Narrazioak

  • JUARISTI ZABALETA, Miren" Jokoa" (Narrazioak)

    JUARISTI ZABALETA, Miren" Jokoa" 2009an Lurraldebuseko istorio laburren I. lehiaketan finalista izan zen

  • LARRAÑAGA IBEAS, Jose Luis "Azken agurra"(Narrazioak)

    LARRAÑAGA IBEAS, Jose Luis "Azken agurra" Nakamak, elefante amonak, bazekien hiltzera zihoala. Akituta zegoen, gorputz zaharrak ezin zion gehiago eutsi. Egunak zeramatzan ezinean eta, are okerrago dena, jan gabe. 

  • LARRAÑAGA IBEAS, Jose Luis "Egunkari ezkutua"(Narrazioak)

    Ilunabarra zen Villasuegrara iritsi nintzenerako, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko udazkeneko egun batean, eta eguzkiaren azken errainuek kolore gorrizta ematen zioten Gaztelako zelai zabaletako zeruari.

  • LAZKANO IBARBIA,Edurne" Tentazioak"(Narrazioak)

    LAZKANO IBARBIA,Edurne" Tentazioak" Luma berrien eleak 2005, 3zenb. 44-45 or. Tipustapan etorri dira, batere abisurik eman gabe, zalapartarik gabe. Normalean ondo igartzen zaie nondik dabiltzan, baina gaurkoan jokoz kanpo harrapatu gaituzte erabat. Atea zabaldu orduko galderak, zein bizi garen hemen, bakoitzaren urteak, etxeko denon arteko harremanak. «Familia mota tradizionala» lerroan gurutzea egin du.

  • LEGARRA BASTERRETXEA, Iraitz " Fermin"

    Egun aldrebes horietakoa. Ez zen ekaitzik izan eta haizeak ezin xumeago jo zuen bezperan. Hala ere, argindarra keinuka ibili zen gau osoan gure auzunean. Kobratzen badakik bai ederki, Iberdrola, baina hortik aurrerakoak...

  • LEGARRA BASTERRETXEA, Iraitz " Gudu-zelai"

    LEGARRA BASTERRETXEA, Iraitz " Gudu-zelai" Iraitz Legarra Basterretxeak irabazi du XI. KARMELE IGARTUA SORKUNTZA LEHIAKETA

  • LEGARRA BASTERRETXEA, Iraitz "(I)hesi"

    LEGARRA BASTERRETXEA, Iraitz "(I)hesi" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1222zk 22-23or. Ilargi hitsezko gau beltzean, itsasoak eta zeruak bat. Olatuen menera kulunkatzen den intxaur oskol ez-deusa gara uraldiaren erdian. Patera bustian iltzatuta daramat lepoa, hezurretarainoko hotza...

  • LEGARRA BASTERRETXEA, Iraitz "Moilan"

    Eguberri Eguna. Zoriontasuna arnas zitekeen leiho soil bakoitzean. Argitxoak bazter guztietan, Olentzeroak balkoietan, zuhaitz apainak, umeak jostailu berriekin jostatzen ezin alaiago, gabon kanten doinu atseginak...

  • LEGARRA Iraitz "Txomenjauer"

    LEGARRA Iraitz "Txomenjauer"  ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1285zk 6-7or. Egun aldrebes horietakoa. Ez zen ekaitzik izan eta haizeak ezin xumeago jo zuen bezperan. Hala ere, argindarra keinuka ibili zen gau osoan gure auzunean. Iberdrolak kobratu bai ederki, baina hortik aurrerakoak...

  • LEGARRA, Iraitz "Gabarra"

    LEGARRA, Iraitz "Gabarra" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1335zk 6-7or. Ohi baino goizago ateratzeko baimena eman diete lanean. Lau eta erdietako trena hartzeko garaiz iritsi dira Zamudioko geltokira, Abrako Itsas Klubaren kirol portutik gabarra ateratzen ari den unean, hain justu.

  • LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane " Harrien eraztunak" (Narrazioak)

    LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane " Harrien eraztunak" Luma berrien eleak 9 zenb. 14-15 or.Zubi gainean eserita egoten nintzen euren zain. Zerain aldera begira dagoen atari inguruan itzal bat ikusi orduko korrika hasten nintzen, ezkutaleku on baten bila.

  • LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane" Mikaztutako hitzak" (narrazioak)

    LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane" Mikaztutako hitzak" Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria, 713 zk. 2012-09-23, 24-25or.

  • LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane"Isiltasun beharrean "(Narrazioak)

    LEGARRETA ETXEZARRETA, Maitane"Isiltasun beharrean "Luma berrien eleak. Zenb: 10, 2012, 17 or.Arratsalde eguzkitsua da eta txoriak kantari ari dira etxe ondoko zuhaitzetan. Egunero bezala, txorien kantu hotsekin nahasten dira aitonaren aulki zaharreko karranka hotsak. Zabuko sokek mugimenduaren igurtziekin ateratzen duten zaratarekin bat egin, eta betiko melodia sinfoniko gazi-gozoa sortuko da mutikoa eskolatik itzuli bezain laster.

  • LEKUONA ILUNDAIN,Aitziber" Obsolete"(Narrazioak)

    LEKUONA ILUNDAIN,Aitziber" Obsolete" Luma berrien eleak 2008. Zenb. 10-11 or.Jainkoa haserre zegoela jakinarazi zien munduko biztanleei eta berarekin harremanetan jarri zela. Minduta omen zegoen gizakien jokaerarekin. Horrela adierazi zien behintzat EONek, jainkoaren mezulari izateaz gain AEBko presidentea ere bazenak. Telebista, irrati, prentsa zein internet bidez. Detaile gehiago ere eman zituen.

  • LEKUONA ILUNDAIN,Aitziber" Topaketa"(Narrazioak)

    LEKUONA ILUNDAIN,Aitziber" Topaketa" Mugalari. Gara , 2008-07-19, 7.or.Goizero bezala, gaur ere loak estuki besarkatu nau eta ezinezko egin zait ohetik ateratzea. Amak alferkeria dela leporatuko lidake; ni, aldiz, sinetsita nago gaixotasun kroniko batek jo nauela. Dena dela, gaurko saiakerak ere huts egin du. 10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3, 2, 1...Ez duzue sekula probatu? Nik goizero. Eta goizero ohartzen naiz ez duela funtzionatzen.

  • LEKUONA ILUNDAIN,Lupe" Sareetan"(Narrazioak)

    LEKUONA ILUNDAIN,Lupe" Sareetan" Mugalari. GARA, 2006-05-20 8.or Goiza etxetik atera gabe pasa dut, eguraldia bezain triste. Euria lagun izan dugu azken lau egun hauetan eta ingurunean nagusitu den goibeltasuna sumatzen dut bihotzean ere. Orain eguzkia agertu zaigu, kikil, borobil, zurbil; lau egun hauetan hodeien atzean egon ondoren. 

  • LEKUONA ILUNDAIN; Aitziber "Parra egin" (Narrazioak)

    LEKUONA ILUNDAIN; Aitziber "Parra egin" Mugalari  GARA . 2009-5-15 or. 67. Larunbata, itzelezko mozkorra gainean. Aste osoan lan egin ondoren nekatuta nago, fisikoki indargabetuta eta psikikoki nazkatuta. Errutinatik 

  • LEONET SANTA CRUZ, Urtzi" Eliza sutan" (Narrazioak)

    LEONET SANTA CRUZ, Urtzi" Eliza sutan" Luma berrien eleak 9 zenb. 15 or. Haizearen besoetan, irrintzi urrun baten oihartzuna iritsi zait. Amorruz beterik, ekaitzaren aldarria. Baso ilunaren barnetik airean zabaltzen ari den kedarra ikusten dut.

  • LEONET SANTA CRUZ, Urtzi"Ekaitza eta barealdia" (Narrazioak)

    LEONET SANTA CRUZ, Urtzi"Ekaitza eta barealdia" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 652zk. 2011-7-24, 26-27or.Udako egun eguzkitsu bat da. Herrixkako lakuan bainatzen ari den mutiko bat naiz. Bakarrik nago. Ez daukat lagunik inguruan. Lakuaren erdian, ur epelean etzanda, zeru oskarbira begira nago. Zerbaiten zain nagoela dirudi,

  • LIZARAZU ASTIGARRAGA, Aitor "Gosea"(Narrazioak)

    LIZARAZU ASTIGARRAGA, Aitor "Gosea"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 867zk.30-31or-Ez dakit hau ideia ona izan den!—esan dute Loliren begi urdinek pasabidetxora begiratuz. Bere eskuineko botaren azpitik amildegia erortzen da. -Ez begiratu behera! —lasaitu nahi du Inocenciok, beste aldetik besoak luzatuz—...

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago