Bai?
Larrua jotzen ari nintzen telefonoak lehenengo aldiz jo zuenean. Nire mugikorra zen; zalantzarik gabe; eta ez jotzen ari zen sintonia ezaguna egiten zitzaidalako, baizik eta berotasunean prakak erabat kentzeko denborarik ez eta, orkatilan deiak egiten zizkidan kilimek hori ziurtatzen zidatelako.
Ez nuen hartu. Ostiko batez praketatik libratu nintzen eta geldialdi hori aprobetxatu nuen posizioz aldatzeko. Bere ipurdi masail mardulak agerian nituela, geurearekin jarraitu genuen.
Neska hark gori-gori jartzen ninduen, gorputz adierazpen ikastaro batean ezagutu nuen lehenengo unetik. Besarkada izeneko ariketa bat partekatzea egokitu zitzaigun. Erreza da imajinatzea zer egin behar zen, ezta. Gure artean kimika zegoela argi geratu zen lehenengo zirrietatik. Pixkanaka-pixkanaka nire barruan sugar bat pizten ari zela konturatu nintzen eta nire hankarteak ere antzeman zuen. Klasea bukatu zenean elkarrekin joan ginen bazkaltzera eta gero bere etxera. Neska ez zen printze urdinaren bila ibiltzen den horietakoa; horregatik gure erlazioa aldirokoa bihurtu zen. Batzuetan neskaren etxean, besteetan, gaurkoan bezala, nire txortalekuan.
Gibeletik ikusten ari nintzen neskaren irudiak benetan bero-bero jartzen ninduen: sorbaldak ez zabalegiak, baina ondo marraztuak, omoplatoak eta saihetsak markatuta eta bizkarraren okerdurak sendo eta mardulak ipurmasailetara iristen ziren. Eskuekin ipurmamiei helduta, gogotsu segitu genuen, biok izerdi patsetan bukatu arte. Neskaren gorputzeko izerdi perlak bizkarretik ipurdi aldera erortzen ari zirela ikusteak nire libidoa areagotu zuen. Orduan, esku bat askatu, adats beltz gainean ezarri eta iletik tira egiteko zorian nengoela, telefono putak berriro jo zuen. Oraingoan ez zen nire mugikorra, oraingoan etxeko hari gabekoa zen.
Deiak nahastu ninduen pixka bat, baina berriro ekin genion geureari harik eta jo eta ke jotzen segitzen zuela ikusita, bigarren etenaldia egin behar izan nuen arte. Telefonora hurbildu, begiratu gabe hartu, erraiak atera eta, amorru bizian, sofa gainera bota nuen.
Hasieratik argitu genuen egoera. Nik ez nion nire emazteaz aipamenik egingo eta berak ez zidan mutil-lagunaz hitz egingo. Gure harremana, “El último tango en Paris”pelikulan, Marlon Brandon eta Maria Schneider-ren artekoa bezalakoa izango zen: txortan egin eta disfrutatu. Gurinarena ez zen oso argi geratu. Edozein egunetan... —agian gaur proposatuko diot—.
Bigarren etena igaro ondoren, bizkarra emanda nire gainean eseri zen. Bere bularrak ez ziren oso handiak, baina bai leun eta politak. Eskuekin titiburuak laztantzen nizkion bitartean, nire sexuaren bultzakada areagotzen joan zen. Berak ere erritmoa azkartu zuen eta esku bat nire barrabiletara eraman zuen. Plazeraren olatuak harrapatua, hatz luzea zurrupatu eta neskaren klitori bila zihoanean, telefono madarikatuak hots egin zuen berriro.
Aldi horretan neskaren mugikorra zen. Une hartantxe konturatu nintzen egia dela esaten denean emakumezkoak, gizonen aldean, bi gauza —edo gehiago— batera egiteko gai direla. Geunden posizioan, askatu gabe, kamasutra praktikatzen baikeunde, lurrean praken barruan zeukan telefono aldera, nola hala eraman, eta amodiozko hasperenekin jarraitzen zuen bitartean, mugikorra eskuan ezarri, pantailari so egin eta hara non SMSa idazten hasi zen.
Ezin nuen sinistu. Etena berriro eskatuz, maitalea SMSa bukatzen utzi eta sukaldera abiatu nintzen garagardo bat hartzeko. Erabat haserre, gogoa galduta eta amore emateko zorian nengoela, maitalea etorri zitzaidan eta oin puntarekin aurpegia laztandu zidan. Horrek berpiztu zidan barruko sua eta erasora pasa nintzen. Oina hartu nion eta ezpainetara eramatera nindoanean, “pipipipippipipi...” atariko telefonotxoaren txanda suertatu zen.
Erabat nire senetik aterata, “mekaguendioska” ari nintzela, bion arropa jaso, jantzi eta gurinarena beste egun baterako utziko genuela esanez agurtu genuen elkar.