Narrazioak

  • DE MATA ARAGONES, Adriano "Regnum Navarrae, 2012 A.D."

    DE MATA ARAGONES, Adriano "Regnum Navarrae, 2012 A.D."  Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria, 711 zk. 2012-09-9, 26-27or.

  • DE MATA ARAGONES, Adriano" Egun arrunta edo..." (Narrazioak)

    DE MATA ARAGONES, Adriano" Egun arrunta edo..." Luma berrien eleak zenb: 11, 8-9 or.Esnatu zenean ez zuen esnerik kaferako, Nola zen posible? Aurreko egunean litro bat esne erosi zuen. Baina aurreko eguna osteguna izan zenik ez zuen kontuan hartzen Eñautek. Eta egunak gaua ekarri zuela; eta apiril hasierako ostegun gauak, Gasteizen, Lizarrako astelehen gauak edo Baigorriko astearte gauak ez bezalakoak direla. Bestalde, ahaztua zuen unibertsitateko ikasle hatekin biziz gero ez dela hain bitxia ostegun arratsaldean erositako esnea, eta jakiak oro har., ostiral goizean leku berean ez egotea. Edo, are, inon ez egotea.

  • DESKARGA BAZTARRIKA, Miren "Ikastolara bidean"(Narrazioak)

    DESKARGA BAZTARRIKA, Miren "Ikastolara bidean" Mugalari. GARA 2007-03-10. 8 or. Astelehena da, asteburua primerakoa izan da, baina gaur ikastolako lagunak ikusteko gogoa dut. —Amatxo... amatxo, egun on... «Entzule maiteok, iada goizeko zortziak ditugu», esan du irratiko neskak... Zer arraroa amatxok oraindik ez esnatu izana...

  • DESKARGA BAZTARRIKA,Miren "Arantzak, Larrosak, Bizitza"(Narrazioak)

    DESKARGA BAZTARRIKA,Miren "Arantzak, Larrosak, Bizitza" Mugalari GARA , 2006-05-13, 8 or. Eratsun, 2006ko apirilaren 3an Bizitzan larrosak garrantzitsuak dira, baina askotan ahazten zaigu larrosek bereak dituztela arantzak eta ezinbestekoak direla...

  • DOMINGUEZ NORIEGA, Maku" Arimak" (Narrazioak)

    DOMINGUEZ NORIEGA, Maku" Arimak" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 17 or. Senarra lurperatu dut gaur goizean. Berak beti esaten zuen: “Jainkoak libra gaitzala laudorioen egunetik”. Berari heldu zaio “laudorioen eguna” eta, bizitzaren paradoxak, oso laudorio gutxi jaso ditu gizajoak! Zein pena!

  • DOMINGUEZ NORIEGA, Maku"Amodiozko gutuna" (Narrazioak)

    DOMINGUEZ NORIEGA, Maku"Amodiozko gutuna" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 18 or.Kaixo maitea! Zer moduz? Aspalditik elkarren berri izan gabe… Badakizu zergatik idazten dizudan, ezta? Bai, horixe da: gure ezkontzaren urtemuga, hamar urte ezkondu ginela… 10 urte dagoeneko! Zenbat gauza gertatu zaigun harrezkero, ezta?

  • DOMINGUEZ NORIEGA, Maku"Festa-giroa" (Narrazioak)

    DOMINGUEZ NORIEGA, Maku"Festa-giroa" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 17 or.- Giro ederra gaur, ezta Satur? - Bai, hala duk Genaro. - Ederra zegok plaza argiz beteta… - Bai, oso ederra… - Besteak, Erramun eta, etorriko dituk? - Ez zekiat, ba… - Gaur goizean Austin ikusi diat goiko larrean eta pasatuko zirela esan zidak, txikito batzuk hartuko genituela …. - Orduan, hurbilduko dituk… - Zer, uste duk gaur zer edo zer “egingo dugula”? - ????????? - Bai, motel, ez jarri lelo-aurpegi hori… Bazekiat zertaz ari natzaian…

  • DOMINGUEZ NORIEGA. Maku "Lanpostu berria"(Narrazioak)

    DOMINGUEZ NORIEGA. Maku "Lanpostu berria" Luma berrien eleak zenb: 7, 2009, 16-17 or. Giza-Baliabideetarako arduradunak eraikineko bosgarren solairuko korridore zabal, luze eta dotoreetatik lagundu dio. Bat-batean, ate baten aurrean gelditu, zabaldu eta honela esan dio: 

  • DOMINGUEZ NORIEGA. Maku" Izeba Pantxike" (Narrazioak)

    DOMINGUEZ NORIEGA. Maku" Izeba Pantxike" Mugalari GARA , 2009, 59or. Uda hartan, izeba Pantxike oporrak pasatzeko familiaren baserrira itzuli zenean, berarengan ohikoa ez zen jarrera sumatu genuen: alaiago zegoen, irribarretsuago, berritsuago... bizitzeko gogoa zerion poro guztietatik.

  • DORRONSORO MAIOZ,Iñaki "Ezkutuan"

    DORRONSORO MAIOZ,Iñaki "Ezkutuan" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1225zk 14-15or. Kaka zaharra, gerturatzen ari ditun. Azkenekoa baino ezkutaleku hobea dun, baina ez zagon betiko gordetzerik. Lehenago edo geroago, denak harrapatzen ditizten. Maider eraman diten, baita Txomin ere. Maddi? Auskalo non dabilen, ziurrenik hura ere atzemango zitenan. Banan-banan ari zarete erortzen, agian heu izango haiz betikoetako azkena...

  • EGIBAR GABILONDO, Ilazki "Trenean"

    EGIBAR GABILONDO, Ilazki "Trenean" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1230zk 22-23or. Laneko bilera aspergarri batera nindoan Donostiatik Madrilera; bezero batzuekin fideltasuna finkatu behar nuela esan zidan nagusiak, baina funtsean banekien berak ez zuela joan nahi azken boladan emazteak kargu hartzen ziolako denbora gehiegi kanpoan pasatzeagatik eta seme-alabekin behar adina ez emateagatik. Telefonoz ari nintzaion bikotekideari...

  • EGIGUREN ALVAREZ, Oiane" Hiru karpetak"

    EGIGUREN ALVAREZ, Oiane" Hiru karpetak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1067zk 28-29or. Aldameneko atean bizi da Luisa. 88 urte ditu, nik baino hamar gehiago, eta sei bat badira elkar ezagutzen dugula. Bera ere bakarrik bizi da, eta batzuetan zinemara joaten gara, erakusketa bat ikustera edo paseatzera...

  • EGIGUREN ALVAREZ, Oiane" Klak-klak"

    EGIGUREN ALVAREZ, Oiane" Klak-klak "ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1023zk 30-31or. Esnatu eta berehala konturatu da Karmen zerbait arraroa gertatu zaiola. Usain berezia hartu du, gorputza astun
    dauka eta mingaina latz, hormigoizko zutabe bat bezala. Ilea sumatu du gorputz osoan zehar...

  • EGIGUREN AZKUNE, Ekhiñe " Edo ni edo Siza"(Narrazioak)

    EGIGUREN AZKUNE, Ekhiñe " Edo ni edo Siza" Luma berrien eleak.Zenb: 10, 2012, 21-22 or.

  • EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Amirren laberintoa"(Narrazioak)

    EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Amirren labirintoa" ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ 2012ko apirila, 76 zenb.27 or. AMIRREN LABIRINTOA Senegal utzita, ihesean heldu ziten Amirren gurasoak Ondarrura. Amaren sabelean egin zuen Amirrek Euskal Herrirainoko bidea, arriskuz betetako bidaia.

  • EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Gutuna" (Narrazioak)

    EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Gutuna" . EKHIÑE EGIGURENek irabazi du AMODIOZKO GUTUN LEHIAKETA. Aspaldian gogoan zaitudalako idazten dizut gauaren izkina honetatik, hitzak hausten dizkidan dardaraz,

  • EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Marcel-en liburua"(Narrazioak)

    EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Marcel-en liburua" Luma berrien eleak 9.Zenb. 16 or.Roberto Arlt-en ipuina berrirakurtzen aritu da orain- txe arte eta liburua itxi ostean, mahaira esertzea egin du. Koaderno urdin baten lehen orriak laztandu di- tu segidan. Zuri daude, gauaren ilunarekin kontras- tean, hutsik orriak. Iluna beltza eta orria zuria.

  • EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Melnikov mamua"(Narrazioak)

    EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Melnikov mamua"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 657zk. 2011-8-28, 30-31or.Ikusten al duzu?... zuri-zuria da...». Esan du haurrak ahopeka, sekreturik ezkutuena ezagutzera eman duenaren aurpegi zurrunaz.

  • EIZAGIRRE TELLERIA, Nerea" Marilyn Monroeren zaldi basatiak"

    EIZAGIRRE TELLERIA, Nerea" Marilyn Monroeren zaldi basatiak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1073zk 30-31or.  Zaldiak trostan dabiltza, airos. Libre egiten dute korri zelaian aurrera eta atzera. Hemengo zaldiak lirainak dira, hanka luzeak; euskal pottoken izter mamitsuen arrastorik ez. Profesoreak maldan gora-behera eraman zaituzte bere kotxe xaharrean...

  • EIZMENDI ARSUAGA , Jose luis "Maria Luisaren epopeia"

    EIZMENDI ARSUAGA , Jose luis "Maria Luisaren epopeia" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1228zk 14-15or. Azken urte eroen ondoren, gazte garaiko esnatzeak ekarri zizkion gogora goiz hark. Begiak ireki aurretik sentitu zuen bere burua esna...

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli