Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
BIOGRAFIA LABURRA 
itxaro    
Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina artean, Oragarre, Paue, Paris eta Maule izan ditu bizileku. Nekazaritza ikasi zuen Donapauleko Laborantza Eskolan eta Historian lizentziatua da Paueko unibertsitatean. Gaur, postari gisa irabazten du eguneko ogia.

Zazpi senideren artean zaharrena da Itxaro. Laborari familia da berea, baina irekia. Berak esana da hori. Eskolan euskaldun elebakar, bakarrak izan ziren bera eta bere anaia. Horrek, frantsesa sutsuki ikastera behartu zuen, ez baitzuen ikaskideak baino gutxiago izan nahi. Bere lehenengo liburuak ere frantsez hizkuntzan irakurri zituen eta euskara galtzera ere iritsi zen. Hamabi urterekin hasi zen berriz ere euskara ikasten. Hain zuzen ere, euskara bere baitara berriro biltzen ari zenean aurkitu zuen literatura.

Idazle emankorra izan da Itxaro Borda. Eguneroko jardun dituen musika eta kirolak, zinemak eta nola ez, irakurketak elikatzen dute Itxaroren emaria. Asko idatzi du eta asko irakurri du. Irakurle obsesionatua dela aitortu du behin baino gehiagotan.

Bere bibliografiari begiratu bat emanez gero, gehien landu dituen generoak poesia eta eleberria direla konturatuko gara. Bere lehenengo lana poesia liburu bat izan zen. Bizitza nola badoan izenekoa, 1984an plazaratu zuen. 86an iritsi zen bere bigarren poesia bilduma, , Krokodil bat daukat bihotzaren ordez. 88an Just love argitaratu zuen. 1991ean, Bestaldean. 98an, Orain izenekoa jarri zuen apalategian eta 2000. urtean XX. Mendeko poesia kaierak bilduman lekua egin zitzaion. 2002an, Hautsak errautsak bezain, elebitan Maiatzekin eman zuen argitara. Bere poesia emana, iaz 2007. urtean, ondutako Noiztenka izenekoarekin ixten da.

Eleberriei gagozkiolarik, 1985ean Basilika nobela ondu zuen. 87an, Udaran betaurreko beltzekin. Bakean utzi arte 94an iritsi zen. 96an Amorezko pena baño eta bizi nizano munduan, biak eman zituen argitara. 2001ean % 100 basque, Euskadi literatur saria eman zion eleberria kaleratu zuen. 2005an ondu zuen Zeruetako erresuma eta iaz plazaratu zuen  Jalgi adi plazara.

Poesia eta eleberria ez ezik, saiakera ere landu du. 2003an plazaratutako Hiruko esate baterako. Itzulpengintzan ere zenbait autoreren lanak itzuli ditu euskarara. Aldi berean frantsez hizkuntzara ere itzuli ditu hainbat liburu. %100 basque bera urrutira joan gabe. Eta Itxaroren lanen zerrenda ezin itxi hamaika kanturi baino geihagori hitza jarri diela aipatu gabe.

Literatur emari honetaz gain, ezinbestekoa zaigu aipatzea, Itxaro Borda, aurten 25 urte bete dituen Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetako bat dela. Durangoko Azokaren 42. edizioan, Argizaiola saria eman zioten Maiatz taldeari, mende laurdenez, Ipar Euskal Herrian literatura sustatu edo mantentzeko egin duen lanagatik.
 
aurkibidea 
 
 
 
 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago