Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Zoritxarreko ikuspena

luma15    

Maleta egiten amaitu zuenerako, kaleak hezetzen hasiak ziren zirimiri leunaren eraginez. Tren geltokirantz abiatu zen artegatasun eta beldurrez josirik. Pariseko lagunarekin egoteko ideiak zirraraz bete zuen, baina gau hartan zerbait ezatsegina gertatuko zen sentsazioa ezin zuen alde batera utzi. Taxian zihoala, poltsikoan zuen trenen ordutegiari begiradatxoa bota, eta zortzietako trena hartzeko garaiz zela konturatu zen. Beraz, geltokiaren inguruko dendak ikusteko denbora izateak, bihotza apur bat poztu zion.

Pasieran zebilela, eskale bat begietsi zuen, arratsalde guztiak suaren beroa gozatuz, geltoki ondoan igarotzen zituena. Eskaleari hurbildu eta bigarren nasako trena Pariseranzko zortzietakoa zenetz galdetu zion. Gizonak burua handikiro astindu eta “Bai, bada. Baina hobe duzu tren hori ez hartzea. Bart hemen eserita nengoela, amesgaizto bat izan dut. Bertan, tren suntsitu bat ikusi dut. Istripu bat izana da, eta bidaiari guztiak hilak daude. Eta badakit gaurko zortzietako trena dela”, esan zuen.

Neskak, oso superstiziosoa zenez, hurrengo trenari itxarotea erabaki zuen, guztiz ibilbide ezberdina egiten zuelako. Bidaia luzea zen, baina neskak ezin izan zuen ia begirik bildu. Ametsetan aritu zen, eta bere burua itsasontzi batean ikusi zuen, itsaso basati baten erdian. Mendiak bezain altuak ziren olatuek itsasontzia alde batetik bestera bortizki mugitzen zuten eta, azkenean, harkaitz batekin talka egin eta ur azpian desagertu zen.

Hurrengo goizean, Parisera iritsi orduko, nahiko zorabiatuta sentitzen zen. Geltokian bertan jakin zuen eskaleak arrazoi zuela; izan ere, zortziretako trenak istripua izan, eta bidaiari guztiak hil ziren. Zer esan ez zekiela, bihotza uzkurtu izan baliote bezala igaro zituen oporrak, egonaldia gozatu ezinda.

Etxera itzultzean, eskalearen bila joan zen gertaerari buruz hitz egiteko, baina ez zuen betiko lekuan aurkitu. Geltokiko langileei galdegin, eta esan zioten eskalea hil egin zela, zortzietako trenak harrapatuta.

Lide Iparragirre Mercero

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago