ODRIOZOLA LACARRA, Ainhoa" Ene oroitzapen minena" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 18 or.Ilea solte agertzen zait bera, ene oroitzapen minenean, zitara azaldu zen bezalaxe, egunero, eskolarako egiten zuen txirikorda lodia kenduta. Bakerodun printzesa hark baleki zenbat eskola ordu aspertuk amestu zuten ile haren askatasuna! Agur keinua egiteko besoa jaso zuenean, ikus ahal nuen non amaitzen zitzaion: ukalondoaren azpitik, ipurdi aldera eskaileran ahitzen zitzaion mataza jolastia. Ni, anaiari kendutako alkandoraz, handiegia aukeran, urdina, gustukoen nituen panazko galtzekin ados, beroegiak ziur udako gau sargori hartarako.