Beldurra omen zion
Beldurra omen zion
|
denborak erlojuari,
mugagabeak mugari:
haizeak beldurra hormari
eta ibaiak ezarritako hesiari
(eta nik erlojua kendu nuen
eskumuturretik
eta eraztun doia –igoal bihotzetik-
eta urrezko katea lepo ingurutik)
baina ez dio beldur gutxiago
mugak libertateari:
harrizko hormarik sendoenak
ipar haizeari,
dike konpaktuenak
ur emari geldiezinenari
(eta nire eskumuturrean
ez dago erlojurik,
eta nire bihotzean ez da ezinik,
ez eta nire lepoan
estutzen nauen katearik).