Ernaltze hartatik
Tatuaia: “Giza gorputzean orratz eta gai koloretsuz
ezarritako irudi kendu ezina” Adorez 4.
Tatuaia: “Giza gorputzean orratz eta gai koloretsuz
ezarritako irudi kendu ezina” Adorez 4.
Oihanak eta mendi barruak
aztarnetan diraute bizirik;
koloretan eta koloretan berritzen dira
izan zirenen arrastoak
betiereko haitz-horma eta enborretan
-gorputz osoan mila irudi
urdinak, beltzak eta gorriak
larrua jantzi biziz,
bizia larru berriz,
berriz ernaltze ahaleginetan-