Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Isiltasunaren zaindaria
 
luma12 13  
Aspaldian, urruneko lurralde batean, bazen liburutegi bat. Liburutegi handia zen, handi-handia, erraldoia. Zeruraino iristen ziren apalategiak, kilometroak eta kilometroak luze ziren karra juak. Mota guztietako liburuak zeuden, zaharrak, berriak, handiak, txikiak, abenturazkoak, maitasunezkoak, misteriozkoak... Gainera, kontatu didatenek ondo ulertu bazuten, eta haiei esan zietenak oker ez bazeuden, liburutegian iturri handia ere bazegoen. Iturriko ura, eguzki-izpien artetik igarotzean, udamineko egun sargoritsuetan, oso berotzen zen.
 
Behingo hartan, liburutegian zen Salim izeneko mutikoa. Kanpoan bero handiegia egiten zuelako, freskatzeko asmoz sartu ei zen. Udako opor beroetan eliz eta museoetara sartzen garenean bezala. Salim liburu artetik ibiltzen hasi zen, alde batera eta bestera begira, liluratuta. Han-hemenka jendea zegoen, liburu bila-edo. Halako batean mahaia ikusi zuen, eta inguruan jendea jesarrita, erre eta erre. Hitz egiten ari ziren, ozen, oihuka ere bazebiltzala esango dut. Zalaparta ikaragarria zen. Salim mahaira hurbildu, aulki librea aurkitu eta eseri egin zen. Bazirudien besteak konturatu ere ez zirela egin. Esaten zutena ulertu nahian zebilen Salim, baina guztiek kentzen zioten hitza elkarri, eta ezin ezer ulertu, hau baino ez, doi-doi.
 
—Ados, goazen orduan. Kokoteraino nago, honek amaitu behar du—. Guztiak altxatu eta liburutegiko karrajuetatik ibiltzeari ekin zioten. Salimek oraindik ez zekien nora zihoazen baina, jakin-minak hartuta, laguntzea erabaki zuen.
 
Karrajuotan argia ezberdina zen, apalagoa; isiltasuna, hotza goa. Jendea urduritzen hasia zen. Begiradak trukatzen zituzten, hitzik ez; bazirudien behartuta egiten zutela aurrera. Halako batean guztiak isildu ziren. Arnasa hartzeari utzi. Bihotz taupadak azkartu. Liburutegiko alderdi arriskutsuan zeuden, Salimek argi zuen. Ez baitzen liburuzaina begira zutena, haienganantz zetorrena. Liburuzainek ez baitute beldurrik ematen, pentsatu zuen Salimek; tira, ume guztiak bezala, kalera ateratzean elastikoaren azpian ezkutatzen dugun liburuaz ohartuko ote diren beldur garenean izan ezik...Baina une hartan inork ez zeraman libururik elastikopean. Eta liburuzainik ez zetorren haienganantz, ez. Tigrea bai, ostera. Jendeak xu-xurlatzeari ekin zion, tigreak entzuten ez zituelakoan. Batez ere, begietara ez begiratu!,esan zuen baten batek, eta guztiek apalategietan bilatzeri ekin zioten. Salim izan ezik. Ezin sinetsirik zebilen, zur eta lur. Horrelako une batean liburu bila? Beranduegi ulertu zuen zergatik: tigreak beste inor ez balego bezala egin zuen; zuzen-zuzen zetorren Salimengana. Begietara ez, begietara ez!, entzuten zuen inguruan; baina ezin zion eutsi. Tigreari begira zegoen, aho zabalik, harrituta. Hala ere, bazekien zer egin behar zuen arriskutik ihes egiteko. Tigrea Sali mengana iritsi zenean, bat-batean gelditu egin zen. «Egin ezazu hildakoarena!» oihu egin zion norbaitek. Esan eta egin.
 
Begiak irekitzean, baina, tigreak bertan jarraitzen zuen, begiak itxi zituenean lez. Ezin zuen bizitza osoa hildakoarena egiten eman. Beraz, kontu handiz, altxatu eta ibiltzeari ekin zion, normal-normal, tigrerik ez balego bezala. Baina urduri, oso urduri. Tigrea ez zen mugitzen, eta azkenerako aztarna galarazi ziola ere ematen zuen. Poliki-poliki, jendea hasieran ikusitako tokira iritsi zen Salim. Berriz ere hantxe zeuden, elkarrekin hizketan, liburutegira iritsi zenean legez. Salim ikustean, tigrea etorriz gero iturrian sartu behar zuela esan zioten, ur beroak tigrea urrunaraziko baitzuen. Eta hitzok tigrea erakarri izan balute bezala, berton agertu zen. Baina jendeak, Salimekin batera iturrian sartu ordez, karrajuetarantz alde egin zuen. «Ostera bakarrik!» Denborarik galdu gabe, iturrian sartu zen Salim. Orduan, tigrea iturriraino joan eta, ustekabean, eskua jarri zuen ertzean... gero beste eskua... eta iturrira egin zuen jauzi! Liburutegi osoan beste inor ez balego, tira! Zergatik ez ote nau bakean uzten, baina?Konturatzerako, elkarren ondoan zeuden. Eta, halako batean, zelan jakin barik, berbetan hasi ziren. Are harrigarriagoa, elkarri ulertzen zioten! Ur berotan elkarrekin egoteak eman ote zion Salimi tigreraz hitz egiteko ahalmena? Horrexek behar zuen, ordutik aurrera, antza denez, Salimek tigreekin topo egitean, keinu bidez ulertu behar izan zutelako elkar, ez baitzen berriz tigreraz egiteko gai izan. Baina jarrai dezadan gertatutakoa kontatzen, bestela ahaztu egingo dut-eta.
 
Iturri barruan zeuden biak, beraz. Tigreak, orduan, Salimi esan zion iskanbila harekin ezin zuela atsedenik hartu, ez zela posible, egunero gauza bera gertatzen zela. Gustura zebilela liburuzain, baina lasaitasuna behar zuela. Eta gainera, jende horrek atsedenik gabe erretzen zuela! Salimi eskatu zion, esateko, mesedez, egunero mahaian eztabaidan zebiltzan gizon-emakumeei isil zitezen, erretzeari utz ziezaioten, bestela alde egingo zuela, eta liburutegia kanpoko bidelapur eta gaizkileen esku geratu. Saiatu zela maiz mahaiko haiekin hitz egiten, baina ikusi bezain laster denek alde egiten zutela.
 
Solasalditxoa amaitutakoan, biok batera irten ziren iturritik. Gizon-emakumeak urrun zeuden, apalategietan interes guztia jarrita, antza. Tigrea etorritako bidetik joan zen; Salimek, jendeari hurbiltzeko keinua egin eta tigrearekin hitz egindakoa azaldu zien.
 
—Ados, liburutegira etortzean isilik egongo gara, tigrea ez aztoratzearren —esan zuen batek.
 
—Ba ni ez nago ados —beste batek—. Hona natorrenean berbetan eta erretzen eta gauza garrantzitsuez eztabaidatzen hasiko naiz lagunekin. Bestela, non elkartuko gara, kanpoan horren bero handia egiten badu?
 
—Hitz egin, erre eta eztabaidatu nahi izanez gero, joan zaitezte beste leku batera, tigreak liburutegia zaintzen jarrai dezala nahi baitugu guk —eztabaida poliki-poliki ari zen berotzen—. Ea, nork uste du tigreak hementxe jarraitu behar duela, eta zalapartariek alde egin?
 
Bozkatu egin zuten, eta zalapartaren aldekoak gutxiengo zirenez, amore eman eta kanpora joan beste aukerarik ez zuten izan. Amorruaren amorruz, eta bakean eztabaidatzen jarraitzeko, tabernak sortu zituzten, eta bertan biltzeari ekin. Horregatik izaten da, egun, horren zalaparta handia tabernetan, jendea hizketan, oihuka ia, erretzen; liburutegietan, aldiz, isiltasuna da nagusi. Eta horregatik gordetzen dituzte, gaur egun ere, altxorrik preziatuenak liburutegietan: tigreek ezin hobeto zaintzen dituztelako.
 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

     

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago