Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
Irudia: Kristina Fernandez  
 
CITY  
Jon Trujillo goizean etxetik irten denean, bere ama konturatu da, gaur ere, gosaldu gabe eta presaka abiatu dela eskailerak behera. Eguerdian ez da azaldu bazkaltzera. Bere anaia, bi urte zaharragoa, eta bere arreba gazteagoa zain eduki ditu bazkaltzen hasteko, baina azkenean, Ion gabe bazkaldu dute. Arratsaldean kontua argituko delakoan, bakoitza bere lanera abiatu da. Iluntzean, senideak etxera iritsi ahala, Ionengatik galdetu dute atetik sartu orduko, baina erantzuna ezustekoa izan da: Ionen berririk ez.

***

Aste honetan film laburren erakusketa hasten dela jakin dut, eta interneten kontu hau aztertu arte ez dut onik izan. Iluntzeko zazpi eta erdietan, apuntatu dut, eta kalearen izena gogoan hartu dut. Lanetik irten eta etxetik pasatzeko astia izan dut. Ordua baino lehen iritsi naiz bertara, eta zain nengoela, neska bat geratu da aretoko ate ondoan. Nik azkena pentsatuko nuena, bera ere zain zegoela, neu bezala, film laburrak hasi zain. Elkarri hitz eman diogu, eta berehala sartzeko garaia zen. Elkarregandik gertu eseri gara, eta aurreko jendearen buruak saihesteko, azkenean bata bestearen ondo-ondoan. Filmak amaitu ahala jendea sartu eta irten zebilen, ordurako jada elkarrekin begiratuz zein sartzen zen eta zein irteten zen. Film bakoitzaren amaieran, hitz bakar batekin filmaren inguruko inpresioa esaten hasi gara elkarri.

Amaieran poliki-poliki jaiki gara eserlekuetatik, besteak bezala irten gara aretotik, betiere azkenak izan gabe. Kalean barrena, elkarrekin, bideari jarraituz, norakorik aipatu gabe, ibili gara. Aurkezpenak egiteko aprobetxatu dugu semaforo gorri bat. Metroan banandu gara, norabide ezberdinak genituelako, noraino gindoazen zehaztu gabe, inolaz.

***
Ion ikasketak erdi bukatuan utzita dabil, joan den azaroaz geroztik. Lana bilatzeko asmoz hasi bazen ere, orain horretarako astirik ez du hartzen. Jende asko ezagutu du kalean, eta aukera bat baino gehiago duela uste du momentu honetan.

Gaur goizean, adibidez, lagun bat aurkeztu diote, bere bila zebilen bat, auzoan oso ezaguna den bat, eta negozio bat proposatu dio. Gauzak argi eta garbi azaldu dizkio; arriskuak izan ezik, horiek esan gabe ere bistakoak dira. Askotan esan diotena da, hau gauza inportantea dela, eta lan honekin beste lan inportante batzuk etorriko zaizkiola. Eguerdirako, bere kontura, itsas ertzeko herrixka batera azaldu behar zuen, jaso duen helbidean. Ionek ezagutzen du herri hori, udaran hondartzara joandakotik, baina arrotza egin zaio gaurkorako poltsikoan daraman helbide hori. Esandako ordurako justu-justu iritsi da, eta dagoeneko paketea pronto zeukan, poligono industrialeko bazter batean.

Iluntzean ez da Ionik azaldu agindu dioten lekuan enkarguarekin. Autobusetik jatsi orduko, ertzainek paketea kendu eta furgoneta batean eraman dute.

***

Filmak, herrialde desberdinetakoak ziren. Orain, ez dakit zer den kontatu behar ez diodan hori. Ez kateatzeko neure istorioan. Ez konparatzeko geure istorioak. Ez dakit noiz hasi nintzen nire istorioa kontatzen, sekula ez dut bukatu, beraz, oraingoan, hasi baino lehen, itxaron egingo dut.

Atzo Belenek autobusetik oso denda interesantea  ikusi zuen. Grina piztu zion, eta arrastsaldean, klaseak bukatutakoan, bertara joateko nahaiak bildu zuen. Erdi lo, eta zer pentsa ez zekiela zihoala, pozak atera zuen zulotik. Berehala, egun osoko ekintzak antolatu zituen: klaseak, bazkaria, pisuko garbiketa, dena arratsaldean dendara iristeko betiere.

Arratsaldean lanetik irtetean, kalean zehar abiatu da. Jendearekin talka egin du, ez batekin eta birekin, baizik denekin. Oraingoz denekin. Zein kaletatik igaro erabakitzea ez dirudi erraza denik, baina Belenek erraz erabakitzen du. Gustuko iruditzen zaion kalea hartzen du, eta hor dihoa. Agian oraintxe ez bada kale horretatik sartzen, beste batean ez da berdin izango. Ez du aukerarik galdu nahi.

Zihoan eran topatu du autobusetik ikusi zuen denda. Pozik sartu da, eta zer nahi duen ondo dakienak bezala, saltzaileari galdera zehatzak egiten hasi da. Saltzaileak, ordea, ondo esku hartu dio, pentsatzeko denbora eskainiz, eta tarteka beste aukera batzuk ere azalduz. Azkenean, aukera mordo bat azaldu dio, eta hortxe gainditu du Belen. Saltzailearekin adostutako erretira
izanda. Kalera lehen bai lehen irten nahita zegoen ordurako.

Kalean azaldu denean, askatuta ikusi du bere burua, eta pentsatu du gehiago ez duela denborarik galduko denda barruan, kanpoko giroa alferrik galtzen utzita. Erosterakoan, behar duena ondo erabakita abiatzeko asmoa hartu du. Oraintxe bertan ezeren beharrik gabe doa kalean behera.

***
Anaia Ioni telefonotik deika hari dela, hirugarren aldian, zenbakia erratu du, eta neuri deitu dit. Ni ez naiz Ion Trujillo, eta ez diot ezer argitu, baina historio hau hartu diot.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago