Bergarako UNEDeko Idazle Eskolak bere XV. edizioa aurkeztuko du San Telmo Museoan aste hoentan, UNEDek eta San Telmok duten hitzarmenaren baitan.
Hainbat ekitaldi antolatu ditu Bergarako Idazle Eskolak, hamabost urte hauetan euskal literaturan sortutako bideen erakusgarri.Eta bertan Idazle Eskolako irakasleek, ikasleek eta ikasle ohiek parte hartuko dute. Ekitaldiak zabalak dira eta literatur-zale den edozeinek parte hartu dezake dohan.
Hona, gainetik begiratuta, egun hauetako ekintzak :
- EKAINAREN 18an , Tere Irastortza Idazle Eskolako zuzendari eta irakasleak bere liburua Txoriak dira bederatzi aukeztuko du. Ondoren Idazle Eskolako ikasleek ilunabar literarioa egingo dute eta bere testuak irakurriko dituzte.
- OTSAILAREN 20an Pako Aristi eta Itziar Gomez, idazleek eta Idazle eskolako irakasle eta kideek poesia emanaldia egingo dute arratsaldeko 7etan eta ondoren IDAZLE ESKOLAk eta ARETXABALETAko UDALAK antolatzen duten KARMELE IGARTUA SORKUNTZA bekako oinarriak aurkeztuko dituzte. Poesiari eskainiko zaio aurten eta saria 2.500 €koa izango da.
- OTSAILAREN 21ean, larunbatean, Itziar Gomez, Pako Aristie ta Tere Irastortzak ordubeteko literatur-tailerrak eskainiko dituzte. Sarrera librea izango da eta tartean Idazle Eskolako 2017-18ko programazioa aurkeztuko da.
Berrehun ikasle inguruk parte hartu dute bi urteko gradu-ondoko honetan, eta Idazle Eskolatik pasatako idazleak ezagunak dira aspaldian euskal letretan : Yoseba Peña, Ekaitz Goikoetxea, Karmele Igartua, Ainara Maia, Ekhiñe Egiguren, Maribel Aiertza... bost-sei aipatzeagatik.
IDAZLE ESKOLAk Inspiraciencia sariketa antolatzaileen artean dago eta berak antolatzen du KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKA.
IDAZLE ESKOLAko ikasleek bere lanak www.idazten.com orrian argitaratzen dituzte eta baita ZAZPIKA, EGAN, IVAP aldizkarietan ere.
Informazio gehiago: https://ieskola.asmoz.org/