Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Mariren leize-zulo barrenetik
mariren1    
Kristina Fernandez    
Mariren etxean edo leizean, sartu izandako moduan atera behar izaten omen zen bertatik: bizkar eman gabe barnealdeari, barnera begira sartu bada. Hildakoaren arima agertzen zaionak bete behar duenaren antzera, hark ere arimaren bekoz-beko behar du, beti aurrean.

Marik gaitzesten omen zuen ekarritako bidean atzeraka egitea. Amaren sabelean guztia izan arren jaioberriak aurrera egin behar izaten du, ez atzera. Era berean, ezin da jan emandako hitza. Bizi-indarra beti aurrera egitekoa da, sekula ez atzera.

Emandako hitza sakratua da. Zerbait egingo dugula esan eta gero egin ez, norberaren buruarekin bada ere, ondorio batzuk ekartzen dizkigu horrek, eragin handia sortzen omen du gure burmuinean. Gorputzean eta bizi-indarrean gertatzen den zerbait da, gaizki sentitzen gara, zerbait egingo dugula esan eta gero betetzen ez dugunean. Zientzialariek berriki frogatu dute hori. Hara nola bat datozen, beste behin ere, arbasoetatik datozkigun ohiturak eta arauak, edo Mariren aspaldiko aginduak alde batetik, eta zientziak frogatutako ondorioak beste aldetik.

Emandako hitza bihotza da; betetzen ez badugu kaltea sortzen zaigu burmuinean eta ahuldu egiten gara. Halakoa da kontzientziaren bisitaldia. Marik ere zigortu egiten omen zituen hutseginak, huts egiten zutenei barne-kezkak bidalita. Marik  gaitzetsi egiten ditu gezurra, lapurreta, harrokeria, hantustea, eman-hitza jatea, lotsagaltzea eta elkarriez laguntzea.

Ez gara jabetzen emandako hitzaren erantzukizunaz. Erabaki bat hartzen dudanean bide bataukeratzen dut, eta bide horretan arduratsu ibili behar dut hartutako erabakiari eusteko. Hartu dudan erabakia burutu ahal izateko, bihotzak emango dit  indarra, hantxe sortu baita, eta han hitzartutakoaz jabetzen banaiz lortuko dut, bestela ez. Urrats bataurrera egiten dudanean ez da legezkoa gero kexati agertzea eta bertan geldi eta mugitu gabe geratzea.

Hainbat ipuinetan, Marik bere etxera errespetuz sartutako bisitariari urrea oparitu omen zion, baina urrearen aurrean aldatu eta bestelako erabaki maltzurrak hartuta alde egiten badu, bisitari horrek kanpoan ikusten du barneko urrea ikatz bihurtu zaiola. Beste batzuetan, ordea, alderantziz gertatu omen da, ikatz eskukada bat hartu opari koba-zuloan eta kanpoan  urregorri bihurtu. Dena gertatzen da gure asmoen eta hartutako erabakien arabera, eta nola eusten diegun ala ez horiei, halako ondorioak biziko ditugu. Halako gauzak lehen Mariren ipuinetan ikasten zituzten arbasoek, gaur egun, berriz, psikologoen bulegoetan eta terapietan antzezten dira, gurasoei agian ahaztu egin zaizkielako bide zaharrak, eta irakasleek  beharbada ezagutzen ez dituztelako.

Guztiok jasotzen ditugu hartutako erabakien ondorioak, baina ez ditugu onartzen, kexatu egiten gara eta errua kanpoan jartzen dugu, hurkoaren lepagainean. Lehen Mari zen arauak bete ez izanagatik zigorrak banatzen zituena, eta guztiek argi  zeukaten horien jatorria. Orain, berriz, bizitzak ematen dizkigu gure jokaeren ondorioak, baina ez ditugu onartzen, biktimarena egitea gustukoago dugu, kexati profesionalak bihurtu gara, eta ez gara ezertaz oroitzen. Ahaztu egin zaigu erantzukizunaz jokatzea, gure aitajaun-aman-dreek oso ondo egiten zekitena. Dirudienez, bizitzak nola funtzionatzen duen guk baino hobeto ikasi zuten. Errazkeriaren errazkeriaz edozer egiteko prest gaude, onari edo txarrari usainik ere hartzen ez  diogula. Okerrena da toki batean gaudelakoan bestelakoan gaudela benetan.

Bizitzan nork bere tokia dauka, baina toki hori galdu egiten dugu atzera egiten dugun bakoitzean. Horregatik ziren hain  garrantzitsuak arbasoen ikasgai haiek, nor bere tokiaz jabetzen irakasten zutelako eta hala ez egitearen ondorioak erakusten zituztelako. Gaur egun, terapia sistemikoak ezagunak dira galdutako bizi-toki hori berreskuratzeko egiten dituzten saioak, taldeetan, eskoletan, lantokietan...

Mariren kobazuloan pilatzen omen dira ezak eta baiak: dena ukatu eta ez dena baieztatzen dituztenen hitzak. Artzain batek 100 ardi dituela esan beharrean, hurkoari ez laguntzearren 80 aitortzen baditu, ukatutako 20 ardi horiek Mariren kobazuloan agertzen dira modu miresgarrian. Baina beste artzain hantuste batek dituen 100 ardiak baino 20 gehiago aitortzen baditu, 20 ardi horiek ere Mariren kobazulora joango dira, handi ustetan ibiltzeagatik. Guri ere gertatzen zaigu eman nahi ez dugun dirurik ez eskuratzea, modutxarrean hartutakoa desagertzea, era garbian jokatzen ez dena okertzea. Horregatik esaten da Marik bere aletegiak ezarekin eta baiarekin betetzen dituela.

Atsotitz zahar batek dio: «Ezari emana, ezak eraman». Ezari ematea izaten da gehienetan egiaren edo elkarrekiko bete-beharren aurka huts egitea. Hitza jaten dugunean kalte handia egiten diogu geure buruari, atzera egiten dugulako aurrera
egin beharrean, errekaren ur-jarioa eteten dugulako, eta, beraz, bizitzariez diogu guretzat zegoena gureraino iristen uzten.  Eta gero kexu gara, honek ez duela funtzionatzen esanez.

Niri behintzat gertatzen zaidana zera da: baietz esaten diot bihotzeko desio bati, hitza ematen dut, diruajartzen.... Baina gero zailtasunak datozenean ez diot eusten esandakoari eta kexaka hasten naiz, ingurura begira errudun bila, dirua berreskuratu nahian... Argi dago proiektu hori ez zela nire neurrikoa, edo baiezkoa esan nuenean gezurretan nenbilela. Jokaera horrekin ezin izango dut ezer egin, toki horretan alferrik dihardut, ez nagoelako nire lekuan, eta hor ezin diot ezeri eutsi, ezer ganuzkorik edo bihotzezkorik behintzat beteko nauenik.

Kontua da hartutako erabakiarekin zintzoa izatea, edozein dela erabaki hori. Halako bideak beti eramango gaitu norabait,  ona edo txarra, baina bizirik eta mugimenduan. Kobazuloan ikasi, kanpora joan eta erakutsi, jardun. Horixe zen gure arbasoen helburua, baita geurea ere.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

     

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago