GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele "Gorrotoa lege" Jon Etxaide Itharte 1920an munduratu zen Donostian. Idaztea maite zuen “bihotzaren mami-mamitik”, berak zioen bezala; eta idaztearekin batera Euskal Herria, “itzali ez den amodio sutsua”, beraren hitzetan; Jaungoikoa ere maite zuen errotik. Bizitzan zehar (1998an hil zen Donostian) lan ugari argitaratu zuen eta mota askotakoak, langile nekaezina zen, nekez asetzen zena. Idazle trebe eta oparoa. Artikulu asko idatzi zuen hainbat aldizkaritan, izengoiti askorekin sinatuta. Itzulpenak, eleberriak, biografiak, dramak, ipuinak, narrazio-bildumak, antzerki-obrak eta beste egin zituen.