AZALA
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1818
Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak antolatu dute Karmele Igartua Sorkuntza Bekaren bederatzigarren edizioa. Saria 2.500 eurokoa da. Epai-mahaikide arituko dira Pako Aristi, Itziar Gomez, eta Iñaki Zubeldia, idazle, gidoilari eta Bergarako Idazle Eskolako kideak. Aurtengo edizioan narrazioari eskainiko zaio. 16 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake pare lehiaketan eta aurkezten den lanak ez du 12 orri baino gutxiago izango eta ezta 20 orri baino gehiago.
KARMELE IGARTUA, Aretxabaletako idazlea
Karmele Igartua Idazle Eskolako gradu-ondokoaren ikasle izan zen lehenik eta gero koordinatzailea. Azken zazpi urteotan bere lana gogoratzen eta zabaltzen jarraitzeko deitzen zaio KARMELE IGARTUA SORKUNTZA Beka.
IX. edizio hau, Bergarako Idazle Eskolaren Bekaren 16. edizioa da, izan, eta lehen edizio hartako irabazlea Karmele Igartua Bengoa izan zen, Gaur arte narrazioarekin. Ondoren Karmele Igartuaren Hitzak orbainetan liburuak Euskaltzaindiako Felipe Arrese Beitia saria jaso zuen. Handik berehala argitaratu zuen Denbora enaren hegaletan poema liburua, Pamielan, eta Espainiako Sari Nazionalerako hautagai izan zen Itsaso Kontra bat izan da argitaratu den bere azken liburua.
Karmele Igartua Idazle Eskolako gradu-ondokoaren ikasle izan zen lehenik eta gero koordinatzailea. Azken bederatzi urteotan bere lana gogoratze arren deitzen zaio KARMELE IGARTUA SORKUNTZA Beka.
KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKAK. AZKEN URTEETAKO IRABAZLEAK
2016ko edizioan Haurrentzako antzerkiak idazteko baliatu zen, eta irabazle suertatu zen Alaitz Olaizola, Sugegorriak lanarekin 2017ko edizioan Film Laburren Gidoiak aurkeztu ziren. Uxue Arzalusen Paris izeneko gidoiak irabazi zuen. 2018ko edizioan, poesiak aurkeztu zuren. Miren Peñagarikanok irabazi zuen Nik kontrolatzen dut makina liburuarekin, eta beste bi egilek ere aipamen berezia izan zuten Marian Porcellek eta Enek Barberenak.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 2165
Karmele Igartua Sorkuntza Bekaren zortzigarren edizioan Miren Peñagarikano suertatu da irabazle. Nik manejatzen dut makina poema-liburuak irabazi du saria, liburuaren aniztasunagatik eta poesien egituraketa eta irudien indarragatik kontuan izan da. Miren Peñagarikanoren lehen poema-liburua da, eta orri honetan bertan irakur dezakezue. Miren eñagarikano Bergarako Idazle Eskolako ikaslea izan da.
Aipamen bereziak jaso zituzten baita Marian Porcell eta Eneko Barberena arrasatearrek. Epai-mahaikide izan ziren Pako Aristi, Itziar Gomez, Iñaki Zubeldia eta Tere Irastortza
Aretxabaletan, Karmele Igartuaren jaioterrian, egin zen sari-banaketa, eta bertan izan ziren Udaletxea eta diruz-lagundu zuten kooperatiben ordezkariak.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 2099
Larunbat honetan hasiko da 2018-19ko ikasturteko bigarren txanpa Idazle Eskolan. Pako Aristi eta Iñaki Zubeldia ariko dira larunbat honetan. Ikasturte amaierarako egutegia atxikita duzue.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 2119
Bergarako Idazle Eskolaren Bekaren 15. edizioa da. Lehen edizio hartako irabazlea Karmele Igartua izan zen, Gaur arte narrazioarekin.
Karmele Igartua Idazle Eskolako gradu-ondokoaren ikasle izan zen lehenik eta gero koordinatzailea. Azken zortzi urteotan bere lana gogoratze arren deitzen zaio KARMELE IGARTUA SORKUNTZA Beka.
2016ko edizioan Haurrentzako antzerkiak idazteko baliatu zen, eta irabazle suertatu zen Alaitz Olaizola, Sugegorriak lanarekin 2017ko edizioan Film Laburren Gidoiak aurkeztu ziren. Uxue Arzalusen Paris izeneko gidoiak irabazi zuen.