«Berriro idazten hastea izan da niretzat saria»
Ane Arrieta
HITZA | ||
Unai Baztarrika |
Unai Baztarrika (Bcasain, 1982) ingeniari, poh tikari eta idazle beasandarrak Blas de Otero lehiaketa irabazi berrl du, pasa den astean, Arrakalak izeneko poesiarekin.
Zeren ingurukoa da 'Arrakalak' lana?
Poesian ez da erraza esatea zein izan den gainagusia, baina, izen-buruak dioen bezala, arrakaletaz aritu naiz. Edonolako pitzadura arrailduretaz, bai gure barnean, lagun artean edota gizarte modura ditugun zulotxo horietaz. Nolabait gizaki egiten gailuz tenak. Arraildutako harresiak izan ditut askotan buruan, baina, esan behar da idazteaz, idaztearen beharraz eta horrek suposatzen zuen liberazioaz ere aritu naizela. Baita idaztera bultzatu nauten inguruaz eta pertsonez ere. Lehen liburua da finean eta aitortu behar dut ez nuela liburu baten osotasuna buruan, geroztik etorri dena ez zegoela nire gogoan. Beharbada, amaitu eta gero topatu ditut poemak haien artean elkartzen dituzten hari muturrak.
Aurrez ere idazten omen zenuen.
Poesiarako joera izan dut beti, instituto garaian Urruzuno eta Azkue sariak ere irazii nituen, baina, agia esan, oso urrun ikusten ditut garai haiek. Prosan ere zerbait idatzi nuen,baina, ez poesia beste. Urte askotan idatzi gabe egon naiz eta, hortaz, berriro hastea izan da niretzat bigarren aldi hau. Nire bizitzan mugarria jarri duen pertsona batek, nire emazteak, animatu ninduen idazle eskolan izena eman eta zaletasun honi berriro ekiteko. Eta saria horren ondorioa besterik ez da, edota saria.
Unedeko Idazle Eskolan zabiltza. Zer egiten duzue bertan?
Bai, bertan motibazio ezberdineko hainbat lagun elkartzen gara. Idaztea dugu gogoko denok, noski. Hainbat gai eta jenero lantzen ditugu, baina, guztiaren gainetik azpimarratuko nuke elkarren lanak irakurri eta baloratzen ikastea eta idazteari ekiteko bakoitzak bere metodoa aurkitzea. Graduriondoko baten egitura du, bi Ikasturtetan banatuta eta azken lan luze batekin amaitzen da. Garrantzitsua da gainera, norberarentzat naturalak ez diren jeneroak lantzea eta batez ere, irakurketarako beste bide bat aurkitzea. Idazleekin egindako topaketak eta abar.
Arrakalak' lanarekin liburua kaleratzeko aukera emango dizute. Hala egingo da?
Bai, sariaren zatia da liburua argitaratzea. Oker ez banago, aurkeztu berri dute iazko irabazlearen liburua. Hortaz, datorren urte amaieran kalean egotea espero dut. Edizio lanarekin hasi gabe gaude oraindik, baina, hasteko, izenburua bera aldatu beharko dut; bai baita izen bereko liburu bat jada plazaraturik.
Aurrera begira, zer asmo duzu? Idazten jarraiteko asmorik baal duzu?
Oraingoz, aparraldi hau pasa eta egunerokora itzultzeko gogoz nago. Eta denbora tarteren bat toparuz gero, idazten eta irakurtzen jarraitu nahi du, eta idazle eskolako bigarren Ikasturteari modu itxurosoan heldu. Bestalde, badut ideiaren bat nobelaren bat idazteko, baina, epe luzeko proiektua izango litzateke.
Ezinbestean. Aurkezpen ekitaldia from Erein argitaletxea on Vimeo.