|
Tren urdin bat margotu dute hirian
argiak piztuta, tunel baten balioa legez
Espaloiak luze zabaltzen dira
amaigabeko desesperantzan
malko bakoitzeko
farola bat
Bostgarren abenidan
farolak eta tren urdinak
jende ugari dator
Eskuan
sokak
zapaten lokarriak
elkarri lotuak edo lotzeko.
Bide bakarra dute
Supermerkatuetan ez dute nolotilik saltzen
famazeutikodun farmaziak ireki dituzte
orain desesperazioaren agiri sinatuak behar dira dosi txikienerako ere
Dekadentziak jotako bihotzak paseatzen dituzte txakurrek kaletik
Bide bakarra da hauentzat ere
Bost erori dira gaur
Ez da anbulantziarik etorri
ez poliziarik
ez suhiltzailerik
Igandea da
Inork ez du bekatu egin nahi
Ez da anbulantziarik etorri
ez poliziarik
ez suhiltzailerik
ezta apaizik ere.