Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
NIRE MAITALEHEN HISTORIAREN HASTAPENAK:
   

zenbait almoada gainetan utzitako oharrak.

1. GAIA: 9. MAITALEA ETA EMOZIONALEGI NENGOENEKOA

1.1. idatzi nuen lehen oharra:

Zer etorriko zaidan? Esango dizut zer etorriko zaidan, pixagura. Hori da etorriko zaidana, eta ez hilerokoa: pixagura eta zure gainean txiza egiteko gogoa. Ez zaizula gustatuko? Ezta niri zure kaka usaina ere.

Berdin dio, agur,

1.2. Ohar horretan idatzi ez nuena:

Ez dizut ukatuko zure argotean emozionalegia hitzarekin definituko zenukeen egoera emozionala bizi dudala azken egunotan, zure aditzak hilekoaren etorrerarekin lotzen duen egoera emozionalegi hori, alegia. Zer arraio, zure aditzak eta heteropatriarkatu honek jositako buru gehienen aditzak zehazten zein ezartzen duen egoera emozionalegi hau. Ez al duzu inoiz pentsatu arrazoiaren izenean hitz egiten duzuen elbarritu emozionalen ahuleziaz? Eta ahulezi horrek emozio garapen zabalagoa dutenengan eragin dezakeenaz? Ez, arrazoikeriaz galdera emozionalegiak direla erantzungo zenuke eta.

Jo dezagun, beraz, zergatik? galderari -- (e)lako tinkoz erantzuten saiatu zen Platonen baieztapen horietako batera: "emakumearen naturan dago umeak edukitzea eta, ondorioz, burura igoko zaio umetokia (hyster) haurdun geratzen ez denari, bere lekuan mantentzeko beharrezkoa duen grabitate faltagatik hain zuzen ere, horrela, hain ohikoa den emakumearen zoramena eraginez (hysteria)". Horra hor filosofia egiazalearen eta zientzia ahalguztidunaren arteko uztarketa zoragarria. Zeure guslukoa, ezta?

Ba, oraingoan ez du asmatu. a ze paradoxa. ea hilerokoa etorriko zaidan galdetu didazunean oso urruti ibili baitzara, haurdun nago eta.

PD: ohartu al zara haurdun eta umetoki hitzen ezegokitasunaz?

2. GAIA: 18. MAITALEA ETA AMARAL URKATU NUENEKOA

2.1. Idatzi nuen bigarren oharra:

Amaral gehiegi entzuten duzula iruditzen zait. Ni, zu gabe ere, asko naiz, osoa.

Sentitzen dut.

2.2. Ohar horretan idatzi ez nuena:

Benetan sentitzen dudana ez da nik aide eginda gero sentituko duzun pena, edo hiriko argirik ikusten utziko ez dizun kobazulo hotz horretara egingo duzun jauzia aurreikustea, neuk ere tristura sentituko dudalako. Barru-barrutik sentizen dudana kobazuloari ekiteko izango duzun adore falta da; horrek bereizten gaitu eta horregalik joango naiz. Bart fideltasuna eskatu zenidan, geure bizitzetako hainbat pasarte elkarrekin bizitzea erabaki genuenetik beti zurekin egon naizela ahaztu izan bazenu bezala. Fideltasuna eskatu zenidan, inoiz inorekin izan naizen zinezkoena zurekin izan naizela ez bazeneki bezala. Fideltasuna, elkarrentzat esklusiboak ez izatea erabaki genuelako behin.

Ulertzen dut esaten duzuna, esango nuke fideltasun hitza ohekide bakarra izatearekin nahasten dela gehienetan, baina nik ez dut hitzaren adiera hori neure egin nahi. Badakizu gorpuztuko dudana, dela arau bat dela gorputz bat, nire erraiek edo, zergatik ez, nire aluak zehaztuko duela eta ez dudala gizarteak eraikitako antzutasun makurrari bide egiteko asmorik; ez ni naizen nire gorputzean.

Maitatzeko modu beste pertsona gaude, maitatzen ere ikasi egiten delako (ez, ez datorkigu ezer emana). Eta nik pertsonen autonomian sinesten dut, jabetza pribatutik ezer ez duen maitasun aske batean.

Made zaitut, baina Amaral ama mal.

3. GAIA: 54. MAITALEA ETA GARRAZTASUNAZ OHARTU NINTZENEKOA

3.1. Idatzi nuen hirugarren Obarra:

Zure zeuk marrubitu nau. Zapore bila nabil beti, zapore gorri bila zure bazterretan. Baina mingotsa zara, edo garratza.

Eta eztarria urratu dit zure semenak (metafora).

3.2. Ohar horretan idatzi ez nuena:

Lehenengo eta behin, ez dakit zergatik jarri dudan parentesi arteko hori, metaforatik gutxi du eta. Agian, faloaren gorentasunari uko, muzin eta paso egitea ez zaidalako hain erraz suertatzen idatziko nuen. Orain arte halaxe zen eta. Hori bezalako mila ohar idatzi ahal izan ditut, koma bakarrik aldatu gabe, mila almoada garratz irentsi izan ditudalako (almoada jartzen duen horretan jar ezazu bururatu zaizun beste hitz hori, ezabatu hain nirea den metaforaren errazkeria, mesedez). Hobeto pentsatu dut. utzidazu niri: mila zakil garratz irentsi izan ditudalako. Eta zurea guztien artean bat besterik ez da.

Baina lasai,  ez bainago haserre, ezta penatuta ere. Txoko gorrien bila abiatuko naiz, inoiz baino argiago daukadalako nahi dudan hori zer den. Eta zuk ere lagundu egin didazu; are gehiago, garraztasun guzti horrek lagundu dit nahi ez dudan hori definitzen.                     Eskerrik asko.  

BILIOGRAFIA

-Hainbaten artean (k.a, 2000- k.o. 2013) Elbarritu emozionalak, hainbat argitaletxe.

•Amaral (2010), Sin ti no soy nada. Amaralen Fan Kluba.

-Talo Palen elkartea (2005), Garraztasunei uko, Talo Palen elkartea..

AZTERKETARAKO ZENBAIT OHAR:

1. Esaten ez dugun hori da jo muga.

2. Esaten  ez dugun horrek ere egiten gaitu, esaten dugunak baino gehiago agian, askotan.

3. Zergaitik uste duzue ez nuela idatzi gabeko hori inoiz idatzi?

Alaitz Andreu Eizagirre

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago