Irudia: Kristina Fernandez |
GERANIO GORRIA
Bukatu da. Gaurtik aurrera nire bizitzak beste bide bat hartuko du. Hauxe esaten zion Anak bere buruari urtean hiru aldiz gutxienez. Kate bat osatzen zuten Anaren ekintzek: nahi zuen zerbait ez zuela lortu konturatzen zen, inguruko jendea bera baino zoriontsuago zela ikusten zuen, eta eramanezin egiten zitzaion.
Orduan, esaldi famatua errepikatu bere lagunei eta ondoren lore berri bat erosten zuen. Geranioa izan zen oraingo hau; geranioa lore gorri-gorriekin.
Anak, bere bizitzan aldatu beharreko gauzen zerrenda bat osatzen zuen eta banan-banan bere lagunei kontatzen zizkien zerrenda hartan ipinitakoak. Hauek pazientzia eta arreta osoz entzuten zioten, ordurako hura guztia hutsean geldituko zela ez balekite bezala.
«Ez naiz gehiago amaren xantaia emozionalean eroriko, egunero gurasoen etxean bazkaltzeari utziko diot» -lehenengoa zerrendan. Bigarrena -«gogoa dudan bakoitzean deituko diot telefonoz Alfonsori, nazkatuko ote dudalako beldurra gaindituz». Eta, azkenik, -«lanetik garaiz aterako naiz, egin ez ditudan lanak hurrengo egunerako utzita». Aldi oro indarberrituta sentitzen zen, bizitzeko grina ikaragarriarekin, kolore biziz janzten zen eta etxea sekula baino garbiago eduki ohi zuen.
Baita orduko hartan ere; geranioa balkoian jarri zuen, zapatak gordetzeko armairuaren gainean. Sakelako telefonoari esku artean bueltak eta bueltak ematen zizkion bitartean, balkoiaren barandan pausatu zen. Lore gorriei begiratuz, Popeye-k espinakak jatean bezala, indarberritu egin zen; pantailan Alfonsoren zenbakia topatu zuen. Behin baino gehiagotan irakurri zuen izen hura, mantso eta ozen: «Alfon-so, Al-fon-so, Al-fon-sooooooo... arratsaldeko bostak dira eta lanean egongo zara», esan zuen. Bere baitan pentsatzeari ekin zion orduan; beharbada, ez zitzaion laneko orduetan deitzea gustatuko. Baina, kontxo!, izugarrizko gogoa zuen Alfonsorekin hitz egiteko. Asteburuan geldituko ote ziren jakin nahi zuen; behingoz, bere bizitzako iparrorratzaren lema hartu nahi zuen; bai, deitu egingo zion. Eskuko telefonoaren pantailan berriro argitu zen Alfonsoren izena eta deitzeko botoiari sakatzera zihoala, dei hark ekarri zitzakeen ondorio guztiak, bat-batean, ilaran agertu zitzaizkion begien aurrean, ilaran, klasera sartzeko zain dauden haurrak bezala. Alfonso haserretu egingo zen dei hura jasotzeari. Errespeturik ez zuela pentsatuko zuen lan orduetan horrelako tontakeriekin molestatzean; bere askatasuna baldintzatzen ari zela pentsatuko zuen. Osteguna zen artean eta larunbata heldu arte ez zion normalean Alfonsok ezer zehazten. Hori zen egia, pentsatu zuen Anak. Sakelakoa gogor jaurtiki zuen zapatak gordetzeko armairuaren kontra, ia-ia geranioaren loreontzia botaz.
Pasatu egin zen, sakelakoa altxor preziatua zuen Anak. Segituan mugitu zen tresnaren bila, baina alferrik, pantaila txikituta zuen, ezin bertan ezer irakurri.
Bazkaltzeko orduan lanetik atera eta etxerako bidea hartu zuen sakelakoa jotzen hasi zen mementoan. Pantailara begiratu zuen, baina ezin zuen deitzen ari zen pertsonaren izena irakurri. Nor zen jakin gabe hartu zuen.
-Bai?
-Ana,ama naiz.
-Zer, ama?-Anak gogo txarrez.
-Non zabiltza? Berandu zatoz bazkaltzera.
-Zera... gaur ez naiz joango ama.
-Ez? Baina, lehenago esan bazenit sikiera. Biontzako arraina erosi dut eta ez bazara etortzen pasatu egingo da!
-Zera, denbora gutxi daukat, presaka. itzuli behar dut lanera.
-Badakizu, zenbat eta azkarrago etorri, lehenago aterako zara.
-Ezin dudala-Anak muturtuta.
-Neska, egunean ordubete ere ez duzu ama ikusteko? Asteburuetan ez zaitut ikusten, urtebetetzetan justu-justu, ospitalera ere ez zinen etorri osaba Pello ikustera. Lehengoan zure ikastolako andereño Begoñak galdetu zidan zugatik eta esan nion ez nekiela gauza askorik...
-Bale ama, bale! Joango naiz, ez eman latarik! -moztu zion Anak itzaltzeko botoiari gogor sakatuz.
Ederki bazkaldu zuen amarenean: dilistak eta legatza frijituta. Garaiz heldu zen lanera amaren etxetik. Koordinatzailea etorri zitzaion eta sartu berri zen bezero baten fitxa aztertu eta analisi bat osatzeko esan zion, gaur bertan bidaltzeko. Gogoz hasi zen lanean Ana; bezero berri bat beti izaten zen gauza atsegina, freskoa, aurreneko aldiz hizkuntza berri bat ikastea bezala. Hiruretan erlojuari begiratu zion, oraindik bi ordu oso zituen aurretik. Lauretan ia amaitua zuen, baina datu berri batzuk aurkitzeko denbora bazuen artean.! Bostetan, dokumentua bukatu gabe zuen, baina gutxi falta zitzaion, argazki batzuk gehitu eta, beharbada, Interneten bilaketa bat egingo zuen gaiaren inguruan. Seietan, bururatu zitzaizkion ideia berriak nola integratu pentsatzen ari zen.
Bederatzietan iritsi zen etxera. Hozkailutik jogurt bat hartu eta laboreekin jan zuen telebistaren aurrean. Oheratu baino lehen, litroko Coca-Cola botila hutsa urez bete eta geranioa ureztatu zuen kontu handiz, enborraren inguruan. Lore gorritik petalo bat erori zen, loreontziaren azpian urez betetzen ari zen platerean itoz.