KENIAN
Mozartek ferekatu zidanan
barrua, hire izenean; eta pentsatu ninan
zer ikusirik zeukatenanmusikak eta azken aldian hainbeste erakartzen hauen geometriak, mugaezina denean bata, eta muga, bera, bestea; eta pentsatu dinat,
batak eta besteak
![]() egiten dinatela bat, barraskiloaren maskorrean, edo zurrunbiloetan, itsasoak, laztanduz, malgutu eta hondartzan utzitako harri zurian, eta eguzkiaren baitako beroan eta Keniako ilargi bete batean. |