Dibulgazioa

Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkareteren irudiak
Gorka Azkareteren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Mendetan urratutako bideak

argia8  
pdf  

Belateko lepoa igarobide estrategikoa izan da mende askotan zehar, eta hala izaten jarraitzen du XXI.ean ere. Lepoaren alde banatan, historia aberatsa eta hamaika istorio gordetzen dituzten mendi hegi zorrotzak daude. Baina ez da komeni sekretu guztiak hemen esatea. Doala bisitaria bertara, eta deskubritu ditzala berak.

Belate hegoaldean, Iruñerrirako bidean, Ultzama harana nabarmentzen da bereziki, “Nafarroako Suitza” goitizenez ere ezaguna den haran berezia, bertako larre berde, soro emankor eta etxalde ederrek ordularien, txokolateen eta bankuen herrialdearen nolabaiteko antza ematen baitiote askoren ustez. Belateren iparraldean, Malerreka eta Baztan, Bidasoa ibaiaren ibilbide bihurgunetsua eta itsasoa, azkenik, inguruotako paisaia zoragarriak aurkitzen duen mugarri gaindiezin ezin zoragarriagoa.

Uren banalerro ere baita izan, Belateko lepoa; orografiak iparraldera isurtzen dituen urek Kantauri itsasoan amaituko dute euren ibilbidea, eta lepotik hegoaldera jausteko zoria dutenek, Mediterraneoan. Leku misteriotsu eta basati honetan, antzinako bidaiarien –erromatarrak, lehenik; erromesak, ondoren– joan-etorriak irudikatzeko aukera izango du bisitariak. Izan ere, erromatarren garaiko aztarna historiko ugariz beterik dago Belate. Ekialdera abiatzen den mendiko bideari jarraituz gero, hamar minuturen buruan helduko gara Belateko Santa Maria baselizak eta erromesen aterpetxe zaharrak –Baztango Donejakue bidean zeuden aterpetxeetako bat– osatzen duten monumentu multzora. Bidean erromatar galtzadaren zati bat ikusteko aukera ere izango dugu. Galtzada zaharra hamazazpi zutarrik mugatzen dute, lurrari gogor itsatsirik tinko batzuk, eta erorita beste batzuk. Zenbait ikerketek diote galtzada II. edo III. mendekoa dela.

Mendizalearentzako aukeraz beteta dago ingurua. Belateko lepotik gertu dagoen Ermitalepotik gorantz jo daiteke, bide ederrean barrena baina igoera gogorrari aurre eginez Gartzagako lepora heldu arte, GR-12 ibilbideari jarraituz betiere. Gartzaga gailurra bera (1.294 m) eskuragarri izango dugu lepoaren ezkerreko aldean eta eskuinekoan, berriz, Okolin (1.358 m). Honez gero, begien bistan dugu inguruotako gailurrik garaiena: Saioa (1.418 m). Bertara iristeko, ordea, Okolingo lepoa igaro eta azken malda piko bati egin beharko diogu aurre. Gailurrak eskaintzen duen panoramika zabalak igoerako nekea ahanztaraziko digu denbora gutxian, hala ere. Belatetik ez ezik, ekialderago dagoen Artesiagako mendatetik ere erraz iritsiko gara bertara. Abiapuntu urrunagoak aukeratzen hasita, Berroeta eta Ziga aipa daitezke, iparraldean, eta inauteri kutsua alde guztietatik darion Lantz, hegoaldean.

Bentara noa...

Antzinako bideen aztarnez gain, ezagunak dira inguruotan garai bateko benta edo ostatuen aztarnak. Ultzamako benta ezaguna Belateko lepotik gertu dago kokaturik, hegoaldeko isurialdean. Lepoan bertan, Benterrea edo Venta Quemada izan zenaren arrastoak aurki daitezke. Garai batean suak hartu zuelako du izen hori. Benta horiek oso garrantzitsuak izan ziren bidaiak orain bezain azkar eta erosoak ez zirenean.

Belateko lepoaren mendebaldean, uren banalerroak mendi hegi ezezagun samarra irudikatzen du, garaiera apalagoko hainbat tontortxoz osatua. GR-12ari jarraituz, Putzueta (1.061 m) gailurrera helduko gara. Benetan merezi du gailur honetan uren banalerroa utzi eta iparralderantz jotzea, Txarutako (1.081 m) eta Garmendiko gailurretara (1.056 m) heldu arte. Bi tontorrak bereizten dituen lepoan Txarutako aterpea aurkituko dugu.

Pilotasoro, ordeka magikoa

Garmendiko gailurrak ikuspegi ederra eskainiko digu, iparralderantz bereziki, baina badu beste ezusteko bat ere bisitariarentzat: Lantzibiko eta Zeberiako zuloetan amiltzen den malkar belartsuan, Pilotasoroko lautadatxoa hautemango dugu, haitz batek sostengatua bailegoen, maldaren erdian. Luis Pedro Peña Santiago idazle eta etnologo handiak, Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko maisulanean, Pilotasoroko ordekarien deskribapen hunkigarria egin zuen. “Pilotasoro inguru harrigarria dugu: belarrez estalitako erlaitz borobil batean, harkaitzaren gainean, aurkitzen da saroia. Almandotzeko artzain batek kontatu zigun behin nola Pilotasoroko inguru honetan biltzen ziren Bidasoako mendialde honetako artzain guztiak pelotan egiteko... Hurbiltzen gindoazen neurrian, Pilotasoro, Belatetik jaisten diren sakan ilunen gain ebakitako irtengune eskerga baten antza hartzen joan zen. Harkaitzaren oinean, txabola baten hondarren aldamenean, kobazulo bat zegoen, barruan ardientzako eskorta bat zuena”.

Pilotasoroko lautadaren erdian, harrizko itxitura errektangular gorrixka batekin egingo dugu topo, inguruari misterioa areagotuko dion eraikina. Hari agur esanez amaituko dugu Pilotasorori bisita, derrigorrez egin beharrekoa. Ostean, txangoa zeharkaldi bilakatu genezake, hala ahal izanez gero, beherantz jarraituz Donamariara, kasu, iritsi arte. Eta helmugara iritsi orduko, gure arreta erakarriko du, beste ezeren gainetik, Donamariako dorretxe ikusgarriak, bere egurrezko bilbadura nabarmen eta guzti.

Gorka Azkarate

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago