ETXEBERRIA RAMIREZ, Isabel" Edo agian" Luma berrien eleak 2005, 3.zenb. 30-31 or. Egun hartan berriro gertatu zen. Herensugeen kontu hura, alegia. Baziren zazpi hilabete herensugeak eta dinosauroak entzuten zituela, goizero-goizero, pertsianaren kontra oldartzen, orroka. Iratzargailuak jo baino zertxobait lehenago izaten zen, eta hasia zen ordurako amorratzen, eguneroko bisita haiek, tontamentean, lo-ordu dexente ari zitzaizkiolako lapurtzen. 2.170 minutu, hain juxtu, egindako kalkuluen arabera eta zertxobait biribilduz, nahiz ez zen bera zehaztasun ezaren zalea. 2.170 minutu. 35 ordu.