Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 ikastolara_bidea.gif
Irudia: Kristina Fernandez

 

IKASTOLARA BIDEAN  

Astelehena da, asteburua primerakoa izan da, baina gaur
ikastolako lagunak ikusteko gogoa dut.

—Amatxo... amatxo, egun on... «Entzule maiteok, iada goizeko zortziak ditugu», esan du irratiko neskak... Zer arraroa amatxok oraindik ez esnatu izana...

—Amatxoooooo, egun on.

Arropa aurreko gauean prestatu nuen, denbora gehiago galdu gabe kulero garbiak gau mahaitik hartu, Olentzerok utzitako galtza urdinak eta atorra arrosa jantzi ditut. Oso harrituta nago, amatxok esnatzen nau ni beti, baina azkenaldian oso arraro dabil.

Mutil-lagun berriarekin hasi zenetik gauza arraroak egiten ditu amatxok...

Ostiralean ohera sartu nintzenean behean soinu arraroak entzun nituen eta ezkutuka eskailera ondora joan nintzen begiratzera, nire amatxo Mikelen gainean biluzik zegoen eta mugimendu arraroak egiten zituzten, arnasestuka zebiltzan...

Larunbat goizean nire logelara etorri eta sentimenduei buruz hitz egiten hasi zitzaidan amatxo, eta Mikel maite zuela, eta gurekin bizitzera etorri behar zuela esan zidan... Nik galdetu nion ea zergatik aita joan eta Mikel etortzen zen orain, baina erantzunik gabeko galdera izan zen...

Igandean, inoiz ez bezala, amatxo kantari, dantzan eta pozik ibili zen, eta gauean Mikel gurera hurbildu zenean algaraka eta irribarretsu zegoen ni oheratzerakoan, baina ondoren soinu arraroak entzun nituen, ez ostiral gauekoak bezelakoak...

Amatxorengana hurbilduko naiz ezkutuka. «A zer ikara emago diodana!». Amatxori ikara emango diot, isil-isilik
hurbilduko natzaio eta goxo-goxo iratzarriko dut, berak ni egunero iratzartzen nauen moduan.

Irratiaren bolumena pixka bat gehituko dut musika eta guzti esnatzeko... A zer sorpresa hartuko duena!

«Apareciste una noche fría con olor a tabaco sucio y a ginebra y el miedo ya me recorría...»

Ate ondora joan eta amatxo oraindik ere ohean dago.

—Amatxo, egun on, kaixo, goizeko zortziak dira iada, ikastolara joateko prestatu naiz.

Amatxoren ohe ondoan nago erantzun baten zain, baina alferrik...

Orduantxe konturatu naiz ama negarrez ari dela, eta bihotza erdibitu zait.

Aurreko gauean Mikel –bere mutil-lagun berria– etorri zenean hain zegoen pozik... Ni oheratzean algara batean zebilen amatxo, eta orain negar-zotinka!

Ez da amatxo negarrez ikusten dudan lehenengo aldia, azken aldia aitak etxetik alde egin zuenean izan zen.

Amatxok gau oso bat eman zuen negarrez eta hurrengo egunean ere egun osoa ohean eman zuen... Aitatxo eta amatxo beti haserre zebiltzan, tontakeriengatik haserre, oihuka, eta ni nire logelan ezer ulertu eta entzuten ez duenaren plantak egiten nire ohean negar eta negar...

Baina gaurko negarra desberdina da, eta niri ere, nahiz gertatutakoa ez ulertu, begiak bete zaizkit, sabelean korapilo bat jarri eta listua irensterakoan mina somatzen dut...

Amatxorekin ohean sartu eta amatxo besarkatzen saiatu naiz. Amatxoren aurpegi parean jarri eta harrituta, ikaratuta eta ezintasunez begiratzen diodan bitartean, amatxok bi eskuak aurpegian dauzka.

«Tu cara de niño guapo se lo ha ido comiendo...».

Zerbait estali edo ezkutatu nahian bezala, zerbaitekin lotsatuko balitz bezala...

«Una vez más no por favor que estoy cansada y no puedo con el corazón...».

Nire bi eskutxoak amatxoren eskuen gainean jarri eta, samurki laztanduz, musu bana eman diet amatxoren eskuei eta poliki-poliki amatxoren aurpegia ikusi ahal izan izan dut... Nire ustekabea izugarria izan da, amatxok aurpegia ubeldua dauka, begi bat belztua, bekaina puztua eta aho ingurua odolez estalia!

—Zer gertatu zaizu amatxo? Galdetu orduko ni negarrez hasi naiz amatxori begietara, sudurrera, ahora, begietara begira, negarrez amaren magalean, biok gure mina ezin soleituz...

Amatxok ez nau begietara begiratzen... lurrera, paretetara, leihora begiratzen du, lotsatzeko zerbait egin izan balu bezala...

—Zer gertatu zaizu amatxo?, galdetu diot berriz ere, nahiz negarrak hitz egiten utzi ez...

—Laztana, ez da ezer..., erantzun dit amatxok negar-zotinka. —Gaur gauean komunera joatean zerbaitekin estropezu egin eta ate ondoan erori eta min hartu dut. Lasai maitia, ez da ezer eta, ez egin negar ene polit horrek... Orain har ezazu hamaiketakoa eta zoaz poliki-poliki ikastolara, eguerdian bazkaria prest edukiko dut eta ordura arte polita. Joan lasai ene laztan hori, amatxo ongi dago...

—Mikeli deituko diot laguntzera etor dadin amatxo...

—Ez maitia, Mikeli ez. Nire motxila eta gosaria hartu eta ikastolarantz noa. MP3a piztu dut...

«Apareciste una noche fría con olor a tabaco sucio y a ginebra y el miedo ya me recorría...».

«Una vez más no por favor que estoy cansada y no puedo con el corazón...».

«Malo, malo, malo eres no se daña a quién se quiere no... tonto, tonto, tonto eres no te pienses mejor que las mujeres...».


Eta ikastolara bidean, irratiko abestia entzun eta begiak busti zaizkit, bihotza erdibitu...

Bihotza minez, negarrez eta buruan behin eta berriz etenki amatxoren azken esaldia:

—Ez maitia, Mikeli ez...

Ez maitia, Mikeli ez...

 

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago