Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Ibilaldia Orixeren barne muinetan

espuru    

Tolosatik gertu bezain urrun, Gipuzkoako herririk txikienetakoa da Orexa. Baina handia behar zuen bere txikitasunean, gure idazle klasikoetako bati halako emaria ekarri bazion. Jakin-minez, bertara abiatu ginen Idazle Eskolako kideok azaroaren 12an, Idazleak Irakurle mintegien ikasturte honetako lehen saioan. “Munduaren ipurdira”, Nikolas Ormaetxeak berak esan zuen bezala, eta Paulo Iztueta bidaide hartuta. Paraje horiei esker, Paulori esker, orain pixka bat hobeto ezagutzen dugu Orixe. Gure begiokin ikusi dugu zer ageri den Espuruko gainetik.

Santa Kutz elizan ekin genion ibilbideari. Hunkitu egin ginen familiak halabeharrez Uitzira bidali zuten mutikoaren haurtzaroarekin; mutiko bera bizkarrean hartuta, santakutzetan Uitzitik Orexarako bidea egiten zuen amaordearekin. Elizatik kanposantura egin genuen gero, Orixeren hilobia bisitatzeko. Haren sortetxea ezagutu genuen, eta herrian bigarren bizileku izan zuen borda gero. Bertatik, Lizartzari erreparatu genion, Lizardiren zain. Herrigunera itzuli, eta Gogortzaneara jo genuen, hirugarren bizilekura. Orixek etxeko balkoitik nola, hala begiratu genien hango parajeei: argia!

Eta azken geltokia. Espuru gainetik zer ageri den? Orixeren barne muinak. Haren emaria, Pauloren ahotsean. Iturburu berriak, Ireneren eta Ioneren ahotan. Bukaera aparta, bazkaltzera Lizartzara jaitsi aurretik. Lizardiren zain jarraitzeko...

Amaia Portugal

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago