Lili bat
poetak biluztu zuen
liliaren hostoek,
hego haizetan,
noraeza dute
gorputz,
eta, dantzan-dantzan
lurrean dira
lili-lur zuriak.
Esku ahurrean
bildu ditut,
berriz,
bat, bi, hiru...
eta neure baitara
erantsi.
ni nintekeen lilia;
zu, poeta.
euria
Bi eskuak ondoan jarrita
katilua eratu dut,
eta
urtuta datorren ortzia
edan
lurrerako bidean,
eta
sosegatu,
barru lehorra.
harria
Bata bestearen ondoan
gainean
tartean
beste guztien berdina zirudien.
zirudien.
baina bakana da
jaso dudana, neurera.
gorrizka
borobildua
erdi-erditik eztenkatua
zulatua.
soka larruzkoaz
bete dut haren hutsa,
estali, zauria,
eta lepotik behera
zintzilikatu, bihotz ondora,
bihotz ondo ondora.
gutuna
paper zati zimurra,
lurrean zapaldua.
bihotz heriotz,
pasiozko orban
zatitua,
tinta beltzetan
izkutatua.
Agur, maite maitea.
liliaren hostoek,
hego haizetan,
noraeza dute
gorputz,
eta, dantzan-dantzan
lurrean dira
lili-lur zuriak.
Esku ahurrean
bildu ditut,
berriz,
bat, bi, hiru...
eta neure baitara
erantsi.
ni nintekeen lilia;
zu, poeta.
euria
Bi eskuak ondoan jarrita
katilua eratu dut,
eta
urtuta datorren ortzia
edan
lurrerako bidean,
eta
sosegatu,
barru lehorra.
harria
Bata bestearen ondoan
gainean
tartean
beste guztien berdina zirudien.
zirudien.
baina bakana da
jaso dudana, neurera.
gorrizka
borobildua
erdi-erditik eztenkatua
zulatua.
soka larruzkoaz
bete dut haren hutsa,
estali, zauria,
eta lepotik behera
zintzilikatu, bihotz ondora,
bihotz ondo ondora.
gutuna
paper zati zimurra,
lurrean zapaldua.
bihotz heriotz,
pasiozko orban
zatitua,
tinta beltzetan
izkutatua.
Agur, maite maitea.