzaren gainetik; isilik eskatu didazu eskua, isilik eman, hainbestetan! zurearen beroa; isilik itaundu nauzu, isilik erantzunak hitzetan bermatu gabe susmoak; maitatu zaitut, eta maitatzen paperean isilik, eta isilak bereak dituen baieztapen debeku zalantza eta askatasunaren babespean adierazi dizut, didazu, zaitudala, nauzula, ondoan, sinadura bariko kontratu mutuan;

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Kenian"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Kenian"L. Luma berrien eleak, 5. zenb., 38.or. Mozartek ferekatu zidanan barrua, hire izenean; eta pentsatu ninan zer ikusirik zeukatenan musikak eta azken aldian hainbeste erakartzen hauen geometriak, mugaezina denean bata, eta muga, bera, bestea; eta pentsatu dinat, batak eta besteak ertzik gabeko irudietan egiten dinatela bat, barraskiloaren maskorrean, edo zurrunbiloetan, itsasoak, laztanduz, malgutu eta hondartzan utzitako harri zurian, eta eguzkiaren baitako beroan eta Keniako ilargi bete batean.

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Lili bat"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Lili bat"  Lili bat poetak biluztu zuen liliaren hostoek, hego haizetan, noraeza dute gorputz, eta, dantzan-dantzan lurrean dira lili-lur zuriak. Esku ahurrean bildu ditut, berriz, bat, bi, hiru... eta neure baitara erantsi. ni nintekeen lilia; zu, poeta. euria Bi eskuak ondoan jarrita katilua eratu dut, eta urtuta datorren ortzia edan lurrerako bidean, eta sosegatu, barru lehorra. harria

  • IGARTUA BENGOA,Karmele " Lanbroa darie"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Lanbroa darie" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Lanbroa darie distira zerien begi urdinei. Lanbroa, gristutako begirada mingotsetik barrura. Ebatsitako irribarrearen geriza ezpain zurbil hertsietan. Batua, lotua, korapilo beltzez estu, estutua, hainbestetan libre haizetan dantzatu zuen lur gorri koloreko adats izur ederra; makur soinburuak, gordea bularra gordeak esku ukabilkatuak beroki luze, doiaren poltsikoetan, guztia estali nahiko lukeen beroki gris ilunaren azpian.

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "...Zulo beltzen bihotzetan" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele "...Zulo beltzen bihotzetan"Denbora enaren hegaletan PAMIELA, 2009, 59or.

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Agian bakardadea" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Agian bakardadea"  Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Aingeruak" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Aingeruak" Denbora enaren hegaletan PAMIELA,2009, 43 or.

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Bada enara bat, beltza" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele "Bada enara bat, beltza"Denbora enaren hegaletan PAMIELA, 2009, 7or.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago