Narrazioak

  • ANDREU EIZAGIRRE Alaitz " Hogei zimur lehenak"Narrazioak)

    ANDREU EIZAGIRRE Alaitz " Hogei zimur lehenak" Luma berrien eleak.Zenb: 10,2012, 16-17or.Pixkatxo bat baino ez, eta berak bakarrik entzun zituen aho barrunbeak dardara batean jarri zizkion oihu burrunbatsu haiek; gehienez ere kotxe zahar haren paretetara zabalduko zirenak. 

  • ANDREU EIZAGIRRE, Alaitz" Zazpiak" (Narrazioak)

    ANDREU EIZAGIRRE, Alaitz" Zazpiak" 7k GARAren aldizkaria zenb: 762, 22-23 or.ZAZPIAK Jainkoa izan nahi dut. Edonon egon, eta munduaren suntsiketa plazerez ikusi, bizi edo eragin. Goitik, guztiaren gainetik, begiak zabal. Ahoa ireki eta guztia irentsi ; inurri ñimiñoenetik hasi eta dorre altueneraino iritsita, guztia barrura, Neu naizelako Gizakia.

  • ANDREU EIZAGIRRE,Alaitz "Zulo beltza" (Narrazioak)

    ANDREU EIZAGIRRE,Alaitz "Zulo beltza" Luma Berrien Aztarnak 7K, 706 zk. 2012-8-5, 22-23or.Ari da gertatzen nire gorputzean, ari da marmoka gorria izter barrenak ureztatzen, ari da marmoka likatsua irrist egin eta alde egiten. Badoa alutik kanpora, ari da gertatzen, eta berdin du nora.

  • ANDREU EIZAGIRRE,Alaitz" Nire Maitalehen historiaren hastapenak:" (Narrazioak)

    ANDREU EIZAGIRRE,Alaitz" Nire Maitalehen historiaren hastapenak:" Luma berrien eleak zenb: 11, 10-11 or.

  • APAOLAZA ESTENSORO,Juan Mª "City" (Narrazioak)

    APAOLAZA ESTENSORO,Juan Mª "City" Mugalari.GARA.2006-3-25, 8.or. Jon Trujillo goizean etxetik irten denean, bere ama konturatu da, gaur ere, gosaldu gabe eta presaka abiatu dela eskailerak behera. Eguerdian ez da azaldu bazkaltzera. Bere anaia, bi urte zaharragoa, eta bere arreba gazteagoa zain eduki ditu bazkaltzen hasteko, baina azkenean, Ion gabe bazkaldu dute. Arratsaldean kontua argituko delakoan, bakoitza bere lanera abiatu da. Iluntzean, senideak etxera iritsi ahala, Ionengatik galdetu dute atetik sartu orduko, baina erantzuna ezustekoa izan da: Ionen berririk ez...

  • APAOLAZA ESTENSORO,Juan Mª "Horixe politte!"(Narrazioak)

    APAOLAZA ESTENSORO,Juan Mª "Horixe politte!" L.Luma berrien eleak. 5.zenb., 14.or. -Zer. Madril aldean eguna luzatzen hasi al da ala? -Bai, bai, ni zazpietan akademiatik irtetzen naizenean, kotxeak argiak piztu gabe ibiltzen dira. -Hemen behintzat alde ederra egin du. Orain sikiera arratsaldea zer edo zer egiteko ere bada, orain arteko hori zen motza, bost eta erditan ilunduta, ezer egiteko ez dela...

  • ARANBURU BARRENETXEA,Eneko " Hogeitazortzigarrenean..."(Narrazioak)

    ARANBURU BARRENETXEA,Eneko " Hogeitazortzigarrenean..." Luma berrien eleak zen: 7 , 2009, 20-21 or. Iritsi aurretik zakurrek sumatu zuten bisitaria. Ehizarako irakatsitako zakur haien usaimenak, azken egunetan egunero etortzen zen gazte haren aztarna usaindu zuten. Aireak aurreratutako zeinu bereizgarri hura nahikoa zen zakurren artean aztoramendua sortzeko.

  • ARANBURU BARRENETXEA,Eneko "1940, amodio beltz baten kronika"(Narrazioak)

    ARANBURU BARRENETXEA,Eneko "1940, amodio beltz baten kronika" Mugalari GARA , 2009-7-24 , 59 or. Hasierako soinu finaren ondoren suziriaren danbatekoa entzun zen. Ez ziren festak baina guzti hura festen hasierako ospakizun usaina hartzen ari zen. Ezer ospatzekorik ez dagonean etxera pastelak ekartzen direneko egoera estrainioa nabari zen. Kaleak hutsik. Baita hondartza bera ere. Dena hutsik zegoen, estazioa ezik.

  • ARANBURU BARRENETXEA,Eneko "Errealitatea versus fikzioa" (Narrazioak)

    ARANBURU BARRENETXEA,Eneko "Errealitatea versus fikzioa" Luma berrien eleak 8 Zenb. 22-23 or. Pertsonen buruan bi leku dira. Fikzioa eta errealitatea. Hauek garbi bereizten badira gauzak ondo doaz. Baina zenbaitetan ingurukoen gezurrak errealitatetik aldendu nahi zaituzte, fikzioa eta errealitatea nahastaraziz .

  • ARANBURU BARRENETXEA,Eneko "Memoria arnasestuka" (Narrazioak)

    ARANBURU BARRENETXEA, Eneko "Memoria arnasestuka" Mugalari.GARA , 2010-2-5, 59 or. Eserlekuan eseri da pozik. Aurrera begiratzeko gogoz. Denerako prest. Errealitate gordina aurrez aurre topatzeko beldurrik gabe. Poltsa eserleku gainaldean utzi eta leihora begira jarri da. Euria ari du. Udazkeneko euria.

  • ARANGUREN MUGIKA,Josune "Habi-ohea" (Narrazioak)

    ARANGUREN MUGIKA,Josune "Habi-ohea"Mugalari .GARA . 2006-2-4 , 8.or Ilun irakurri ninduzun azken gutunean, badakit. Gaur ere banator negar malkoz idatziriko papera eskuartean dudala. Gaur ere nire txanda da, entzun! Ez didazu hitz egin nahi, beraz, entzun. Ilun usaindu ninduzun utzi nizun azken argazkian, badakit: irribarre isila, begirada galdua, buru makurra, hezur estuak eta azal zimurra antzeman zenizkidan. Eta bihotza? Eskerrak, eskerrak hura ikusterik ez zenuen izan...

  • ARANGUREN,Josune" Habi-ohea"(Narrazioak)

    ARANGUREN,Josune" Habi-ohea" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 43or.Ilun irakurri ninduzun azken gutunean, badakit. Gaur ere banator negar malkoz idatziriko papera eskuartean dudala. Gaur ere nire txanda da, entzun! Ez didazu hitz egin nahi, beraz, entzun. Ilun usaindu ninduzun utzi nizun azken argazkian, badakit: irribarre isila, begirada galdua, buru makurra, hezur estuak eta azal zimurra antzeman zenizkidan. Eta bihotza? Eskerrak, eskerrak hura ikusterik ez zenuen izan.

  • AROZENA MUJIKA, Arrate "Edabe magikoa"

    AROZENA MUJIKA, Arrate "Edabe magikoa"  ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1022zk 30-31or. Gaur hogeita bost mila urtetik gorako haitzulo batean izan naiz. Goiz umel honetan, dagoeneko egunero hain itogarri zaizkidan zementuzko eta breazko kaleak tarte batez atzean uzteko premia sentitu dut. Ase beharreko gosea...

  • AROZENA MUJIKA, Arrate" Errautsak"

    AROZENA MUJIKA, Arrate" Errautsak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1227zk 14-15or. Sudur zuloak gora begira dituela ikusten dut goizero, ezpain artetik kea botatzen. Pentsamendua non duen ezin jakin, baina ez du, itxuraz, kezka handirik. Ez eta ere, itxuraz, arerio handirik. Garbitzaileek eguzkiaren lehen printzak argitu baino lehen egiten dituzte beraien bulegoko lanak...

  • AROZENA MUJIKA, Arrate"Ezkutuko mezuak"

    AROZENA MUJIKA, Arrate"Ezkutuko mezuak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1128zk 16-17or. Betidanik gustatu izan zaio leihoaren ondoan esertzea. Oraingoan ere aurpegia kristalaren kontra du ia. Dena berria duenez, ezin begirik kendu dabil kanpoan...

  • ARREGI IZAGIRRE , Odei" Inoiz saiatu al zara txori bati musu ematen?

    ARREGI IZAGIRRE , Odei" Inoiz saiatu al zara txori bati musu ematen? " Luma Berrien Aztarnak 7K, 2012-7-1, 22-23 or.

  • ARREGI IZAGIRRE,Odei "Dosi txikitan ez da txarra"(Narrazioak)

    ARREGI IZAGIRRE,Odei "Dosi txikitan ez da txarra" Luma berrien eleak 9. Zenb. 17 or. Pantorrilak laztantzen dizkizun katu batekin hasten da dena. Konturatu gabe bakardadeak bizkar hezurretik gora igo eta belarri atzean egiten dizu habia

  • ARRILLAGA BEREZIARTUA ,Mikel"Mendian oinez eta lasai"

    ARRILLAGA BEREZIARTUA ,Mikel"Mendian oinez eta lasai""ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1017zk 28-29or.Azkenaldian herri hau pairatzen ari den egoera jasanezina
    dela eta, aldarrikatu nahi dugu boikota egin behar zaiela mendi lasterketei, kilometro bertikalei eta mendian korrika ibiltzen diren guztiei...

  • ARRILLAGA BEREZIARTUA, Mikel"Eskukoa" (Narrazioak)

    ARRILLAGA BEREZIARTUA, Mikel"Eskukoa" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 964zk.28-29or.Abendua hotz bezain lehor iritsi zen urte hartan. Jokin gaztea artilezko txano epela, larruzko eskularruak eta lumadun txamarraren kremailera goraino igota zihoan ikastolatik etxerako bidean, oinak izoztuta...

  • ARTOLA IZAGIRRE, Mikel "Autorretratua"

    ARTOLA IZAGIRRE, Mikel "Autorretratua"  ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1229zk 20-21or. Itxura ederreko utzi naute!». Astelehena bitartean aurpegitzat nueneko zirrikitu guztiak berdindu dizkit makillajeak. Txukun nago...

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli