Karlos
Irudia: Kristina Fernandez | ||
Kalean behera autobusa datorrela ikusi du .Atzera begiratu du. Ez datoz. Korrika hasi da autobus geltokirantz. ltsu-ltsuan errepidea gurutzatu dm Kotxeen borzinak entzun ditu. Bertan du autobus geltokia; bertan da autobusa ere. Atzera begiratu du, berriro. lnor ez. Ez zaio asko falta autobusera heltzeko. Ez dator inor atzetik. Gutxi falta zaio. Atzera begiratu du, berriro. Justu-justu sartu ahal izan da autobusean ateak itxi aurretik. Ez dute ikusi.
Eserita doazen bidaiari lasaiak begira-begira geratu zaizkio. Arnasestu eta izerdi, autobuseko izakirik kuriosoena da oraintxe. Baina Karlosek errepidearen beste aldean ditu begiak; atzean sumatzen ditu oraindik Belarrimotxak. Libre dagoen eserlekurantz abiatu da. Izutu egin da une batez. . <Ezkerreko eserlekuko begi hoiek...ez al dira begi horiek...?> . Baina begi horiek beste alderantz jiratu dira ezaxola. Kristalaren beste aldean urruntzen ikusi du espaloietako jendea, farolak, kotxeak presaka. Eta han nonbait, Belarrimotxak. Lasai egin du hasperen. Atzean utzi ditu.
Gogoan du Belarrimotxak segika hasi zitzaizkion eguna. Lagun batek esan zion: <kontuz, segika dituk>, Tabernan zegoen, trago bat hartzen. Uda zen. Edo negua. Ilunabarra. Geroztik segika ditu.
Autobusera sartu berri den emakumeak beldurrak airean jarri du Karlos. Bazekien: ondoan eseri zaio. Igarri egin dio. Sorbaldak mugitzeko modu hori... Sartzen ikusi duenetik bazekien Belarrimotxen Konplizeetako bat izango zela eta ondoan eseriko zitzaiola. Edozein lekutan ager daitezke, edozein ordutan. Eta ondoan eseri zaio. Izorratzeko. Kontrolpean dutela gogorarazteko. Putakumeak. Karlosek listua tragatu du; lzerditan sumatu ditu eskuak; leihoko kristalari itsatsi dizkio begiak Baina ikusten du, kristalaren islan ikusten du Belarrimotxen Konplizearen mehatxuzko begirada.
Ohituta dago Karlos; badaki nola saihestu Konplizeak. Kontzentrazio kontua da: mugimendurik ez egitea da gakoa. Punturen batean konzentratu eta mugimendurik ez egin. Hori da. Belarrimotxekin zailagoa da. Edozein unetan harrapa zaitzakete. Harrapatu eta hil. Horiekin ez dago estrategiarik. Bizirautea da kontua.
Azkeneko geltokia inguratzen ari da eta emakumea ez da autobusetik jaitsi oraindik. Larritzen hasi da Karlos. Normalean hiru edo lau geltokiz izaten dute kontrolpean, abisu modura edo; baina ez dira azkeneko geltokiraino joaten. Gogorra ari zaio egiten, kristalari begira mugimendurik egin gabe. Hogei bat minutu izango dira eta kontzentrazioa galtzen ari da dagoeneko. Belarrimotxen Konplizeak ezohiko begiratuak egiten dizkio gainera. Nabaritzen du, kristalezko islatik. Okerrena pentsatzen hasia da Karlos. Hierarkia aldaketaren bat-edo egin dute akaso, eta Belarrimotxen eta Belarrimotxen Konplizeen arteko aginteren bat jarri dute, batek daki. Beti berdin egiten dute, abisurik gabe, isilean. Traidoreak .
Ezin du gehiago. Ordu erdi igaro da eta ezin dio kontzentrazioari eutsi, kristalera begira mugimendurik egin gabe. Hotzikara sumatu du bizkarrezurrean gora . Elkortuta du giharrik txikiena ere. Ezin du gehiago. Esan egingo dio. Akaba dezala bertan nahi badu, baina ez dezala bere agonia horrela luza. Ezin du gehiago. Jiratu eta emakumeari begiratu dio, begietara, beldurra zintzurrean katigatuta. <Zer?!I>., oihukatu dio, <Zer??!!>. Emakumea altxa egin da eta autobuseko aterantz hurbildu da.
Azkeneko geltokira iritsi da autobusa. Karlos jaitsi egin da, Belarrimotxen Aginte Berriaren atzetik, Arduratuta utzi du emakumearen jarrerak. Bere ondotik altxa eta joan egin da; ez dio mehatxurik egin, ez dio keinurik egin.
Etxerantz abiatu da Karlos. Atzera begiratu du, inertziaz, kasik. Ez dator inor. Lasai antzera hartu du arnasa. Kalea ere nahiko Iasai dagoela dirudi. Jendea eguneko azken erosketak ari da egiten han eta hemen. <Ederrak dira ilunabarreko ordu epel hauek-pentsatu du berekiko-, eta kabroi hauek ez didate gozatzen utzi nahi>
Atzera begiratu du. Eta ikusi egin ditu. Han, urrutian. Belarrimotxak. Beragana datoz zuzenean. Bi dira,edo hiru. Lau agian. Baina beragana datoz. Pausoa bizkortu du. Oraindik hamar minutuko bidea du etxera heltzeko. Izerdi hotza sumatu du gorputzean. Atzera begiratu du, berriro. Bai. Badatoz. Pausoa azkartu dute beraiek ere. Ez du korrika hasi nahi, ez du nabarmenegi geratu nahi. Baina badatoz. Atzean datoz. Lau, edo zortzi.
lskanbila sumatu du bat-batean kalearen alde batean. Baina atzetik datoz. Azkar ibili beharra du. Jendea korrika atera da dendaren batetik, eta ahotsak entzuten dira., esaten du oihuren batek behin eta berriz. Baina ezin du despistatu. Badatoz. Sirena hotsak entzun dira; argi urdinak kalean bizkor. Baina jarraitu beharra du. Pausoa bizkortuta datoz beraiek ere. Atzera begiratu du.
Badatoz. Bat-batean lurraren kontra sumatu du gorputza: lurrera bota du poliziak , esan dio ahotsen batek. Karlos ezin ulertuta dago . <Baina zer ari zarete?? Belarrimotxak datoz! Ez al duzue ikusten?> Poliziak eskuburdinak jarri dizkio, eta kotxean sartuta eraman dute.
NOR DA Oiartzunen jaio zen 1989an. Filologia ikasketak egin zituen eta egun irakasle lanetan ari da AEKn. Bigarren urtea du Bergarako Idazle Eskolan. |