Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Zilar-ezteiak

Desagertu da egun hauetan haize jelatuak  sudurzuloetan iltzatu izan didan garagar  usaina. Sumendiaren magalean ezkutatzen den gaztelutik ikusten nuen erdi aroko hiri grisa, gorituta jaiki zen azken egunean. Zure ondoan esnatu nintzen azken egunean. Eta  agian ez litzateke hain zirraragarria izango, gau  hura elkarrekin pasatzen genuen lehen eta azken eguna izan ez balitz. Nork jakin. Nik ez dakit. Eta jada ez dut hori asmatzeko aukerarik  izango.

    luma26

Zilarrezko ezteiak ganoraz  ospatzeko, ohartxo bat utzi zidan senarrak gau mahaitxoaren ondoan.  ̈Nire lehen eta  emakume bakarra, aspertuta  nago, banoa ̈. Hilabeteak pasatu ziren, baita urtea ere eta  senarra ez zen agertu. Ez zuen  sekula azalpenik emateko deitu. Desagertu egin zen besterik  gabe. Mezu hartako berba baldarrak ziren adio gutun soil.

Hasieran senarra bahitu zutela esanez, hots egin nion poliziari. Nire gizona ez zela horretarako gai, egunerokotasunaren  erosotasunera ohituegi zegoela bizitza errotik  aldatzeko. Hamaikatxo xelebrekeri otu zitzaizkidan urte betean eta ez nintzen etxetik mugitu ere egin badaezpada, bueltan etorriko zen  pentsamendua ezin uxatuz.

Baina aspaldiko lagun baten deia jaso nuen  orduan. Ama izan berri zen eta bera bisitan joateko gonbidapena egin zidan. Horrela bada,  berrogei urte bete berrirekin hartu nuen lehenengoz hegazkina Edinburgora.

Hiriaren edertasunak agudo sorgindu ninduen bigarren egunerako eta erabaki nuen Sherlock Holmesi utziko nizkiola ikerketa lan neketsuak, senarraz behingoz pixkatxo bat ahaztuz. Izan ere, jaiotza baten miraria dastatzera  joan bainintzen bertaraino. Lagun zahar baten  alaitasunaz kutsatu eta asetzera.

Eta orduan ezagutu zintudan. Katalin eskuetan zenuela. Zure esku handi eta finen tamainakoa zen txikia. Eta bizar beltzaran horren azpian ezkutatzen zenuen irrifarre gozoaren lasaitasunean agudo hartzen zuen loak jaioberriak.

Katalinen amaren lagun mina zinen eta hura  atseden hartu beharrean zegoenez, zuk erakutsi zenidan hiria. Agian horregatik iruditu zitzaidan hain hunkigarria  Edinburgo. Edo baliteke  egiten nuen lehen bidaia  zelako, edo jada faltan botatzen ez nuen nire senarra ondoan ez nuelako,  edo... Ez nuen pentsatu  nahi. Urte beteren ondoren bizitzen hasi nintzela sentitu nuelako. Irrifarrea ezin ezkuta nezakeelako...

Hiru egunetan hiriko  museo andana bisitatu  genuen eskutik helduta bikotekide bagina legez. Hamaikatxo istorio  kontatu zenizkidan, Royal Mile kale printzipaleko kantoi ilunetatik, apropos ziurrenik galtzen ginenean. Eta gustora sentitu nintzen.

Agian errudun ere bai. Nire senarrarekin horren bizi noiz sentitu nintzen ahaztua nuelako,  ahazten utzi genuelako. Errudun, hilik zegoen  bikotekidea ginelako eta egoera horretara moldatzea lortu genuelako.

Zure ondoan esnatu nintzen azken egunean.  Hamargarren gauean. Gazteludun erdi aroko  hiri magikoan. Eta agian ez litzateke hain zirraragarria izango, gau hura elkarrekin pasatzen genuen lehen eta azken eguna izan ez balitz. Nork jakin. Nik ez dakit. Eta jada ez dut  hori asmatzeko aukerarik izango.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago