Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Bergarako plaza 

BERGARAKO PLAZA, ARGAZKIANoticias de Gipuzkoa: Anabel Domínguez

Banator Barrenkaletik gora, pausoak bizkor, goizeko hotzak orpoetan ausiki egingo balie bezala. Hortxe dago Bergarako Plaza Nagusia. Langarra ari du, gero iritsiko den benetako euria iragarriz. Enparantzan historiaren bi lekuko daude bata bestearen aurrean, elkar zaintzen: udaletxea eta gaur egun unibertsitatea den eraikina. Handik irteteko, edo hara iristeko, Artekale eta Barrenkale kaleak, eta karratua osatuz Jauregi etxea eta Eizagirre etxea. Denek dute ohore bera, enparantzan kokatuak egotearena. Goian, jagole, Ariznoako San Pedro Elizaren Dorrea.

Orain bai, euria gogotik hasi du, eta udaletxeko arkupetan aterpea bilatzen dut. Hamar arku ditu, eta bitan haga, teila eta baldosaren neurriak grabatuta. Errez irudikatu daiteke alondegi zaharra bertan. Balio-neurri horiek zenbat aldiz erkatuko ziren pentsatzen nuen bitartean atentzioa piztu dit elkarrizketa sutsu batean murgildurik dagoen neska-talde batek. Nire urratsa berenera egokituz, egin berri duten azterketaz ari direla entzun dut. Agian XIX. mendean ere, Europako leku guztietatik Bergarara zetozen ikasle ilustratuek gauza berberak komentatuko zituzten. Zer da hirurehun urte harri hauentzat, zer da gure arimarentzat.pdf2

Goizaren argi hitsa izango da, giro hezea, guztiak iraganera narama. Hor atera da Unibertsitateko atetik metro bat eta laurogei zentimetro luzean izango dituen gizona. Begirakune eta ibilera harroa, beroki iluna, kapela buruan, koadrozko bufanda erraldoia soinean, eta oso bibote ´ilustratua´ sudurraren azpian. Paper batzuei gogor eusten die, eroriko ote zaizkion beldur. Peñafloridako konde berpiztua dirudi, agian plazako kafe bakarrera aurreratu zaizkion lagun ilustratuen bila.

Atzetik noakio, zelatari; liluratu egiten nau besteen bizitzetan sartzeak, are gehiago berrehun urte dituen batenean. Eta bai, plazako kafetegian sartu da, eta neu harekin batera. Peñafloridako kondeak kafe bat eskatu du, kapelarik gabe ordurako. Zuzen begiratu dit, ez dakit jakin-minez edo umore txarrez. Lagun ilustratuen arrastorik ez. Nik ere kafe bat eskatu dut, neure buruari esanez: “kafea hartzen ari haiz, beraz, bahaiz. Hi eta kafe hau dastatzen ari dun ahosabaia existitzen diren bezala. Hori jakitea nahikoa dun”. Kondea bere paperetan murgildu da, eta banoa kafetegitik. Paseoa amaitu beharko dut: hizketan bi gizon hieratiko ikusi baititut. Ez al dira Espartero eta Maroto? “Hori hobe dun beste egun baterako uztea” pentsatuz etxera abiatu naiz.

Elena Aierbe Segurola

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago