Narrazioak

  • AROZENA MUJIKA, Arrate "Zurian zuri"

    AROZENA MUJIKA, Arrate "Zurian zuri"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1178zk 16-17or. Belarretan zabaldutako maindireak jarri zizkidan amak. Zortzi urte besterik ez nituen, umemokoa. Lo nengoela aitak ilunpetan jaikiarazi ninduen. Eusebio, esna hadi! Begiak ezin ireki, harritu egin nintzen aitaren ahotsa entzutean; ama zen ohe ondora hurbiltzen zena...

  • OLAIZOLA GORROTXATEGI, Itziar "Afaria"

    OLAIZOLA GORROTXATEGI, Itziar "Afaria" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1177zk 16-17or. - Gazta minduaren kiratsa sudur zuloetatik sartzen zitzaidan bitartean, Ireneren aurpegia estali didate izeba Ixabelen galtzarbeko tximek. Ondorengo segundoak luze joan zaizkit, kukuka, beso-zuztarren gainetik eta azpitik, Ireneren begirada berreskuratu dudan arte...

  • AGIRRE SIRVENT,Pili " Merke-merke ditut kuleroak, animatu zaitezte polit horiek!!"(Narrazioak)

    AGIRRE SIRVENT,Pili " Merke-merke ditut kuleroak, animatu zaitezte polit horiek!!" Mugalari .GARA . 2006-4-8, 8or.Auzoan igandero jartzen duten arropa azokan entzun nuen esaldi hori; espainolez, hori bai. Ezinezkoa bailitzateke gaur egun «hori» euskaraz entzutea. Besteak beste, hain sotil eta lotsatiak garen honetan, euskara plazaratzea baita gehien kostatzen zaiguna.

  • AGIRREGOMEZKORTA CASALS, Mikel "Amets-saltzailea" (Narrazioak)

    AGIRREGOMEZKORTA CASALS, Mikel "Amets-saltzailea" Luma berrien eleak 8 Zenb. 21 or.Goizero egin ohi duen bezala, Imdat El Fahri 6:30ean etxetik atera da lanera joateko. Lagunek, adarra jotzeagatik, esaten diote ordu horretan oraindik kaleak jarri gabe daudela, baina berak ondo baino hobeto daki zein garrantzitsua den Galata zubiaren ondoko Haliç plazara lehenbailehen iristea.

  • AGIRREGOMEZKORTA CASALS, Mikel "Bai?" (Narrazioak)

    AGIRREGOMEZKORTA CASALS, Mikel "Bai?" Luma berrien eleak 8 Zenb. , 19 or.Larrua jotzen ari nintzen telefonoak lehenengo aldiz jo zuenean. Nire mugikorra zen; zalantzarik gabe; eta ez jotzen ari zen sintonia ezaguna egiten zitzaidalako, baizik eta berotasunean prakak erabat kentzeko denborarik ez eta, orkatilan deiak egiten zizkidan kilimek hori ziurtatzen zidatelako.

  • AGIRREGOMEZKORTA CASALS, Mikel "Dionisios ote..." (Narrazioak)

    AGIRREGOMEZKORTA CASALS, Mikel "Dionisios ote..." Nire lanbideak Txileraino eraman ninduen. Valparaison, lehenengo bi egunetan ardo upategi batzuk bisitatu behar nituen, eta handik Santiagora bidaiatu osasunerako ardoaren mesedeei buruzko kongresu batean parte hartzeko. Bisitaldiak nahiko ondo joan ziren eta herrian merkaturatzeko moduan ardo polit batzuekin ohartu nintzen.

  • AGIRREGOMEZKORTA CASALS, Mikel "Errinozerontitis sindromea" (Narrazioak)

    AGIRREGOMEZKORTA CASALS, Mikel "Errinozerontitis sindromea" MugalariGARA, 2010-4-16. 59or.Azterketen emaitza artean klinikaren anagrama zuen gutun-azal txuri eta txukun batean sartu, eta buruko minez, lehen bezain nahasia atera nintzen mediku kontsultatik. Sendagilearen diagnosiak horrelaxe zioen:

  • AGIRREGOMEZKORTA CASALS, Mikel "Laranja erdiaren bila" (Narrazioak)

    AGIRREGOMEZKORTA CASALS, Mikel "Laranja erdiaren bila"Munduan bi pertsona mota daude: bakarrik bizitzeko gai direnak eta bakardadea lagun jasangaitza izanik, bertako basamortuan bizirauteko konpainia behar-beharrezkoa dutenak. Sailkapen horretan ni bigarren multzoan nago kokatuta; beraz, nire neska lagunak utzi ninduenean, nire existentzial hutsunea betetzeko maskota bat erosi nuen; txakur bat.

  • AIERBE SEGUROLA Elena "«Nik ezingo nukeen hobeto esan, laztana»"

    AIERBE SEGUROLA Elena "«Nik ezingo nukeen hobeto esan, laztana»" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1286zk 6-7or. Laneko amorrazioz atera nintzen etxetik goiz hartan, oso aiurri gaiztoko danbatekoa emanda ateari. Banekien ez nuela txakur txikirik ere aterako egun hartan. Betiko kontua...

  • AIERBE SEGUROLA, Elena"Bergarako plaza"

    AIERBE SEGUROLA, Elena"Bergarako plaza"Banator Barrenkaletik gora, pausoak bizkor, goizeko hotzak orpoetan ausiki egingo balie bezala. Hortxe dago Bergarako Plaza Nagusia. Langarra ari du, gero iritsiko den benetako euria iragarriz...

  • AIERBE SEGUROLA, Elena"Bi esku hauek"

    AIERBE SEGUROLA, Elena"Bi esku hauek" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1171zk 16-17or.Petra naiz, albaitaria hil zuen emakumea. Eza- gutu ez zenutenontzat, albaitariak Roman zuen izena. Batzuek gogoan izango duzue; beste batzuek, ondo ezagutu ere bai. Martu- teneko espetxean hamahiru urte isilik eman ondo- ren, gaur eta ez lehenago, hitz egiteari eder iritzita nago. Batzuei ongi irudituko zaizue, beste batzuei ez, baina horiek deabruaren gauzak dira, ez nireak...

  • AIERBE SEGUROLA, ELENA"Aitaren etxea"

    AIERBE SEGUROLA, ELENA"Aitaren etxea" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1221zk 16-17or. Aitaren ondoan nago. Hemen ari zait, etxera joan eta etxera joan nahi duela. Besterik ez dio. Esan diot ego- teko lasai, etxean dagoela eta. Erantzunik ez, haserre begiratu dit, segituan esateko: etxea ez baino, txabola zatar bat besterik ez dela, eta nori bururatzen zaion halako ize- nik ematea ere...

  • AIERTZA REMENTERIA , Maribel "Labarreko sekretua"(Narrazioak)

    AIERTZA REMENTERIA , Maribel "Labarreko sekretua" Luma berrien eleak zenb.1 or. 14-15.Egunak berriz pertsiana altxatzerako Goizeko Argi arrantza-ontzia Ondartzabalko kaitik milia batzuk urrunduta egongo zen. Mila tonako zama astuna gainetik kendu duenaren arintasuna eta lasaitasuna sentitu zituen Jonek, lur mutur guztiak itsasoak irentsita irudikatzerakoan.

  • AIERTZA, Peru"Ondorio bat"

    AIERTZA, Peru "Ondorio bat"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1279zk 6-7or. Denbora zeraman niri begira egon beharrean hormaren alderantz lokartzen, eta banekien hurrengo urratsa horma zeharkatzea izango zela...

  • ALBISUA GOÑI,Iñaki" Amet" (Narrazioak)

    ALBISUA GOÑI,Iñaki" Amet"  Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 33 or. Mila bederatzirehun eta hogeita hamalauko ekanaren 28an izan zuen lehenbizikoz amets hura, hamar urte betetzen zituen egunean. Ametsean ume esku bat agertu zen behatzetan luma bat zuela. Haren aurrean nobela bat, nobela lodi bat, orri guztiak zuri zituela. Eskua poliki-poliki mugitzen hasi zen, marraz marra, letraz letra, hitzez hitz, lehen orriak betetzen, ehungarrenera iritsi arte. Hogei eta hogeita hamar urte bete zituenean ametsa errepikatu egin zen. Ia orri guztiak txuriz zituen nobela lodi bat eta gazte esku bat behatzetan zuela berrehun eta hiruehungarren orrira iritsi arte zerbait idazten.

  • ALDANONDO PERKAZ , Amaia "Mixinok sinadurarik ez"

    ALDANONDO PERKAZ , Amaia "Mixinok sinadurarik ez" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1120 zk 14-15or. Sukaldeko mahaiaren gainean etzan naiz, Ainhoak afaltzen duen bitartean. -Sukar, jaitsi! Aurreko hankak luzatu, biboteak miazkatu eta neure buruari bueltatxo tonto bat eman diot ea horrela leuntzen den...

  • ALDASORO JAUREGI ,Joxe" Sena"

    ALDASORO JAUREGI ,Joxe" Sena" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1027zk 28-29or. Kaguendios! Atzera, ostia!». Piztiek ez diote, ezin diote nagusiari jaramonik egin. Lepoan lotutako kateetatik tira egiten dute, euren burua itotzeraino ia. Lerdea darie, mutur aurrean aurkitu duten gorpua txikitzeko, xehatzeko amorruz...

  • ALDASORO JAUREGI Joxe, " Oilo salda"

    ALDASORO JAUREGI Joxe, " Oilo salda" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1127zk 16-17or. Trenez zortzi ordu. Gaueko hamaikak. Maleta ostatuan utzi duzu. Gelak argazkietan agertzen ziren koloreak, gortinak, telebista eta birentzako ohea galdu ditu. Bezperan zakarretara bota duzun guakamole berdina, natxo berdinak mutur aurrean afaltzeko. Bikaina hasiera!...

  • ALDASORO JAUREGI, Joxe"Zutitu!"

    ALDASORO JAUREGI, Joxe"Zutitu!" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1070zk 28-29or. Aitaren poza, ilusio eta energia guztia zama besterik ez dira Gorkarentzat. Burukoarekin estali ditu belarriak pertsianaren zarata apaltzeko. Larunbata. Goizeko zortziak. Entrenamendu saio bikoitza frontoian: fisikoa eta teknikoa...

  • ALDASORO JAUREGI,Joxe" Zerbait egingo zuen" (Narrazioak)

    ALDASORO JAUREGI,Joxe" Zerbait egingo zuen" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 961zk.22-23or. Fidantzarik gabeko espetxeratzea agindu du epaileak Aetz…». Aetzek ez ditu entzun abokatuaren azken hitzak, burua jaitsi du, telefonoa eskutik erortzen utzita. Abokatuak hitz egiteari utzi dio. Betilun, goibel, zutitu egin da Aetz. Agur esan gabe, bizkarra eman eta gelaxkako atea ireki du...

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago