Dibulgazioa

  • AZKARATE TORNER,Gorka"Añarbeko erreserba:Oarsoaldeko naturaren azken muga" (Dibulgazioa)

    AZKARATE TORNER,Gorka"Añarbeko erreserba:Oarsoaldeko naturaren azken muga" ARGIA  2009-6-14. Zenb.2188.Erreserba izenatuko dituzte Aiako Harria parke naturalean dagoen Añarbeko basoaren 1.700 hektareatik 800. Pagadi eremu zabalek osatzen dute Añarbe, baita Gipuzkoan diren harizti handienek ere. Añarbe klimaren erregulatzailea da, eta ura eta biodibertsitatea eskaintzen dizkigu. Orain dela bost urte Bruselak Natura 2000 Sarean sartu zuen. Ezagutu nahi?

  • AZKARATE TORNER,Gorka"Antzinako aztarnak Adarratik zintzilik" (Dibulgazioa)

    AZKARATE TORNER,Gorka"Antzinako aztarnak Adarratik zintzilik"ARGIA 2008-11-09. Zenb. 2158. Gutxi dira Euskal Herrian Urnietak duen moduko ondare megalitiko oparoa erakutsi dezaketen udalerriak. Adarra-Mandoegi mendikatean eta Urumea eta Leitzarango arro inguruetan, 140 megalito baino gehiago daude sailkatuta. Historiaurrera bidaiatzearen parekoa.

  • AZKARATE TORNER,Gorka"Behelainoa oihanean" (Dibulgazioa)

    AZKARATE TORNER,Gorka"Behelainoa oihanean" ARGIA 2009-1-11. Zenb.2167.Artikutzako etxaldea oso berezia da: izatez Goizuetako, eta beraz Nafarroako lurretan egonagatik, Donostiako Udala da haren jabea, 1919. urtean hiru milioi pasatxo pezetaren truke erosi zuenetik: 18.000 euro inguru. Baina jabego kontuak gorabehera, Artikutza mikroklima bereziagatik da ezaguna batez ere. Iberiar penintsulako lekurik euritsuena da.

  • AZKARATE TORNER,Gorka"Beriain handiaren zelatapean" (Dibulgazioa)

    AZKARATE TORNER,Gorka"Beriain handiaren zelatapean" ARGIA  2009-3-14, Zenb.2176.Nafarroako Sakanaren bihotzean, mendi ikusgarriz inguraturik dagoen herri berezia da Arbizu. Iparraldean, Aralar, Lizarrustiko igarobidea eta Putterriko tontor harritsua. Hegoaldean, Lizarralderako atea den Lizarragako mendatea, San Adrian ermita izen bereko gailurrean, eta ekialderago, Sakana osoa menderatzen duen Beriain gailur lerdena.

  • AZKARATE TORNER,Gorka"Dolare zaharrak sorgindurik" (Dibulgazioa)

    AZKARATE TORNER,Gorka"Dolare zaharrak sorgindurik"ARGIA 2008-10-5. Zenb.2153.1965ean egin zuten bat Ezkiok eta Itsasok; nekez aurkituko dugu Euskal Herrian biztanleak hain sakabanatuta bizi diren udalerririk. Bostehun bizilagun, 21 kilometro koadro eta bost auzo: Ezkio, Itsaso, Alegi, Santa Lutzi eta Mandubia. Horrez gain, Matxinbentako zati bat Ezkio-Itsasori dagokio.

  • AZKARATE TORNER,Gorka"Garazitik ekialderanzko urek dakarten misterioa" (Dibulgazioa)

    AZKARATE TORNER,Gorka"Garazitik ekialderanzko urek dakarten misterioa"ARGIA, 2009-5-17. Zenb. 2184. Errobik, Baionan Atturrirekin batuko den ibaiak, Garaziko herrian hartzen du benetako eitea. Beherobia, Lauribar eta Arnegi errekak dira Errobiren emari nagusi haren goi-ibilguan. Hirurek haran ikusgarri bana zizelkatzen dute Garaziko lurretatik hego-ekialdera. Beherobia eta Lauribarrekoak ezagutzera goaz.

  • AZKARATE TORNER,Gorka"Itsasadarra, Orioko altxorra" (Dibulgazioa)

    AZKARATE TORNER,Gorka"Itsasadarra, Orioko altxorra"ARGIA 2009-5-31. Zenb. 2186.Gutxi dira Oria bezain ongi kontserbaturiko itsasadarrak; 2003an Garrantzi Komunitarioko Eremu izendatu zuten, eta ordutik Natura 2000 sarearen baitan dago. Baina babesgune izendatua izanagatik, Orioko errioa etengabe mehatxupean dagoela dirudi.

  • AZKARATE TORNER,Gorka"Mendetan urratutako bideak" (Dibulgazioa)

    AZKARATE TORNER,Gorka"Mendetan urratutako bideak" ARGIA, 2009-2-8.  Zenb.2171. Belateko lepoa igarobide estrategikoa izan da mende askotan zehar, eta hala izaten jarraitzen du XXI.ean ere. Lepoaren alde banatan, historia aberatsa eta hamaika istorio gordetzen dituzten mendi hegi zorrotzak daude. Baina ez da komeni sekretu guztiak hemen esatea. Doala bisitaria bertara, eta deskubritu ditzala berak.

  • AZKARATE TORNER,Gorka"Okila ameztian" (Dibulgazioa)

    AZKARATE TORNER,Gorka"Okila ameztian"ARGIA 2008-11-23. Zenb. 2160.Mendialdea Arabako ingururik ederrenetakoa dela esatea ez da gehiegikeria. Sei udalerrik osatzen dute natura inon baino biziago dagoen eskualde hau: Arraia-Maeztuk, Bernedok, Kanpezuk, Aranak, Lagranek eta Urizaharrak. Izkiko Parkea ere gordetzen du bere baitan Arabako Mendialdeak. Herrialdeko altxorrik ezezagunena.

  • AZKARATE TORNER"Gorka"Irimoren magala miatzen Urretxuko Aterpetxetik abiatuta" (Dibulgazioa)

    AZKARATE TORNER "Gorka" Irimoren magala miatzen Urretxuko Aterpetxetik abiatuta " ARGIA 20/06/2010, 2235 Zenb.LEHENBEGIRATUANkontrastea nabarmena da: ermita klasikoa batetik, eta berari itsatsirik dagoen taberna, landa eremuan kokaturik dagoen arren itxura hiritarra duen eraikin modernoa. Jateko lekua ez ezik, lotarako lekua ere bada egun, Orain arte ez bezala, Urretxuko Aterpetxea ostalaritza Zerbitzua.

  • AZKARATE TORNER"Gorka"Kolore eztanda" (Dibulgazioa)

    AZKARATE TORNER"Gorka"Kolore eztanda" ARGIA, 2010-11-7, 2251 Zenb. Iratiko oihana berezko edertasuna duen natur gune berdingabea da, paisaia anitzeko altxorra. Urte osoan, paisaia ikusgarriak egingo dio harrera gerturatzen den bisitari orori. Izan ere, urtaro bakoitzak bere ñabardurak ditu Iratin.

  • AZKARATE TORNER"Gorka"Saiaren erreinuko haitzetan gora" (Dibulgazioa)

    AZKARATE TORNER"Gorka"Saiaren erreinuko haitzetan gora" ARGIA 2010-3-28, 2224 Zenb.LALASTRA, Lahoz, Ribera eta Villamardones herriak daude Valderejoko Natur Parkearen mugen barnean. Aurreneko bietan oraindik ere jendea bizi da, Riberan eta Villamardonesen inor ez. Lalastran Natur Parkearen Interpretazio Gunea kokatu zuten orain gutxi, eta bizitzaren hauspoa Lahozen baino nabarmenagoa da  han, turismoaren bultzadaren  eraginez nagusiki.

  • LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "Hiru aste Pakistanen" (Dibulgazioa)

     LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "Hiru aste Pakistanen" Inaxio Lopez de Arana Kanpamentu nagusira iritsi bitartean mendia ez da mendizalearena; alderantziz: mendizalea da mendiarena Kurt Diemberger goi-mendizale austriarrak esana...

  • ROJO TOLOSA,Fernando " Bandiagarako amildegia,dogon herriaren babesleku(Dibulgazioa)

    ROJO TOLOSA,Fernando " Bandiagarako amildegia,dogon herriaren babesleku.Berria, 2006ko abenduan argitaratua.Moptitik egin dugu lehen kontaktua Dogon Herriarekin. Maliko etnia hau Sudango merkatari-karabanak zekarten islam erlijio berriaren ihesean iritsi zen amildegi honetara orain gizaldi batzuk, eta hein berean, bertan jatorri zuen beste etnia bat bidali zuen hemendik. Tellem edo “gizontxo gorriak” ziren. Herri pigmeo hau ehiztari eta fruitu-biltzailea zen eta dogonek ekarritako nekazaritzarekin ez zuen bat egiten, beraz, hegoalderantz jo behar izan zuten lur berrien bila.

  • VALOIS NUÑEZ , Carmen "Habana, itotako hiria"(Dibulgazioa)

    VALOIS NUÑEZ , Carmen "Habana, itotako hiria" Berria, 2005-12- 29. Bidaia iraila baino hilabete batzuk lehenago mamitzen hasi zela esango nuke. Onarrian bi izan ziren nolabaiteko aurrelana eginez garrantzia hartu zuten elementuak. Lehenbizi, Benito Zambranoren "Habana Blues" izeneko film indartsua eta bizia izan zen. Bigarrena, Kuban egondakoek aipatzen zutena; alegia, hara joatekotan Fidel desagertu baino lehen joateko.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago