Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
etxeberria_malmasin.gif  
 
OLÉ MALMASIN 

- Trenarekin hiru ordu pasatxo behar dira honaino etortzeko. Eta autoarekin aldiz, baita bi ere; karabanarik harrapatuta gehiago ez bada...

- Ezin ditzakegu donostiarrak gugandik horren urrun utzi. Asko azkenean ez dira hurbildu ere egiten, egin beharreko distantzia zein den ikustean...

- ...beno.

- Ez dago beste irtenbiderik.

- Ez nago oso ziur baina tira. Ongi da. Autopistaren proiektuari geure babesa eskainiko diogu.

- Baina lehendabizi Vizcayako zatia egitura dezagun.

- Has gaitezen Durangotik Bilbo arteko tartearekin.

Pozik agertu da Bilboko alkatea.

Garabiek, traktoreek, indusmakinek eta langileek euren tokiak hartzen dituzte. Eta lanari ekiten diote: Pra, pra, pra, pra... taka-taka-taka-taka. Horrela hilabete luzez, urtaroak badoazela, lana eta autopistarekin batera. Durango, Amorebieta, Galdakao eta... bi urte beranduago, A-8 autopista jada Basauri inguruetara heldu da.

Alabaina, ezusteko arazoa sortuko zaie langile guztiei, ingeniariei bereziki: Bilbora hurbilduz doazela, Malmasin menditik gero eta gertuago daude. Eskuma ezker begiratzen dute egunak aurrera doazen bitartean, baina azkenean zuzen eraikitzea besterik ez zaie gelditzen. Eskuma esker... zuzen. Ibaiaren ibilguari jarraitu beharrean. Baina momentua heltzen da zeinetan jadanik ez baitagoen ibaiaren ibilguari jarraitzerik. Etxe pila guztiarekin ez dago autopista eraikitzeko lekurik.

Azkenean, Malmasin mendiaren pareta daukate aurre-aurre. Eta dagoeneko ezinezkoa da aurrerago jarraitzea.
- Nola ez zenuten honetan lehenago pentsatu? –galdetzen diete langileek ingeniariei.

- Ibaiaren ibilgutik jarraitu ahal izango genuela uste genuen...

- Nolatan ez zenuten honetan lehenago pentsatu? –galdetzen die Bilboko alkateak ingeniariei.

- Ibaiaren ibilgutik jarraitu ahal izango genuela uste genuen.

Bilboko alkatea oso urduri jarri da. Autopista berria behar-beharrezkoa zuen donostiarrak Bilbora etor zitezen.

Bilboko alkatea Malmasin gainera igoko da Basauriko alkatearekin eta ingeniariekin batera, goitik arazoari irtenbidea aurkitzera. Ingurutik autopista pasatzeko lekuak bilatuko dituzte.

Ingeniari batek Amorebietarantz seinalatzen du:

- Erletxetik abiatuta Txorierrira, eta Bilbora Egirletatik sartuko den autopista egingo bagenu?

- Bai, eta honaino zertarako etorri gara bada? Beste irtenbide bat bilatu behar dugu.

- Eta bidean dauden Bolueta eta Begoñako etxeak botako bagenitu? Bertakoak beste norabait eramatea besterik ez genuke.

- Zoraturik ala? – diotso Bilboko alkateak – laster demokrazia dator, eta ordaindu arazi egingo lidakete.

Bilboko alkatea, Basauriko eta ingeniariak autopistara hurbiltzen dira. Malmasin mendiaren paretaren parera. Bilboko alkateak pentsakor arroka aztertzen du:

- Nolako gogorra da arroka hau?

Bilboko alkateak eta Basauriko alkateak gaua bertan pasatzen uzteko eskatzen diete ingeniariei. Bi agintariek, gau osoa hausnarketa eta eztabaidan pasatzen dute. Eskuekin mendiaren paretak haztatzen dituzte, eta aizto baten itxura duen tramankuluarekin ziztadak ematen dizkiote.

Hurrengo goizean berriz ere ingeniariekin bildurik, Bilboko alkateak pentsatutakoa azaltzen die.

- Mendia zulatu beharko dugu bestaldera heldu nahi badugu.

Gainerakoak harritu egiten dira.

- Zulatu??

- Baina nola zulatuko dugu horrelako menditzarra?

Basauriko alkateak kartzelara seinalatzen du:

- Orduak hausnarketan ibili ostean, gure azken erabakia izan da zezenak hiltzeagatik kartzelan dauden hiru torerori mendia zulatzeko agindua ematea.

- Korrida bat antolatuko dugu eta hiru toreroek mendia zulatuko dute.

-Hori bai: mendiak ahalik eta gutxien sufritu beharko du.

Ingeniariek oso ontzat ematen dute bi alkateen ideia eta astebete beranduago Malmasineko zezen korrida ospatzeko beharrezko prestaketak egin dira.
.
Mendia zulatzeko, hiru hautagai daude; eta saria delituaren indultua izango da.

Bere traje distiratsu eta montera soinean, lehen hautagaiak erronkari ekiten dio. Artez mendiarengana abiatuta, bi banderilla jartzen dizkio, baina ez dirudi mendiak zirkinik egiten duenik. Alkate eta ingeniariek txalo egiten diote. Eta badoa berriro ere.

Basauriko alkateari “Oleee..” txikitxo bat ateratzen zaio. Gainerakoek segituan begiratzen diote, eta alkateak burua jaisten du, lotsaturik.

Kale. Banderilla bat lurrera erori da. Beste aukera bat zezen-hiltzailearentzako. Bi banderilla sartu dizkio mendiari. Baina ez da zulorik ageri. Bere txanda bukatu da eta kartzela funtzionarioek berriz ere daramate kartzelara.

Bigarren hautagaiak erabaki irmoagoaz egiten dio aurre mendiari, korrika azkar batean, autopistaren azken pausoak ibili eta salto egiten du, banderilla parea paretaren beste leku baten jarriz. Honek efektu handiagoa lortzen du mendiarengan, zenbait harri erori egiten baitira. Bigarren saiakeran beste bi banderilla sartzen dizkio, dotorezia handiz. Toreroaren detaileak harridura sortzen du ikuslego murritzarengan.

Erabateko ziurtasunez, bigarren toreroak estokea eskatzen du. Inork uste gabe, baina Bilboko alkateak estokea erabiltzeko baimena ematen dio.

Badoa bigarren toreroa, buelta erdi ematen du autopistaren ertzera heldu baino lehen eta salto txiki pare bat eman ostean, paretarantz jausi eta zas! Benetako artearen erakusle, toreroak garbi-garbi sartzen dio ezpata mendiari.

“Ring Ring!” Bilboko alkateak ansietate handiz hartzen du telefonoa. Mendiaren bestaldetik gertatzen ari denaz informatuko dion informatzaileak egiten dio hots.

- ...eta???

- Ba lortu duela jauna! Mendia zulatu du; ezpata honaino heldu da!!

Eta modu honetara arazoa konponduta, hurrengo egunean bertan, autopistako obrei berrekiten diete Malmasineko zuloa handitzeko lanarekin.

Andoni Etxeberria

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago