Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Memoria arnasestuka
mu1    
Kristina Fernandez    

Eserlekuan eseri da pozik. Aurrera begiratzeko gogoz. Denerako prest. Errealitate gordina aurrez aurre topatzeko beldurrik gabe. Poltsa eserleku gainaldean utzi eta leihora begira jarri da. Euria ari du. Udazkeneko euria.

Medikutatik atera zenean etxera eramango zuen hogeitabi autobusa pasatzen utzi zuen, Kalean behera itsasertzera joateko. Iluntzean hotzak aurpegian jotzen zuen. Olatuak indartsu zebiltzan. Aurrean, artean, itsas-lerroa ikus zitekeen.

Buruan euri tantak nabaritu zituenerako etxerako orduan zen. Berriro autobus geltokira bueltatu zen, baina ordurako ez zuen gogoratzen hartu behar zuen autobusaren zenbakia. Bertan itxoiten zegoen emakumeari galdetuz gogoratu zuen. Hogeitabia zen etxera eramango zuen autobusa.

Afaldu aurretik telefonoz deitu zien ilobei. Telefono zenbakia gogoratzen saiatu izanagatik ere, azkenean agendaren laguntzaz ilobaren bederatzi zenbakiak markatu zituen –Parisera noa. –Nora? Parisera? Aspaldi zen ez zuela iloben agindurik jarraitzen eta gutxiago erabaki hartan.

Treneko leihoetatik paisaiak atzean gelditzen dira. Leihora so egiten du baina ez du ezer ikusten. Buruan poltsikoan duen eskutitza. Igarotako momentuak. La Résidence Saint Paul, 32 Rue Guersant, 75017 Paris.

Trenbideko estaziora iristean, berriz iruditu zitzaion eskuetan tronpeta zintzilik zuela, nahiz eta aspaldi zen putz egiteari utzi ziola. Eta berriro ere Pariseko Café hartatik deitu zutela, ezaguna zuen piano-jole harekin jotzeko. Pariseko gauak girotzeko. Aretoaren aurrean jarri zen aurrez aurre. Irekitzeko orduaren zain. Aurrena tronpetaren metala garbituko zuen, ateak ireki eta segituan instrumentua afinatu ahal izateko. Ondoren
etorriko ziren doinuak. Aretoko ke artean galduko ziren notak. Ile luzedun neska hark entzungo zituenak eta ordudanik bi begiradek elkarrekin bat egingo zutelarik. Autobus geltokian izango zen despedida. Muxu bat izan zen despedida. Ahantzezina zuen lehenengo muxua.

Aurpegi hura ikusi zuen aldi hartan ere... hantxe zegoen, orduan ere autobusaren zain. Aretoko saioa bukatuta, autobus geltokia topagune. Pariseko Café hartan egon zen. Aste hartako gau guztiaetan jotzen genuen Café hartan. Orduraino musika zen bere mundua, baina aurpegi hark zerbait esan zion. Baina hurrengo egunerako gonbitearen aurrean, ezezkoa. Ezezkoen artean ezezkoa izanik ere, ezezko hura berezia zen. Berak ulertu ezin zuen zerbaitengatik berezia. Apika, hurrengo egunean jazz doinuak berarentzat joko zituela bazekielako, eta desio zuen muxua ezagutuko zuelako.

Hurrengoan, muxua artean ezpainetan, jazz-a joko zuen pianoak, metalaren soloari bide emanez. Emanaldia momentu gorenera iritsiko zen. Fokoek aretoko argiek koloreztatuko zituzten. Ez zen zorua ikusiko eszenatokitik. Jende masa besterik ez. Baina ile luzeko neskarik ez. Ez zen jende masan bereizten. Bezperakoak jada ahantziak izango zituela eta. Gau hartako azkeneko abestia. Despedidarako jazz bertsio hura berriro ere. Gau hartakoa amaituko zen, gauero lez, baina gau hartako autobusean bakarrik, ile luzeko neskaren berorik gabe.

Eskua lehioan jarri du. Ez du mugimendurik sentitzen. Trenbideko soinu erritmikoa faltan botatzen du. Tren modernoen akatsa. Non ote garai bateakoak. Inoiz berriro biziko ez baina berarekin barrenean izango dituen garai batekoak. Ez zuen gehiago ile luzedun neska ikusi. Ezta ere muxu hura bezalakorik inoiz jaso. Horregatik izan zuen ahantzezina ile luzedun neska harren lehen muxua. Atea bultzatu zuen baina, Fermé. Kristalak denborak ilunduak zituen. Ezin zitekeen barrukorik ikusi. Buelta eman eta karrikara begira jarri zen. Jendearen nondik norakoak ikusten gelditu zen momentu batez.

Kale kantoian, tabakoa saltzen zuten estanko bat zegoen. Urteak ziren erretzeari utzi ziola baina orduko hartan ezpain artetik kea arnastu beharra sentitu zuen. Erosi eta zigarroa piztu zuen, bezperan hamar aldiz egin izan balu bezala.

Taxi bat hartu eta poltsikoko eskutitza erakutsiz, helbidera hartara eramateko eskatu zion, ia guztiz ahantzitako erdipurdiko frantsesaz.

Urbanizazio baten aurrean gelditu zuen. Sarreran zegoen atezainari galdetu zion bilatzen zuen helbidearengatik. Apartamentu baten zenbakia idatzi zuen paper batean. Bertara zuzentzeko. Atea jo eta ez zuen inork erantzuten. Tinbrea jo eta ez zuen inork erantzuten. Itxoitea erabaki zuen. Ez zuen, oraingoan, aukera hura galtzeko asmorik, beldur zen apartamentuaren zenbakia memoriaren basoan galtzeko. Ate aurrean zegoen bankuan zenbakia parez pare begira geratu zitzaion. Itxointen. Bidearen nekearekin begiak lausotzen hasi zitzaizkion. Loak gailendu zuen.

Ezpainetan ezpainak nabari zituen. Esnatu zen. Ez zuen hitzik egin. Ile luzedun neska zen. Urteetako ximelak ez zuten ezezagun bilakatu. Baina bera zen. Segituan ezagutu zuen. Elkarri aurrez aurre denbora batez begira egon ziren, segituan besarkada batean lotzeko. Denbora luzez amestutakoa errealitate egin zen.

Memoriaren azken hatsa berarekin eman nahi zuen. Urtetan ahantzezina izan zitzaionari jarraitu nahi zion. Bizitakoak elkarri kontatuz pasa nahi zuen arratsa, jazz doinuen arteko lehenengo muxua gogoratuz.

Galdutako denbora berreskuratu asmoz, udazkeneko Pariseko hosto artean paseatu zuiren, elkarri lotuta, ibai ertzeko postuetan erositako poema liburu zaharrak besapean, Greziar jatetxeko afal ostean eta hurrengo goizeko maindire artean batak besteari irakurtzeko.

Treneko leihoa lurrunez estalita dago. Eskuko hatzez idatzi du: «Lehenengo muxuaren zaporea dastatu dut berriro. Maitaisunaren argia piztu da. Muxuaren esperantza betikotu da. Jada prest nago Alzheimerraren zomorroak memoria jan diezadan».

Eneko Aranburu

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago