Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

AMILKA

Gaurko minak
aspaldiko haiek deitu ditu,
eta erakarri
begietara.
 Urtuta, masailean behera jaurti ditut
berriz,
memoriatik amilduz
fideltasun egoskorrez
gordetako
eztenak.

Malko isiletan isuri ditut
eman gabeko muxuak,
esan bariko berbak,
antsiatutako ferekak,
zure begietan igarritako
             mespretxuak,
besteei eskaintzen zenizkien
                irribarreak.

Lurrundurik doaz minak, ostera,
edonoiz,
zikloak agindutakoan,
berragertuko
                                             direlakoan,
eta astindu, berriz,
bihotz nekatua.
                                                                       

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli