Narrazioak

  • ZUBILLAGA EIZAGIRRE,Zuriñe" Bakailaoa saltsan"(narrazioak)

    ZUBILLAGA EIZAGIRRE,Zuriñe" Bakailaoa saltsan" Euskadi Irratiko "Irratia maite dut" sariketako irabazlea , 2013an . Maite dut irratia, maite dut udaberriko arratsaldean leihoak zabaldu ditudanean. Haize epelak azala leunki igurtzi didanean, adatsak bihurri nahastu dizkidanean. Maite dut irratia Tango in Harlem abestipean oinak dantzan hasi zaizkidanean. Ezker eskuin, alde batera eta bestera, jarraian gerria, ipurdia eta sorbalda. Bakailaoak ere su gainean egiten du dantza mantala balantzaka dudan bitartean.

  • ZUBILLAGA IZAGIRRE, Zuriñe" Hitzak ispilu direnean, edo lekeda" (Narrazioak)

    ZUBILLAGA IZAGIRRE, Zuriñe" Hitzak ispilu direnean, edo lekeda" 7K GARA aldizkaria, zenb: 808 , 42-43 or.Hitzak ispiluak bezalakoak izan daitezke. Ispiluak ez ditugu denak gustuko. Ispiluak arriskutsuak izan daitezke. Ispiluek egiak esaten dituzte, ala gezurrak. Ispiluak hilik daude, baina bizia da haien barnean islatzen dena; eta ez edonorena, gure bizi propioa baizik. Gure irudia da itzultzen digutena, erreala; edo beharbada ez.

  • ZUBILLAGA IZAGIRRE, Zuriñe" Hotz ala bero" (Narrazioak)

    ZUBILLAGA IZAGIRRE, Zuriñe" Hotz ala bero" Luma berrien eleak Zenb: 11, 12 or.Berandu iritsi da, beranduegj da. Zain dauzka senideak gela hotzaren sarreran. Zu ere bere zain zaude. Orain gorpua besterik ez zara, baina bere zain zaude. Ez daki une honetan zer den egokiena, agian besarkatu beharko lituzke, beharbada negarrez hasi, edo akaso keinu samur isilaz agurtu. Urduritasunak hanka-gora jarri ditu bere asmoak eta hitz txoroak atera dira bere ahotik, hitz txoroak besterik ez, hitz txoroak noraezean. "Berandu iritsi naiz! Noiz hil da?"

  • ZUBILLAGA IZAGIRRE,Zuriñe " Egarri" (Narrazioak)

    ZUBILLAGA IZAGIRRE,Zuriñe " Egarri"  Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria, 754 zk. 2013-07-07, 20-21or.Ez da egarria sentitzen dudana, gosea ere ez. Egarri naiz, baina ez dut urik nahi. Gose naiz, baina ez dut jakirik nahi. Erraietatik datorkit eskaria, barne-barnetik. Senak egiten du oihu: 

  • ZUBIZARRETA URBIZU,Joseba"Masokismoa" (Narrazioak)

    ZUBIZARRETA URBIZU,Joseba"Masokismoa" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 24-25 or.Horrela izaten da, bai, gehinetan bai. Nire kasuan behintzat bai. Ni, bat gehiago besteen artean, halaxe, horixe izanda, besteentzat ere hala behar du, edo hala behar luke. Hala izatea nahi nuke behintzat. Ez baita lege onekoa niri bakarrik gertatzea.

  • ZULOAGA ARANZABE,Ander" San Martin eguna" (Narrazioak)

    ZULOAGA ARANZABE,Ander" San Martin eguna" Luma berrien eleak 2005, 3.zenb. 16-17 or.Dame un purito», eskatu dio Manuelek tabernariari. Bazkalostean lanera joan aurretik kafea hartzen du plazako tabernan eta egunkaria irrakuriz erretzen du. Ingurukoak begira ditu purokina noiz botako, lurrean itzali aurretik azken muturra erretzeko. Manuelek ez ikusia egiten du, errukia die, gerran noren alde borroka egin asmatu ez zutelako. Otartekoa eskuan, badoa lantegira, bere garitan eseriko da eta irratia entzunez pasako du arratsaldea. Don Joseri, nagusiari, enkarguren bat egingo dio propinatxo baten truke, horri esker, ez da oliorik eta ogi zuririk falta etxean. Zazpietan lanetik atera eta etxera abiatuko da.

  • ZUNZUNEGI GARMENDIA, Juan Mari "Basoa" (Narrazioak)

    ZUNZUNEGI GARMENDIA, Juan Mari "Basoa" L.Luma berrien eleak.2005, 2.zenb.15.or BEGIAK ZABAL-ZABALIK zituzten, kliskatzeko ere ahaztuta; bazirudien hipnotizatuta zeudela, halakoa baitzen lau txorikumeen estasia. Pozaren pozez, bihotz-taupadek paparreko lumak astinduz, mokoz bestalde jaurti zituzten txioak txirikordatzeari ekin zioten, ingurunea lurrineztatuko zuen pentagrarna alai bat osatzeraino...

  • ZUNZUNEGI GARMENDIA, Juan Mari "Ipuin laburrak"(Narrazioak)

    ZUNZUNEGI GARMENDIA, Juan Mari "Ipuin laburrak"L.Luma berrien eleak. 2006,4.zenb. 16-21.or 1.- Kolorezko lapitzak hartuz, mundu berri bat pintatzeari ekin zion: urrearen koloreaz jantzi zuen DIN A-4 tamainako orria; hori laua zen, ertzik gabea. Egunsentia izenburupean sinatu zuen. Bihotzean zirauen itxaropenaren islada baino ez zen...

  • ZUNZUNEGI GARMENDIA, Juan Mari "Iratxoa eta Gotzaina"(Narrazioak)

    ZUNZUNEGI GARMENDIA, Juan Mari "Iratxoa eta Gotzaina" L.Luma berrien eleak. 2005,3.zenb.32.or. Guztiz aztoratuta zebiltzan gurasoak, urduri zein pipertuta, inoiz ikusi ez nituen bezala. Txikia nintzen, sei urte baino ez nuen; baina edadeari jaramonik egin gabe, edozein unetan eta edozein arrazoigatik (nolabait esatearren) errieta egiteari ekin zioten. Ez nekien zergatik, eta egia esateko, galdetzera ere ez nintzen ausartu...

  • ZUNZUNEGI GARMENDIA, Juan Mari "Odolkiak ordainetan" (Narrazioak)

    ZUNZUNEGI GARMENDIA, Juan Mari "Odolkiak ordainetan" Mugalari. GARA, 2006-6-24, 8.or . Zanbuluka egin zuen gertueneko bizilagunarengana eramango zuen bidexka bihurria, zanbuluka, noiz irauliko zihoan gurditzar bat bailitzan. - Nolatan hemen, Pedro? –galdetu zuen etxeko nagusiak harrituta. - Txerria hiltzeko aizto txukunen bat izango duzulakoan etorri naiz. - Aiztoa? Bai, nahi adina. Josepa! Ekar iezaiguzu kafe bana!..

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago